2010/12/21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Gaur Santo Tomas eguna da eta gure eskolan ospatu behar dugu irakasle, guraso eta ikasleekin, hamaiketakoa bezala txistorra jan behar dugu. Arratsaldean Olentzero dator gure eskolara opariak banatzera.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ BIHOTZEZ GUZTIOI!!

Urtarrilean berriro hemen izango gara.



PELLO AÑORGA ETORRI DA GURE ESKOLARA

Abenduaren 17an Pello Añorga idazlea etorri zen guri ipuinak kontatzera.Bisita honekin ipuin proiektua ederki amaitzeko aukera izan genuen. Txikienei bi ipuin kontatu zizkien "Monstroen etorrera" eta "Amaren bila zebilen tximua". Ondoren bere oiloa atera zuen dantza egitera, ume guztiei asko gustatu zitzaien.Gero, beldurra zutenak gelatik joan ziren hurrengo ipuina beldurrezkoa baitzen, baina hala ere ausarti asko geratu ginen. Guri kontatu zigun ipuina "kantatzen duen zakua" izan zen. Oso gustura entzun genuen.

Ea hurrengo urtean ere etortzen den!

PIANOJOLEA ESKOLAN

Abenduak 17an arratsaldeko 15:00etan pianojolea etorri zen bere piano eta guzti.Eskolako ikasle guztiok joan ginen bere emanaldira.Hiru joku egin genituen , pianoaren laguntzaz Chopin musikari poloniar ospetsuaren musikarekin ondo pasatzeko.Bi taldetan banatu gintuen..Oso ondo pasa genuen jolas hauek egiten, bai ikasleok baita irakasleek ere eta barre asko egin genuen.
Benetan emanaldi ederra Xabier Lizaso pianojoleak eskeinitakoa.

2010/12/13

ABENDUAK 21EKO EGITARAUA

Gabonak laister datoztenez Abenduak 21erako egitaraua prest dugu. Hiruilabete honetan eskola guztia ipuinen munduan murgildu gara eta egindako guztia zuei denoi azaltzeko emanaldi bat edukiko dugu goizean.Ikasgela bakoitzak zerbait eskainiko du,guk bertso batzuk prestatu ditugu kantatzeko ,geletan egindako lanen erakusketa bat ere egongo da.Goiza ongi amaitzeko espero dugu gurasoek aurten ere txistorra prestatzea hamaiketako goxoa egin ahal izateko.

Arratsaldean berriz ,Olentzero etorriko da eta eskolako ikasle guztientzat opariak ekarriko ditu!!!
Hauek dira 5. eta 6. mailako ikasleak Bixenteren laguntzarekin asmatutako bertsoak:
Doinua:Itsasoari begira (Benito Lertxundi)

Irailetik abendura arte

ipuinak ziren aztergai

Txanogorritxo, Txanomoretxo,

Patxi errementari ere bai,

Behizain zientzialaria eta

Erlojua eginez bidai...

Boxeolari zen umea eta

Denboraren makina ai...

Azkenerako guztiok gara

ipuin bat asmatzeko gai.


Ipuinak sortu, tailerrak egin,

Pello Añorga etorri

pasiluetan eta sarreran

Basajaun ta Txanogorri

Bazen behin eta herri urrun baten

ipuin askoren jatorri...

Dakizkigunak zaharrak eta

asmatutakoak berri...

Orain beste bat dakargu eta

belarriak erne jarri.


Donostiar bat Oiartzuar bat

gitarra baten gerizan

Txoriak txori, Izarren hautsa

ozen abestuz zebiltzan

Altzoko handia bera ere jarri

zuten azkenean dantzan...

Hala bazan ta hala ez bazan

sar dadila kalabazan

pozik hartuko ditugu irteten

badira Altzoko plazan.


Xabier Lete, Mikel Laboa

beren doinu beren hitzez

oroimenean agertzen dira

guk hitzak abestu hutsez.

Gure mundua eta haiena

lotuz ipuinaren bidez,

Altzo gainean haizea lagun

beti presente daudenez

begi bistatik joan zaizkigu

baina gure ondotik ez.


Irakasleak ta gurasoak

igo ipuinen gurdira

irrifar batez ta ahots goxoz

hitzak hitzari segida

irakurketak ta kontaldiak

ipuin zaharren harira…

zuei ikasi ta eramanez

biharko belaunaldira

eskerrik asko denoi bihotzez

ikasbidea hori da.








EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.
Lehenik, bertso batzuk kantatu genituen 5.eta 6. mailakoak.

Ondoren, 1. 2. 3. eta 4. mailakoak euskararen egunerako bildu genituen(guraso,irakasle eta ikasleak) aldarrikapenak irakurri zituzten pergamino handi batetik. Hauexek dira aipatutakoak:
  • Euskara delako euskaldun egiten gaituena

  • Oso hizkuntza polita delako

  • Euskararen erabilera indartzeko

  • Gure hizkuntza delako

  • Jendea euskaraz hitz egitera animatzeko

  • Munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa delako

  • Etsai gehiegi dituelako eta gure hizkuntza defendatu behar dugulako

  • Gure hizkuntza jakitea garrantzitsua delako

  • Euskaldunak garelako

  • Ez dagoelako egoera normalizatu batean

  • Jendea ez delako saiatzen euskara ikasten

  • Euskara galtzea ez dugulako nahi

  • Euskal herrian euskara jakin gabe bizi direnak konturatzeko

  • Betidanik gure hizkuntza izan delako

  • Gure hizkuntzaren eskubideak aldarrikatzeko

  • Bere herriko hizkuntza ezagutzen ez duen lehendakaria lotsarazteko

  • Munduan oso gutxik hitz egiten dutelako

  • Euskal Herri osoan euskara hutsez hitz egin eta ulertu ahal izateko

  • Txiki txikitatik gure hizkuntza maitatzen erakutsi eta ikasi dugulako

  • Euskara bihotzean baina erdara mingainean erabiltzen dugulako

  • Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako


MUNGIARA BIDAIA



Abenduak 1ean Izenaduba basora (Mungiara) joan ginen eskolako ikasle guztiok. 9:30-ak aldera atera ginen Altzotik autobusean, baina irakasle batzuk lekurik ez zegoelako kotxean joan behar izan ziren. Mungiara 11:00 aldera iritsi ginen eta han Izenaduba basoan sartu ginen. Hango gela batean "kolacaoa" eman ziguten eta oso ona zegoen. 11:20 aldera txikienak abiatu ziren ibilaldi magikoa egitera.Hamar minutu itxaron ondoren,gu zaharrenok, abiatu ginen ibilaldi magikora. Lehenik pertsonai mitologiko batzuk ikusi genituen(Lamiak, Tartalo, Basajaun, Galtzagorri,Mari telletako...) gero orain dela 500 urteko Olentzeroren etxea ikusi genuen kanpotik eta barrutik. Barruan gauza asko ikusi eta adierazi zizkiguten: garai batean baserrian nola bizi ziren, Olentzerok umeen postalak nola hartzen zituen,bideo batzuk...
Bukatzeko, Izenadubako simuladorean ibili ginen. Handik atera eta bazkaltzera joan ginen lokal batera oso eguraldi txarra zegoelako, han lasai bazkaldu eta etxera etorri ginen arratsaldeko 17:15 inguruan.
EDERKI PASA GENUEN NAHIZ ETA EGURALDI OSO TXARRA EGIN!!!

AITAK IPUINAK KONTATZEN






Abenduak 3an ostirala, eskolara haur batzuen aitak etorri ziren ipuinak kontatzera, eta hauexek izan ziren:
-David Azurzak 1. eta 2. mailako gelan kontatu zituen:"Untxitxo zuria"," Bi konkordunak"eta
" Euria firin faran"
-Mikelek 3.eta 4. mailako gelan:"Jentilen historia" eta "Basozain".
- Jexuxek 5. eta 6. mailako gelan: Kondaira bat eta bere lagun bati gertatutako pasadizoa kontatu zigun(biak Brasilgoak)

OSO ONGI KONTATU ZITUZTEN ETA DENOK OSO GUSTURA EGON GINEN ENTZUTEN!

2010/11/29

TXONTXONGILOAK

Gaur,azaroak 29 astelehena, Titirijaia festa ospatzeko Tolasoko Kultur etxean antzerki polit bat ikusi dugu "Bat-Batean... Txontxongilo pila" izenburuarekin:
Aitona eta bere biloba aspertuta zeudenez antzerki bat hasi ziren egiten beraiek egindako txontxongiloekin: txorimaloa, lehoia, latazko gizona, Ozeko magoa, mendebaldeko sorgina, gazteluko soldadua. Oso istorio polita izan da, Ozeko Magoaren bertsioa . Gainera ideia asko eman dizkigu guk ere etxean edozer gauzekin txontxongilo errazak egiteko.
Antzerkia bukatu ondoren Aranburu Jauregian dagoen txotxongilo erakusketara joan gara.Aurten Japonekoak ekarri dituzte. Benetan ikusgarriak dira.
Azkenik autobusez Altzora itzuli gara eta ondoren etxera joan gara bazkaltzera.













Egileak: Naroa eta Mikel

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU

Ostiralean, Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu Altzon, gure eskolan. Horretarako bertso batzuk prestatu ditugu hasiera emateko. Ondoren, euskararen eguna zergatik ospatu behar dugun pentstzen aritu gara. Gurasoek eta guk pentsatutako aldarrikapenak irakurriko ditugu. Amaitzeko, Euskal Herrian Euskaraz kantatuko dugu denok elkarrekin. Hemen dituzue guk osatutako bertsoak:

Egunon eta ongi etorri


Imaz bertsolari eskola

Gaur Euskararen eguna dugu

ta hasi nahi dugu hola:

badakigu euskaraz bizitzen

oso erraz ez dagola

irtenbideak nahi genituzke

baina nondik eta nola?


Altzon euskaraz bizi gaitezke

goizetik iluntzeraino

baina aski da bidaiatzea

jar zagun Tolosaraino

teorian biztanle gehienak

euskaldunak dira baino

erdara gehio iristen zaigu

gure belarritaraino.


Dendariak, dentista, mediku

teknikari, mekaniko...

arratsalde on” esan ezkero

ez digute ulertuko

euskera arrotza egiten zaie

ez berena ez gertuko

bide hortatik euskalduntzea

inoiz ez dute lortuko.


Euskaldunok maite behar degu

gure hizkuntza kuttuna

argi daukagu euskalduntzen da

berez horixe nahi duna

baino oraingoz oso urrun dago

Euskal Herri euskalduna

errespetuzko jarrera dugu

behintzat eskatzen duguna.


Euskal Herriak esan nahi badu

euskara dunen herria

gure hizkuntza zahar maitea

du herriak oinarria

euskaldunduaz osa dezagun

Euskal Herri bat berria

Altzotik Tolosaldea eta

hemendik Euskal Herria.


ASTE HONETAKO IPUIN IRAKURKETAK



Ostegunean ,azaroak 25 ean, 1.eta 2.mailako ikasle batzuek ipuinak irakurri zituzten, bakoitzak bat eta ipuin hauek izan ziren:

Ahinoa Muruak: Beñat eta hodeiak

Nagore Muruak: Peru eta animaliak

Aimar Muruak: Xalto eta Briko Zabarre itsasontzian.

Ipuinak oso politak izan ziren eta oso gustura entzun genituen. Esan behar dugu hirurak ipuinak bikain irakurri zituztela. Zorionak!

2010/11/22

AMAK IPUINAK IRAKURATZEN

Irailak 17, asteazkena goizeko 10:00etan, hiru ama, Edurne, Amaia eta Karmen ipuinak kontzera eta irakurtzera etorri ziren.
-Edurnek, "Pernnando Amezketarra"ren 3 istorio motz irakurri zituen.
-Amaiak, "Betiko" ipuina irakurri zuen.
-Karmenek, "Izarrak Opari" istorioa kontatu zuen.
Gu biok (Claudia eta Irune) Karmenen istoriora joan ginen, Izarrak Opari. Izarrak Opari berez gazteleraz da, "El ladron de estrellas " izena du gazteleraz eta berak euskaratu egin zuen. Oso gustora egon ginen hiru amen istorio eta ipuinak entzuten entzuten.

Donostiara bidaia


Azaroaren 19an goizeko 9:30tan Donostiara abiatu ginen autobusez. 10:00 aldera iritsi ginen izotz jauregira baina 10:15 arte ezin genuenez sartu Anoetaren inguruan buelta bat eman genuen hamaiketakoa janez. 10:15 iritsi zirenean izotz jauregira sartu ginen: patinak eta kaskoa hartu, jantzi eta ibiltzen hasi ginen. Ordu eta erdi ibili ondoren kanpora atera ginen patinak eta kaskoa utzi eta Realaren museora joan ginen. Han gauza ikusgarri asko ikusi genituen :Anoeta futbol zelaia, Realaren kopa garrantzitsuenak, Anoetako aldagelak, Anoetako erizaindegia eta masaje gela, Realaren garai bateko bideoak, Reala- Real Madriden arteko garai bateko hamaikakoa ikusi genuen eta gauza gehiago ere bai. Handik atera ginenean skate pistara joan ginen bazkaltzera bazkal ondoren jolastu eta etxera etorri ginen egun ederra pasa ondoren.

DONOSTIAKO BIDAIAKO BAZKALORDUA


Aurten urtero bezala, Donostiako izotz jauregira joan gara baina aurten beste gauza berezi bat ere egin dugu: Realaren museora ikusi. Museotik irtendakoan inguruan zegoen skate pista bateran joan ginen bazkaltzeraera. Neskei gauzak kentzen ederki pasa genuen mutilok baina neskak haserretu egin zitzaizkigun ,,normala den bezala eta gauzak kentzen hasi ziren, azkenean sesio batean bukatu genuen. Gero , mutilok erlojuaren aurkako pruebak egin genituen eta gure lagun Mikelek egin zuen denborarik onena baina baita txarrena ere lurrera erori baitzen. Bitartean neskak ranpa irristakor batetik jeisten aritu ziren jolasean. Hiru terdietan etorri zen gure autobusa. Guretzat oso egun atsegina izan zen.

Realako Museoan



Azaroak 19an ostiral goizean autobusa hartu eta Txuri Urdinera abiatu ginen.
12:00 aldera Realaren museora joan ginen.
Han gauza asko ikusi genituen:kopak, baloiak, golak, historiako momentu hoberenak, aldagelak, maketak, prentsa aretoak, estadioa...Oso ondo pasa genuen.

IZOTZ JAUREGIAN


Lehengo astean, Azaroak 19 ostirala, Donostira joan ginen Txuri Urdin izotz pistara.Lehenengo Anoeta ondotik paseo bat eman genuen,10:15 arte ezin bait genuen barrura sartu. Ondoren izotz pistara sartu ginen,Han patinak eta kaskoak hartu eta aldageletara joan ginen prestatzera, gero izotz pistan sartu ginen eta trukoa hartu arte libre ibili ginen. Segidan joku batzuk egin genituen monitoreekin eta bukatzeko berriro ere libre ibili ginen.
Oso ondo pasa genuen eta berriz joango ginateke.

2010/11/15

FRONTOIAN OBRETAN

Urri aldera, frontoiaren atzatzekoekaldean aldagelak eta dutxak egiten hasi ziren soinketa eta gero dutxatzeko... Orain kamisetak ekartzen ditugu aldatzeko baina aldagelak bukatzen dituenean dutxatu egingo gara. Frontoieko teilatua ere konpontzen ari dira eta teilatua konpontzen ari diren bitartean ezin dugu frontoi barrura sartu, orduan ezin dugu palan edo pelotan jolastu.
Gogo handia daukagu dena bukatzeko eta soinketa egin ondoren dutxatzeko.

2010/11/08

IPUIN IRAKURKETAK

Astero bezala, hiruhileko honetan ipuin kontaketak edo irakurketak egiten segitzen dugu . Azaroko lehen bi asteetan Pellok, Maiderrek, Julenek, Endoiak, Ohianak eta Olatzek irakurri zituzten ipuinak. Pellok, Maiderrek eta Julenek(ikasleak) Azaroko lehenengo astean eta besteek ( irakasleak) bigarrenean, ipuin hauek iakurri zituen bakoitzak:
Pellok: Gernikako loroa.
Maiderrek :Sara galdezka ari da.
Julenek: Basajaunen oporrak
Endoiak :"La pequeña caperucita africana"
Ohiana : Elurte bateko ipuinen pasarteak
Olatzek : "El ogro y la abuela Lola"
Ipuinak oso politak ziren nahiz eta batzuk luzeak izan eta besteak motzak. Gustura egoten gara saio hauetan . Ea animatzen zareten ipuinak irakurtzera edo kontatzera!!!

ESKOLA IBILTARIAK

Aurten eskola ibiltarien proiektuan parte hartuko dugu 5. eta 6. mailakoak Oikiakoekin batera.Gipuzkoakoentzat Andalucia, Aragoi, Caceres eta Salamancara joateko aukera ematen du. Tokatzen bazaigu, aste beterako joango gara. Deialdi honetan parte hartzeko, 12tik 15erako taldeak izan behar dute eta Altzon 10 soilik garenez, Oikiakoei proposatu diegu gurekin proiektuan parte hartzea(5 ikasle dira Oikiakoak). Espero dugu guri tokatzea, aukera emango baitigu Erkidego hortako kultura, ohiturak... ezagutzeko, baita lagun berriak egiteko ere eta gaztelaniaz hitzegiteko aukera paregabea edukiko dugu. Tokatu ezkero martxotik ekainera bitartean joango ginateke.

2010/11/04

ALTZON SUTEA

Asteburu honetan ,urriak 30 eta 31ean, sutea izan da gure herrian, Altzon. Artzadun Bitarte bordan. Urriak 30eko 13:05 aldera hasi zen sua. Artzadunen bizi ziren pertsonek izugarrizko sustoa hartu zuten. Zortez etxean ez zegoen ardirik ez da jenderik ere . Ez dakigu nola hasi zen sua. Handik bi astera etorri behar zuen Pako artzaia bere artaldearekin . Orain beste leku bat ari da bilatzen bere ardiak babesteko. Larunbat gauean berriz ere sua piztu zen baina gutxi eta bonberoak han zeudenez bigilatzen, berehala itzali zuten. Hurrengo goizean ere ,oraindik, ke pixka bat ikusten zen . Baina azkenean ez da ezer gertatu. Ez da zauriturik egon, bakarrik ondoko etxeen arriskua eta sustoa.

2010/10/25

IPUIN TAILERRAK


Ostiralero lehenengo saioan ,hau da 9:00etatik 10:00etara eskolako haur guztiak elkartzen gara hiru tailer ezberdinetan, bakoitzean bi irakasle eta adin ezberdinetako haurrak elkartzen gara.

Lehenengo taldeak ipuinak asmatu egiten dituzte, bigarren taldean ipuinak osatu eta hirugarren taldeak berriz, ipuinen bertsio ezberdinak aztertu eta ipuinak asmatzen dituzte.

Elkarrekin lan eginez ondo pasatzen dugu ipuinen tailerretan eta gainera asko ikasten dugu.



OBRAK ESKOLAN

Udaletxeak obrak hasi ditu lokal bat egiteko eskolaren azpikalde guztian. Lokal hau dantza, gimnasia eta beste edozein ekintza egiteko preparatuta egongo da. Orain obratan ari dira eta eskolan soinu aguantaezina dago, batez ere lanerako eta zaila da konzetratzea. Espero dugu lokala azkar bukatzea eta zarata hauek desagertzea.

GORLITZERA IRTEERA




Maiatzak 9 eta 10ean Gorlizera goaz.Hasieran Bertizera joan behar genuen baina azkenean Gorlizera joan behar dugu.Seguruenik body board eta uretako beste ekintzaren bat egingo dugula.Ondorengo argazkian azaltzen da Gorlitzeko aterpetxea hondartzaren ondoan.
OSO ONDO PASAKO DUGU!!!!

