GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ BIHOTZEZ GUZTIOI!!
Urtarrilean berriro hemen izango gara.

Irailetik abendura arte
ipuinak ziren aztergai
Txanogorritxo, Txanomoretxo,
Patxi errementari ere bai,
Behizain zientzialaria eta
Erlojua eginez bidai...
Boxeolari zen umea eta
Denboraren makina ai...
Azkenerako guztiok gara
ipuin bat asmatzeko gai.
Ipuinak sortu, tailerrak egin,
Pello Añorga etorri
pasiluetan eta sarreran
ipuin askoren jatorri...
Dakizkigunak zaharrak eta
asmatutakoak berri...
Orain beste bat dakargu eta
belarriak erne jarri.
Donostiar bat Oiartzuar bat
gitarra baten gerizan
Txoriak txori, Izarren hautsa
ozen abestuz zebiltzan
Altzoko handia bera ere jarri
zuten azkenean dantzan...
Hala bazan ta hala ez bazan
sar dadila kalabazan
pozik hartuko ditugu irteten
badira Altzoko plazan.
Xabier Lete, Mikel Laboa
beren doinu beren hitzez
oroimenean agertzen dira
guk hitzak abestu hutsez.
Gure mundua eta haiena
lotuz ipuinaren bidez,
Altzo gainean haizea lagun
beti presente daudenez
begi bistatik joan zaizkigu
baina gure ondotik ez.
Irakasleak ta gurasoak
igo ipuinen gurdira
irrifar batez ta ahots goxoz
hitzak hitzari segida
irakurketak ta kontaldiak
ipuin zaharren harira…
zuei ikasi ta eramanez
biharko belaunaldira
eskerrik asko denoi bihotzez
ikasbidea hori da.
Euskara delako euskaldun egiten gaituena
Oso hizkuntza polita delako
Euskararen erabilera indartzeko
Gure hizkuntza delako
Jendea euskaraz hitz egitera animatzeko
Munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa delako
Etsai gehiegi dituelako eta gure hizkuntza defendatu behar dugulako
Gure hizkuntza jakitea garrantzitsua delako
Euskaldunak garelako
Ez dagoelako egoera normalizatu batean
Jendea ez delako saiatzen euskara ikasten
Euskara galtzea ez dugulako nahi
Euskal herrian euskara jakin gabe bizi direnak konturatzeko
Betidanik gure hizkuntza izan delako
Gure hizkuntzaren eskubideak aldarrikatzeko
Bere herriko hizkuntza ezagutzen ez duen lehendakaria lotsarazteko
Munduan oso gutxik hitz egiten dutelako
Euskal Herri osoan euskara hutsez hitz egin eta ulertu ahal izateko
Txiki txikitatik gure hizkuntza maitatzen erakutsi eta ikasi dugulako
Euskara bihotzean baina erdara mingainean erabiltzen dugulako
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako