2013/12/20

KAIXO GUZTIOI! . ATZO ARRATSALDEAN EMANALDI BIKAINA IZAN GENUEN, TALDE BAKOITZAK SORTUTAKO IPUINAK KONTATU GENIZKIEN GURASO, AITON-AMOMA ETA ESKOLARA HURBILDU ZIREN GUZTIEI.
GAUR AURTENGO AZKEN ESKOLA EGUNA DUGU ETA OLENTZERO DATORKIGU GAINERA. GUAPO-GUAPO ETORRI GARA JANTZITA ETA ASKO ENSAIATU DUGU BERA ETORTZEN DENERAKO. ZE URDURI GAUDEN...
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
DATORREN URTEAN ELKAR IKUSIKO DUGU!
MUXU ASKO 4 ETA 5 URTEKOEN PARTETIK.

2013/12/16

NORAK TXANOGORRITXUREN IPUINA IDATZI ETA KONTATU ZIGUN. EA ZUEI ERE GUSTATZEN ZAIZUEN.


2013/12/13

LEIREREN IPUINAK KATALANEZ

Abenduak 12 Osteguna, Leire, Olaizen ilobak bi ipuin ekarri zizkigun prestatuta, bat kontatzeko eta bestea irakurtzeko. Ez zituen euskeraz ezta gaztelaniaz ere kontatu, Katalanez baizik. Bere aita Tossa de Mar ekoa da (Katalunia)  eta horregatik Katalanez daki, han bi urtez bizi izan zen. 8 urte ditu, hiru hizkuntza dakizki eta laugarrena ikasten ari da.

Hasteko, bere aitak txikitan kontatzen zion ipuin bat kontatu zigun, basoko animaliei buruz zihoan. Honekin bukatutakoan 7 antxumeen ipuina irakurri zigun. Hasieran urduri xamar ikusi bagenuen ere, lasaitzen joan zen eta saio polita eskeini zigun.

ESKERRIK ASKO LEIRE!!!


5. eta 6. maila



MERRY CHRISTMAS

Do you know Rudolph?


2013/12/12

SEME-ALABEN HEZIKETA EMOZIONALA

Abenduak 11an eskolan Juan Carlos Alonso psikologoaren hitzaldia izan genuen. Gure seme-alaben heziketa emozionalen inguruko azalpenak eman zizkigun eta bide batez hausnarketara bideratu gintuen  Hitzaldia arratsaldeko 14:30 hasi zen eta bertan guraso eta irakasle dezente bildu ginen. Oso saio ederra eta eraginkorra iruditu zitzaigun. Hainbat galderen inguruan joan zen hitzaldia:
- Emozioak, sentimenduak, hezi egiten dira?
- Nola gauzaten da gure seme-alaben heziketa emozionala?
- Guraso bezala, zer egin dezaket nire seme-alaba sentimenduei daogokienez ongi hezteko?
- Nola jokatu behar dut beraien sentimenduen aurrean: beldurrak,jelosian,oldarkotasun...
- Zer egin bere sentimenduak identifikatzen, adierazten eta bideratzen jakin dezaten?
- Nola estimulatu seme-alaben sentikortasun emozionala?
Gogoratu behar dugu ikasturtean zehar beste bi hitzaldi eskainiko dizkigula Juan Carlosek .Gaiak oraindik zehaztear daude eta bide batez hauetara ere etortzeko gonbitea luzatuko zaizue.



2013/12/09

Santa Barbaran kanpaiak jotzen


2013 abenduaren 4ean, Santa Barbara egunarekin bat,  kanpaiak jotzera joan ginen, izen berdineko hermitara.
         Bakoitzak berak dituen urteak baina 1 geheiago  jozituen. Lenengo 3.zikloa joan zen, gero bigarren zikloa, lehenengoa eta azkenik haur hezkuntzako ikasleak. Atseden garaian, udaletxetik bidaliktako, txokolatinak jan genituen. Egun osoan zehar kanpai hotsa izan zen gure herrian.

Egileak: Ainhoa, Eneko, Garazi eta Ander M.