IPUIN KONTAKETA

Ikasturte honetan zehar ipuin irakurketak eta kontaketak antolatu ditugu astero. Lehenengo irakurketa hiru irakaslek egin zuten,bigarrena 5.6.mailako hiru ikaslek eta ostegunean, urriaren 21 ean bi aiton etorri ziren eskolara ipuinak kontatzera. Eneritzen aitona Andres Agirre , Peruren aitona Xabier Garikano eta Maria Jose Carreira portugaldarrak ere bi ipuin kontatu zizkigun . Maria Josek Txanogorritxo eta Sagutxo kaxkarina kontatu zizkigun portugesez. Xabier Garikanok, Joxe eta Peruren ipuina eta Andresek, kontakizun motzak eta Lau Anaia Umezurtzak. Asko gustatu zitzaizkigun ipuinak. Espero dugu ipuinak entzunez gozatzen jarraitzea.

2010/10/04

IMAZEN PAGORA IBILALDIA




Irailaren 30ean osteguna, Imazen pagoari bisita egitera joan ginen LHko ikasle guztiak.
Eskolatik abiatu eta Arrimaraino joan ginen. Handik Urkialdera eta piska bat aurrerago dagoen etxean,(Arpauseta) hamaiketakoa eman ziguten: gailetak eta kakaueteak, gustura jan genuen dena! . Aurrerago sagasti bat zegoen eta guk lurreko sagarrak hartu genituen . Bidea segitu genuen sagarrak janez Legarreraino(Etxe honetan jaio zen Imaz Bertsolaria). Handik zuzenean Imazen pagora joan ginen. Hara iritsi eta hamaiketakoa jan, zuhaitza neurtu(6,21m) eta bertsoak kantatu genituen. Hauxe da Imazen pagoaren aurrean kantatu genuen bertsoa.

Irteera hau oso polita da eta guztiok ederki pase genuen.



EGUTEGIA

Ez, ez zen berriz Manuel bildu

Pagoaren babesera
Bere bizitzak handik gutxira
Izan zuen amaiera
Bada bizitzak heriotza zor
Patu edo esaera
Eta zor hori kitatu gabe
Gizaki denen antzera
Ezin ba(da) gelditu bera


Mila zortzirehun larogei eta
hamahiru, azaroa
Bederatzia egun zehatza,
udazkena urtaroa
tolare hotsa, haize epela,
orbela eta garoa
Manuel Imaz han gelditu zen
lotan betirako loa
utzita lan oparoa.


Bertsoak mila haizea zaldi

dabiltz gogotik gogora
Izenak eta lanak diraute
zutirik dago arbola
Altzok badauka bere izena
harro daraman Eskola
ta oroimena duten herriek
irauten dute gerora
nahiz eta pasa denbora.

2010/09/27

IPUINAK

Ikasturte berria hasi dugu eta lan berriak egiten ere hasi gara.Eskolako proiektua ipuina izango da, dagoeneko hasi gara ipuiak aztertzen, irakurketa saioak antolatzen, ipuiak etxetik ekartzen... Laster ipuiak sortzen ere hasiko gara. Espero dugu denok ondo pasatzea eta joango gara berri gehiago kontatzen.

IKASLE BERRIEI ONGI ETORRIA

Ikasle berriei ongi etorria eman nahi diegu: Nahia, Lander, Lorea, Nora eta Olaiari. Josune irakasleak zainduko ditu lehen bi urte hauetan 4 urte egin arte.
Zorte ona bada ikasle berri hauei !

ONGI ETORRI BEROA IMAZ BERTSOLARI ESKOLARA!!!
Hemen dituzue beraien argazkiak:

OPORRAK BUKATU ETA ESKOLARA ITZULERA

Zoritxarrez amaitu dira oporrak eta heldu da eskolara bueltatzeko garaia. Ez daukagu gogorik lana egiteko, baina lana egin behar dugu, ikasturtea aurrera ateratzeko. Ikasle guztiak saiatuko gara nota onak ateratzen eta ongi pasatzen, nahiz eta tarteka hasarretu. Ikasturte berriarekin batera irakasle berriak ere etorri dira:Elena, Endoia eta Mikel, baina guri klasea Elenak bakarrik ematen digu, musika hain zuzen ere.

IKASGELA BERRIA


Aurten, Alegira joan dira 6. mailan zeuden gure ikaskideak (Oihane, Irantzu, Beñat eta Aitor). Orain ikastalde berria daukagu(Claudia, Xabier, Mikel, Iñaki eta Joanes). Oso pozik gaude denak batera, oso ondo konpontzen gara eta ederki pasatzen dugu klasean. Oso gela atsegina daukagu: arbel digitala, ordenagailu ermangarriak... ditugulako eta tresna hauek erabiliz hainbat lan egiten ditugu.

2010/06/16

Eskola txikietako festa

Ekainak 13an Eskola txikien festa izan zen Altzon.
Goizeko 10:30etan kopla batzuk bota genizkien herri bakoitzari eta gero denak frontoira joan ginen jolasak egitera kalejirarekin.
Jolasak eta gero testigu aldaketa izan zen plazan. Hurrengo urtean Eskola txikien festa Abaltzisketan izango da.
Gero frontoira joan ginen bazkaltzera.
Arratsaldean 3:00etan karsak egon ziren eta 4:00etan Pirritx eta Porrotxen emanaldia izan zen Jarraian Line taldearen konzertua izan zen. Bertsolariak ere han egon ziren , eta bukatzeko Erromeria egon zen.

