2012/09/25

MUNDUKO MUSIKA



Kaixo denoi:
3. ziklokook, aurreko asteetan mundua aztertzen aritu gara. Baita musikako klaseetan ere. Horretarako, Queen, Britania Handiko talde ospetsuaren, "We will rock you" abestia lantzen aritu gara. Ingeleseko klaseetan letra aztertu dugu eta musikan txirula eta perkusioarekin landu dugu.



http://youtu.be/XlFZ2w0RV-8

2012/09/21

1.ziklokoak  igerilekuan  bikain


Irailaren 10ean hasi ginen igeriketako ikastaroa egiten. Ordiziako piszinara joaten gara autobusez   Ikaztegietakoekin  batera.  Batzuetan  autobusa izerditan  jartzen zaigu ,badirudi pixa dariola dagoela.Monitoreak Gorka  eta Inigo ditugu orain eta jator-jatorrak dira.Egun batean marrazoetan jolastu genuen eta jolas gehiago ere egiten ditugu. Piszina handian ere ibiltzen gara.Oso ondo pasatzen dugu.


                                                       piszina txikian goxo-goxo

2012/09/14

OPORRAK BUKATU DIRA

Kaixo guztioi, oporren ondoren berriro ere hementxe gara ikasturte berriari hasiera emateko. Lehenik eta behin ongi etorria eman nahi diegu gure ikasle berriei: 2 urteko gelan Martin, Yanira, Gailur eta Sara-ri eta 5 urteko gelako Martini. Baita irakasle berriei ere: Idoia, Nuria, Arantxa, Urrategi, Ester eta Unai.  Honekin batera, nola ez ba guraso berriei ere ongi etorria.
Ikasturte berri hau ilusioz hasi dugu eta bertan proiektu berriak eta politak osatuko ditugu eta hauen berri izango duzue.
Beraz laster arte.