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an  euskararen  eguna izan zen.Gurasoak gu ikustera etorri  ziren. Emanaldiari hasera hirugarren zikloko ikasleak eman zioten bertsotan.Hiru
 abesti abestu genituen:  Guk Euskaraz , Euskeraz bizi nahi dut, eta Aitorren hizkuntz zaharra, azkeneko abestia txirulak jo eta denok elkarrekin abestu genuen. Emanaldia amaitu ondoren etxera joan gienen eta goxo goxo bazkaldu genuen.




Egileak: Jokin, Eneritz, Ane eta Ander










2013/12/05

IÑAKI MARTIN, MATTIN, ESKOLAN


213ko abenduaren 4an etorri zen ilustratzailea, berak marraztutako liburu batzuk erakutsi zizkigun.Denon artean belardoren historia asmatu genuen, berak marrazkietan isladatzen zuen bitartean. Gero paper batzuk eman zizkiguten bakoitzari eta bakoitzak bere bukaera asmatu zuen.. Ikusi nahi duenak eskolako beheko solairuan dauka aukera. 

Haritz, Oihana eta Naira

2013/11/28

TXONTXONGILOAK TOLOSAN

Atzo, azaroaren 26an, txontxongiloak ikustera joan ginen Leidorrera. " Prometeu" izeneko emanaldia ikusi genuen, portugaldar batek egina.Hondarretan egiten zituen marrazkiak, pertsonaiak makiltxoen bidez mugitzen zituen,ahots aldaketak ederki egiten zituen, ordenagailua ere erabiltzen zuen eta hanketan zeukan pedalarekin argiak piztu eta kanpaiak jotzen zituen.Zeus, Epimeteo, Hermes, Pandora...izan ziren emanaldiko beste pertsonaiak. Txontxongilo ikuskizuna oso berezia izan zen.Gazteleraz kontatu zutenez istorioa, luze samarra egin zitzaigun eta ez genuen den- dena ulertu. Nahiago izango genuen euskaraz izatea.


                                                                  1.ZIKLOKO IKASLEAK






2013/11/26

IPUIN KONTAKETA

-----SSSSSSAS
4 IPUIN ENTZUN GENITUEN

FFGH
NITI ETA LEHOIA





MJG8UYGV
TXOMIN IPURDI





,SÑÇÇ
GHOPAL ETA DANBORRA




XZXZZXZXZXZZ
KATUA



ZXCVBNM,-
ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN IPUINAK

2013/11/21

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR

This is the Very Hungry Caterpillar's song:



and here you have the story:




2013/11/19

STORYBOOKS

We have listened two new stories from Julia Donaldson: "The Gruffalo" and "The Smartest Giant in Town":



We hope you like them!!!!!!!
1st Cycle

2013/11/14

UNAX, MARTIN ETA OLAIAK IPUINAK KONTATU ZIZKIGUTEN



OSO ONDO EGIN ZUTEN.

2013/11/11

OIARTZUNERA IRTEERA




Azaroaren 8an LHko ikasleak Oiartzunera juan ginen. Musikaren txokoan soinu tresna asko ikusi genituen eta oso politak gainera.Euskal Herrikoak naiz mundu guztikoak. Bertan gutako batzuei  probatzen utzi ziguten. Hona hemen  burruna, karraka, panderoa eta txalaparta.


 















Ondoren Arditurriko meategietara joan ginen. Txondorra egiten ikusi genuen.




Bertan erromatar garaiko eta orain dela  200 urteko mea zuloen arteko desberdintasunak ezagutu genituen  kaskoa jantzita.



Eguraldi txarra zenez bazkaria frontoiean egin genuen eta pelotan jolastu ginen. Gustora ibili ginen nahiz eta batzuk hotza pasa genuen.






2013/11/07

GUREAKERA BISITA

Azaroak 5, asteartea, autobusez tolosako GUREAK lantegira joan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak. Lantegi honetan ezgaitasun baten bat daukaten langileak egiten dute lan. Gipuzkoan guztira 4000 langile inguru daude era honetan lanean Tolosako honetan zehazki 120 inguru.

Iritsi ginenean, ongi etorria Jokinek eman zigun eta  berehala lantegi honen aurkezpena egin zigun grabazio baten bidez. Ondoren, Lurdesek ( gureakeko langile batek ) komiki baten bidez  hango lan egun arruntak nolakoak izaten ziren erakutsi zigun, Jokinen laguntzaz. Galdera batzuk egin eta gero, tailerra ikustera eraman gintuen eta han ibilgaiuentzat zenbait osagai ( kable ezberdinak ) egiten dituzte gehien bat. Hauen lana nahiko zaila da, gutako batzuk probatu genuen eta ez zitzaigun batere erraza egin.

Tailerretik ateratakoan, hamaiketako goxoa eskaini ziguten: txokolatea eta bertan egindako ogia, Sutondo enpresan hain zuzen ere. Jarraian, berriro gelara joan ginen eta bertako beste 3 langileekin ( Maite, Iñaki eta Iñaki ) solasaldian ibili ginen eta gauza asko kontatu zizkiguten. Bukatzeko, jolas kooperatibo bat egin genuen denon artean.

Irteera hau interesgarria iruditu zaigu eta konturatu gara nahiz eta ezgaitasunen bat eduki pertsona guztiok berdinak garela eta gai garela gauza asko egiteko... NI ZU BEZALA!!!



5.6.maila

LEKEITIORA IRTEERA

Urriak 30 eta 31ean  Lekeitioko Trinkete aterpetxera joan ginen. Aterpetxe hau Lekeitioko erdialdean kokatzen da, portutik gertu. Goizeko 10:30etan iritsi ginenean Ikerrek eta Egoitzek eman ziguten ongi etorria eta ondoren maletak gela batean utzi eta Lekeitiori buruz zihoan bideo bat ikusi genuen. Geroago hamaiketakoa jan eta gela banaketa egin genuen. Jarraian maletak han utzi eta portu ingurutik paseotxo bat eman genuen eta aterpetxera itzuli ginen bazkaltzeko asmoz. Bazkaltzeko makarroiak eta solomoa patatekin jan genuen eta postrerako platano bat.  

Bazkal ostean Lumentza mendira joan ginen, tontorrean bista ederrekin meriendatu ondoren balearen istorioa kontatu zigun Gotzonek. Jetsieran kobazuloa erakutsi ziguten, sartzen saiatu ginen baina atea itxita zegoen. Plazara iritsi ginenean pista jolasean ibili ginen. Ondoren aterpetxera joan eta afaldu egin genuen, pizza eta  tortila patata letxugarekin. Gauean diskotekaren aurretik 3 txantxa jolas egin genituen eta ondoren diskoteka librea izan genuen. 22:30tan denok logeletara joan ginen eta bertan jolasean ibili ginen isiltasuna erespetatuz 1:00 arte.  


Goizean 07:15 inguru esnatu ondoren maletak prestatu eta 09:00etan andereinoek mahaiak jarri zituzten eta 09:15 aldera gosaldu egin genuen eta aukera handia zegoen. Hamarrak arte jolas librea utzi ziguten eta  bukatu ondoren arraun egitera joan ginen Isuntza elkartera. Hemen azalpenak eman zizkiguten Axier eta Jurgik. Jarraian 2 ordu arraunean ibili ondoren aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta tokatzen zitzaion taldeak mahaiak jarri zituzten. 13:15 aldera bazkaltzera joan ginen, bazkaltzeko arroza eta oilasko petxuga zeuden eta postrerako platanoa eta mandarina. Dena oso goxoa zegoen. Jolas librean denbora pixka bat eduki ondoren 14:30etan autobusa hartu eta Altzora etorri ginen. 
Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasa genuen.







5.6.maila




2013/11/04

SAGARDOA EGITEN IKASTEN


Urriak 29, Asteartea 15:30 etan abiatu ginen Ilarratsura. Bertan Xabierrek sagardoa nola egiten den erakutsi zigun. Berak, sagarrak bilduta eta garbituta zeuzkan, geroxeago sagarrak nola jo erakutsi zigun. Hurrengo pausoa jotako sagar hauek sare batera sartzea zen eta gero tolare barruan jarri zituen estutzeko prest. Ondoren, katua (animalia ez) atera zuen eta estutzeko erabili genuen. Ateratako zukua, barrikara bota eta edan egin genuen.  MMM...!!! ZE GOXOA ZEGOEN!!!

Bukatzeko berak emandako 4 oinekin (biltzea, garbitzea, jotzea eta estutzea) bertsoa asmatzeko agindu zigun. Hementxe duzue guk asmatutakoa, ea gustatzen zaizuen.

                                       











Doinua: Orioko balea.