2010/06/10


YUKA


OSAGAIAK:

Yuca
Gatza
Olioa


PRESTAKETA:

Yuka zuritu eta zati luzexkan eta potoloetan zatitu. Ondoren, olioa berotzen jarri.
Jarraian, yuka oliotan utzi ondo frijitu arte. Azkenik plater batera atera eta gatza eman eta jan.

VENEZUELAKO JANARIAK


FRUTA ENTSALADA




OSAGAIAK:

-Platanoa
-Papaya (lechoza)
-Laranja zukua
-Limoi zukua
-Azukrea


PRESTAKETA:

Lehenik, dena zati txikitan zatitu. Gero, dena ontzi batean jarri.
Ondoren, dena ondo nahastu. Azkenik, Limoi zukua, laranja zukua eta azukrea bota.


VENEZUELAKO JANARIAK

AREPAK

OSAGAIAK:

- Arto irin txuria
- Gatza
- Ur epela
- Gazta
- Haragi gisatua (carne mechada)
- Jamon York
- Txokolatea

PRESTAKETA:

Lehenengo, masa egingo dugu ontzi batean. Hori egiteko, arto irina, ur epela eta gatza nahastuko ditugu eskuarekin.
Gero nahi dugun tamainuko bolatxoak egingo ditugu eta ondoren zanpatu egingo ditugu.

Gero, bi era daude prestatzeko:
1. Zartaginean olioa berotzen jarri eta bertan frijitu.

2. Plantxa berotzen jarri eta masa bertan egin.


Ondoren, plater batera atera eta zatitu.
Azkenik, nahi duzun osagaia sartu barrura, adibidez txokolatea.

2010/06/09

Mari Jose Carreia eskolan
Ekainaren 3an Mari Jose Carreia etorri zen gure eskolara Portugaleko errezeta batzuk erakustera. Lehenengo Bacalao a la Brasse erakutsi zigun eta gero Bizcocho de cafe.
Bi errezetak oso goxoak zeuden, asko gustatu zitzaizkigun!!

2010/06/02

IKAZTEGIETAN

Maitzak 27, Ikaztegietara joan ginen Nolega eguna ospatzera. Abaltzisketa, Ikaztegieta eta Altzo elkartu ginen. Ikaztegietako kiroldegian elkartu ginen. Ikaztegieta eta Abaltzisketakoak antzerkiak egin zituzten eta guk, poesiak eta kantak egin genituen. Lehenengo mailatik 6.-ra artekoak joan ginen. Ondoren hamaiketakoa jan genuen, emanaldia egin zuten, jolastu eta segidan bazkaria jan genuen. Bazkaldu eta gero, Ikaztegietakoek antzerki batzuk egin zituzten eta etxera bueltatu ginen.

2010/05/26

Arantxa Lopez

3. eta 4. mailakoek Hego Ameriketako errezetak ari direnez lantzen, maiatzaren 21 ean, Arantxa Lopez etorri zen gure eskolara. Venezuelako errezeta batzuk erakutsi eta egin zizkigun, yuka, pabellón... merienda ederra egin genuenComprobar ortografía.

2010/05/21

VENEZUELA




Aurten, errezetak lantzen ari gara. 3. eta 4. mailakooi, Hego Amerikako janariak lantzea tokatu zaigu. Gure gelako Pelloren ama Arantxa, Hego Ameriketakoa da, Venezuelakoa. Arantxa gure eskolara etorriko da bertako janari batzuk nola egiten diren erakustera. Horregatik Venezuela inguruko lan hau egin dugu.

Espero dugu gure lan hau zuen gustokoa izatea!!!!!!!


KOKAPENA

Hego Amerikan kokatzen den herrialde bat da. Hiriburuak Caracas du izena. Inguruko herrialdeak hauek dira: mende aldean Colombia, Hego aldean Brasil, ekialdean Guayana eta iparraldean Karibe itsasoa.

PAISAJEA

Venezuela 3 lurraldeetan banatzen da: Iparraldeko Andeak, Venezuelako zelaiak, Orinoko ibaiaren iparraldean eta Guayana, Orinoko ibaiaren hegoaldean. Munduko ur-jauzirik handiena ( Salto del Angel) Venezuelan dago, Amazonas ibaian dago. Han inguruan Yanomani tribukoak bizi dira.


KLIMA

Venezuelako klima tropikala da. Venezuelako tenperatura 23-29º inguruan dabil urte osoan.

LUR BEROA :Itsasoaren nibeletik 800m artekoan 23- 29º daude.

MENDI BEROA: 800 eta 1500m artean,18 - 23º daude.

MENDI EPELA:1500 eta 2860m artean, 14 - 18º daude.

GOI LAUTADA KLIMA: 2800 eta 3000m artean, 0 -10º daude.

KLIMA IZOZTUA: 4700 metroko mendietan, elurra egiten duten mendietan, eguneroko tenperatura 0ºc azpitik izaten da.


LANDAKETA

Venezuelan baserri txikiak eta landaketa handiak daude. Baserrietan, egunero behar dena lantzen dute. Landaketa handietan mota askotako produktuak lantzen dira: artoa, arroza, sorgoa, ajonjolia, mani, girasola eta algodoia. Kafea, kakaoa eta tabakoa dira gehien saltzen dituztenak beste herrialdetan.


FESTAK ETA OHITURAK

Venezuelan festa asko daude, hemen bezala gabonak dira garrantzitsuenak. Abenduan ospatzen dira eta "Hayaka" eta "Pan de jamon" jaten dute.
Osma eta Niguatan eskualdean oso festa ospetsua ospatzen dute, gizon eta emakumeen festa.
Urte zaharra ospatzeko esaten dute “quemar el año viejo”.
Abenduaren 28an “santos inocentes” ospatzen dute. Batzuk nahita zikin zikinak ibiltzen dira kalean zehar, aurpegia tapatuta eramaten dute inork ez ezagutzeko. Gizonak emakumeez mozorrotzen dira eta emakumeak gizonez.

JANARI OHITURAK

Herrialde honetan ohitura berezi eta propio asko daude, eta sukaldaritza, horietako ohitura bat da. Lurralde desberdinetan, paisaia ere aldatu egiten da, bertako biztanleen ohiturak bezala. Plater berezietako bat “El Paellon”da, baita Arepak, Cachapa, Dulce de lechosa, Pan de Jamón, Tostoncitos eta askoz ere gehiago.




2010/05/19

ORENDAIN

ORENDAIN
Maiatzak 14, ostirala, Orendain herrira joan ginen oinez Altzotik abiatuta. Alegin, hango umeekin elkartu ginen. Bidea oso luzea zen, bi ordu tardatu genituen. Iritsi ginenean hamaiketakoa jan eta Ikaztegietako umeekin batera pilotan jolasten hasi ginen. Gero jokoak egin genituen eta amaitutakoan bazkaldu egin genuen. Arratsaldean, futbol torneoa egin genuen eta 6. mailako Alegitarrek irabazi zuten.
Itzultzerako ordu bete tardatu genuen zeren beste bide batetik joan ginen. Alegitik Altzora joateko gurasoak etorri ziren gu jasotzera.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!



2010/05/12

KROKETAK BILTZEN

Ostiralean, Segoretxera joan ginen kroketak egitera. Astelehenean, bexamela hoztuta zegoenez, kroketak biltzen hasi ginen. Biltzerako prozesua hau da:

Lehenengo, bexamela hartu goilara batekin. Ondoren, irinetan pasa eta forma eman. Jarraian, arraultzak irabiatu eta kroketak bertan pasa. Gero, kroketak ogi birrinduan pasa, eta azkenik, erretilu batean ipini.

Guzti hau egin ondoren sozidadera joan ginen kroketak prejitzera. Amaia Aranaldek lagundu zigun kroketak prejitzen. Oso goxoak atera ziren eta denak jan genituen. Guk, 5. eta 6. mailakoek, 60 kroketa egin genituen.


Egileak: Sara, Irantzu, Beñat eta Enaitz.

Kroketak egiteko masa

Lehengo ostiralean, Maiatzak 7an, herriko tabernara joan ginen kroketen masa egiten ikastera.
Kroketak egiteko hurrengo prozesua jarraitu behar dugu:

Kroketek egiteko masa:
Osagaiak:
-1/4 kg irin
-1l esne bero
-Gurina(zati txiki bat)
-Burruntzalikada bat esne hotz
-Tipula
-Urdailazpikoa

NOLA EGIN
Lehenik, tipula eta urdailazpikoa txikitu. Ondoren, zartagi bero batean gurina jarri, ez itxasteko eta gero, gurina urtzen denean urdailazpikoa eta tipula gehitu. Segidan, beste zartagi batean esne beroa bota (hiru burruntzalikada handi). Guzti hau ere berotzen jarri eta beste zartagiko nahasketari gaineratu. Erre diren tipulak baztertu, irina esne hotzarekin nahastu eta irabiatu. Bukatzeko, berriz ere, lehengo zartagira bota, hemen, dena nahastu eta masa egina duzu.

2010/05/05

Zenbat gauza egiten ari garen!!

Ba bai, kurtsoa bukatzera doala eta gauza askorekin aurkitzen ari gara. Bisitak ezberdinak izan ditugu eta asteak abiada bizian pasatzen ari zaizkigu. Hala ere, 3. ziklokoek izan duzue bloga "kontrolatzeko" denbora. Jarraitu ezazue horreka lanean!!


Apirilaren 28an, osteguna, Markel Olano, Altzoko ekolara etorri zen. Eskola Txikietako festari dirua eman zionez udaletxera etorri zen dirua ekartzera. Udaletxean herriko alkatea, zinegotzia, Santillazpi guraso elkarteko lehendakaria, Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen koordiakudeko lehendakariak egin zien arrera.

Handik eskolara etorri zen, eskola erakutxi zioten. Denak jangelan elkartu ginen, han eskloa txikietako kanta kantatu eta bideoa ikusi genuen.

Irunek, Yeray-ek eta Xabierrek agurra egin zioten. 3. mailako Pellok, eskola txikietako logoaren koadroa oparitu egin zion.

