2016/04/29

AURTEN ERE OLINPIADA TXIKIAK

Apirilak 27 osteguna, Gipuzkoako eskola txikietako hainbat ikaslek topo egin genuen Tolosako Berazubin, kirola aitzakia izanik. Gure eskolatik 2. eta 3. zikloko ikasleak egon ginen, primeran pasatu genuen eguraldia lagun genuelarik.

2016/04/27

ASTE HONETAN 3.ZIKLOKOAK ETORRI DIRA IPUINA KONTATZERA. ASKO GUSTATU ZAIGU.

2016/04/26

OSTIALEAN LIURUAREN EGUNA OSPATU GEUEN. ONDOPASA GENUEN.








AURREKO ASATENA BOLOK BEZALA MARGOTUGENUEN. BEGIRAZEKOADROPOITA!

(Aurreko astean Pollock bezala margotu genuen. Begira ze koadro polita!)





2016/04/22

Kaixo lagunak!! zer moduz?

Gu oso ondo gaude, lan eta lan. Azken hiruhilabete honetan, pintura lantzen ari gara. Tailerretan ere gauza oso politak ikasten ditugu. Aurreko astean, pintura erakusketa bat antolatu genuen eskolan. Koadro oso politak zeuden, batzuk abstraktoak eta beste batzuk figuratiboak. Batzuk oleoarekin eta beste batzuk akrilikoarekin eginak zeuden. Erretrato batzuk ere ikusi genituen.
Azkenik, paleta  eta koloreak nola erabili  eta irakasleak koadro zatitxo bat nola margotzen zuen ikusi ahal izan genuen. Oso ondo pasatzen ari gara pintura lantzen! ea zer iruditzen zaizkizuen gure argazkiak!





2016/04/19

LA CASA DE NUESTRA FAMILIA





2016/04/12

BRAM BARRABAS eta TOLOSAKO ESKULTURAK

Apirilaren 11an Tolosara joan ginen,LH 2 eta 3. zikloko ikasleak, Bram Barrabas pelikula  ikustera. 

Sartu aurretik 2 eskultura ikusi genituen, Tomas Hernandezen, Zezen Plazaren Mendeurrena eta Nestor Basterretxearen Goldea 

Ikustera joan ginen pelikulako protagonistak 6 urte zituen, eta bere maisuarekin etzen ongi konpontzen, pelikula parregarria izan zen. 

Amaitu zenean, parkera  hamaiketakoa jatera joan ginen, ondoren atoubusera joan ginen.

Yolanda Arrieta idazlearekin, IDAZKETA SORTZAILEA



Apirilak 11tik-15 era Yolanda Arrieta etorri da eskolara. Idazketa tailer bat egitera, L.H. 4, 5 eta 6.mailakoekin. Yolanda Arrietak, lehenengo saioan koloretako paperetan rotuladoreekin, idatzi eta marrazkiak egin dituzte, musika lasaigarri bat entzuten duten  bitartean.

2016/04/08

OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN

 Aste Santuko oporretatik bueltan hemen gara berriro ere. Eskultura proiektuari bukaera emateko apirilak 6an Donostiara joan ginen egun pasa HH 4 eta 5urteko ikasleak eta LHko ikasle guztiak. Bertan bi taldetan banatu ginen, alde batetik HH eta 1.go ziklokoko ikasleak eta bestetik 2.eta 3.ziklokoak. Txikienak San Telmo museoan sartu ziren eta kolorearen inguruko tailerran parte hartu zuten. Bitarten guk , aurretik eskolan tailerretan landuta geneuzkan hainbat eskultura ikusi genituen ( Oteizaren Hutsa  eta Pietatatea...).
Hamaiketakoa Zuloaga Plazan egin ondoren, 12:00etan San Telmora sartu ginen. Bertan GAUR  taldearen( Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) hainbat eskultura eta pintura ikusi eta monitorearen azalpenak entzun ondoren, tailerra egin genuen. Hemen  Oteiza eta Txillidaren eskulturetan oinarrituta norberak bere eskultura egiteko aukera izan genuen.
13:30tan atera ginen eta denak elkarrekin Alderdi Eder parkean bazkaldu genuen eta jolasteko aukera izan genuen autobusa etorri zen arte.
Egun ederra pasa genuen eta eskulturaren inguruan asko ikasi dugu.
 Hirugarren hiru hileko honetan pinturaren inguruan arituko gara eta hemen ere espero dugu ongi pasatzea, disfrutatzea eta asko ikastea.

3.Zikloko ikasleak


DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSIZ on PhotoPeach