Ondoren argazkiak atera eta soziedadera joan ziren hamaiketakoa egitera.
PORROTX ALTZOKO ESKOLAN


Ostiralean, apirilaren 30ean, Porrotx etorri zen gure eskolara, Eskola Txikietako kantak dantzatzera. Hasieran, emanaldi txiki bat egin zigun eskolako ikasle eta irakasle guztioi, magia pixkatxo bat erabiliz.
Haur Hezkuntzako haurrek, hau da, 2, 3, 4, eta 5 urtekoek, karetak jarri zituzten Porrotxi ongi-etorria egiteko.
Emanaldiko agertutako boluntarioak, hauek izan ziren: Ander Zubeldia eta Haritz Esteban.
Ondoren, dantzak entsaiatu eta gela bakoitzean argazkiak atera zituen umeekin. Poster bat ere oparitu zigun.
OSO ONDO PASA GENUEN!


2010/04/28

OLINPIADA TXIKIAK


Apirilaren 23 an olinpiada txikiak izan genituen, Tolosako Berazubi estadioan. Betse eskola txikietako 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleak bildu ginen. Gure iritziz hobeto antolatua zegoen: Taldeak elkar bilatzeko txartel batzuk zeuden, bozina bat jotzen zuten postuak aldatzerakoan.

11:00ak arte jolaean aritu ginen eta ondoren hamaiketakoa eman ziguten, aurreko urtekoa baino hobea.

Jolas askotan ibili ginen, adibidez: briletten, zesta puntan, luzera jauzian, soka saltoan, pisu jaurtiketan eta soka-tiran. Jolas hauetatik gutxien gustatu zitzaiguna zesta punta izan zen.Azkenik talde bakoitzak hiru errelebo egin zituen. Erreleboetan jolas hauek zeuden: bailak, zaku karrera, lokots bilketa, txingak eta 200m korrika.

Dena bukatu ondoren autobusa iritsi zen eta Altzora abiatu ginen.


GOIZ BIKAINA PASA GENUEN, LAGUN BERRIAK EGINEZ!!!

OLIMPIADA TXIKIAK


OLINPIADAK TXIKIAK


Aurten Olinpiadak Apirilaren 23an izan ziren eta hobeto organizatuak egon ziren. Horren bidez hobeto pasa genuen. Joku ezberdinak egon ziren, hauek izan ziren:

Soka saltoa, zestapunta, brilett-a, luzera saltoa, pisu jaurtiketa, soka tira eta erreleboak. Hmaiketakoa ere obeto organizatua egon zen. Bi gaileta eta naranja zukua eman ziguten. 13:ooetan iritsi ginen eskolara, guk uste baino beranduago.



Oso ondo pasa genuen!





ESKOLA TXIKIETAKO OLINPIADAK




Ostirala, apirilaren 23an, eskola txikietako olinpiadak izan ziren eta oso ondo pasa genuen. Egia esan, aurten, askoz hobeto antolatuta zegoen dena, eta taldeak ere askoz hobeak ziren. Lagun berriak ere egin genituen. Proba desberdinak zeuden: luzera jauzia, pisu jaurtiketa, sokasaltoa, zesta punta, sokatira eta balooi errea. Erreleboetan: 50 m ballak, 60 m korrika, zaku karrera, lokotx bilketa eta 225m korrika.

PRIMERAN IBILI GINEN!!

OLIMPIADA TXIKIAK


Beste urteetan egin dugun bezala Olinpiada Txikiak ospatu ditugu Berazubiko estadioan, apirilaren 23an. Beste urteetan baino antolatuagoa egon zen, horregatik hobeto pasa genuen.

7 jolas egin genituen: Erreleboak, pisu-jaurtiketa, zestapunta, brilet, soka-saltoa,luzeera saltoa eta sokatira.


OSO ONDO PASA GENUEN!!!

2010/04/21

Eskola txikitako festa Altzon


Kaixo lagunak!


Eskola txikietako festa aurten Altzon izango da. Iaz Berrobin izan zen eta uste dugu ondo pasa zenutela!


Altzon gune desberdinak egongo dira. Aurtengo egitaraua hau da (guk dakigunez):

Goizean jokuak egingo ditugu eta eguerdian bazkaria egongo da.

Arratsaldean Pirritx eta Porrotx etorriko dira, gero Lain taldea etorriko da eta azkenik bertsolari batzuk etorriko dira.


Aurtengo logoa eskolako ikasle batek (Pello Olanok) egin zuen. Kamisetek, aterkiek,... arrakasta handia izan dute.


Besterik gabe etorri zaitezte ongi pasatzera!!



Aupa Altzo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Kaixo lagunak!!!


Ongi etorri gure bloggera. Honen helburua eskolako ikasle guztiak parte hartzea izango da.


Blogarekin hasteko, eskola txikietako informazioa azalduko zaizue. Ondoren, aurreko ebaluaketan landu genuen leihaketaren inguruan azalpen bat ikusi ahalko duzue. Eta azkenik, ebaluaketa honetan landuko dugun errezeta aurkeztuko dizuegu.


Zuen gustokoa izango delakoan,


Eskerrik asko blog honetan sartzeagatik!!!!!!!!