                                           Lehen pausua dugu

                                           sagarrak biltzea

                                           Eta hurrena berriz

                                           hoiek garbitzea

                                           gero kolpatuz edo 

                                           makinaz jotzea

                                           eta azken pausua 

                                           dugu estutzea                            5. eta 6. maila

2013/10/24

Babel erakustaldiaren bukaera

Aste oso batez babel erakusketa eskolan izan dugu, eskolako ikasleak aldiro joan gara, bertara, munduko ipuinak irakurtzera. Astelehen honetan, erakusketa jasotzera etorri ziren eta herrialde desberdinetako hiru ipuin kontatu zizkiguten. Hona hemen:

                               








BOLIBIAKO IPUINA
Armadilo musikaria



Armadilo batek musika asko maite zuen, eta igelen kantak entzutera joaten zen hauen putzura.Hauek burla egiten zioten, inoiz kantatzen ikasiko ez zuela esanez. Armadiloak egun batean azti bati eskatu zion, ondo kantatzea, eta honek desira hau emateko trukean bizia eskatu zion......

                                 


TXINAKO IPUINA
Wenli eta herensugea


Bazen behin, Txinako herrialde txiki batean Wen Li izeneko mtiko bat.
Herri hartan, inork ikusi ez zuen arren,  mundu guztia beldurtuta zeukan, herensuge bat bizi omen zen. Hala ere Wen Lik ez zion beldurrik, nahiz eta aitak honela esaten zion:
-Wen Li lanak egin edo herensugea etorri eta bere kobazulora eramango zaitu…
WenLiren urtebetetze  eguna hurbiltzen ari zenean, aitak gonbidapenak prestatzeko esan zion semeari eta semeak zera erantzun zion:
- Aita aurtengoan herensugea gonbidatu nhai dut......




                                            
ERRUSIAKO IPUINA
MATRIOSKA
 

Errusiako etxe txiki batean Sergei zaharra bizi zen. Hotz   handia egiten zuen gau batean, enbor bila  atera zen eta, sekula bilatu zuen enbor dotoreena jaso zuen. Egur zati horrekin panpina polit bat egin zuen, eta Matrioska izena eman ziolan. Elkarrekin bizi ziren eta egun batean panpinak ume bat eduki nahi zuela esan zion, Sergei  zaharra  gau osoan  lanean  aritu  zen  eta  panpin  barrutik  beste  panpina  bat  atera  zuen. Bigarren  honek  ere  ume  bat  eskatu  zion…..azkenik, panpin bati bibotea marraztu zion....


2. zikloko ikasleak

2013/10/21

IPUIN MUSIKATUA

Sofia musika jotzea asko gustatzen zaion behia da.
Hirian, musika lehiaketa bat antolatu dute eta bertara joango da ea zorterik izaten duen...


Bideoa

2013/10/16

BABEL ERAKUSKETA ESKOLAN

Ipuinen proiektua aurrera doa eta , oraingo honetan, erakusketa bat jarri digute eskolako beheko lokalean. Lurralde desberdinen panelak daude ikusgai eta, honekin batera, ipuin liburu zoragarriak.
Astelehenean, urriaren 14an, egin ziguten aurkezpena, eta egun honetaz gogoratzen duguna kontatuko dizuegu.





 
BABEL DORRE HANDI BAT ZEN. ZERURAINO EGIN NAHI ZUTEN BAINA JAINKOA HASARRATU EGIN ZEN ETA GIZAKI BAKOITZARI HIZKUNTZA BAT EMAN ZION.

ERRUSIAN MATRIUSKA PANPINAK OSO EZAGUNAK DIRA.

KOLONBIAKO HIRIBURUA BOGOTA DA.

KOARTAMIGELAREN IPUINA EKUADORREKOA DA.

BOLIBIAN ARMADILOAREN OSKOLAZ EGIN IZAN DITUZTE GITARRAK.

SENEGALEN EGUZKIA ETA ILARGIAREN SORRERA KONTATZEN DUTE.

AL MAGREB LURRALDE MULTZOA DA.

ANGOLAKO KIANDA SIRENATXOAK GURE LAMIEN ANTZA DU.

TXINAKO OSPAKIZUNETAN HERENSUGEAK AZALTZEN DITUZTE.

EUSKAL HERRIAN OSO EZAGUNA DUGU TARTALO BEGI BAKARRA.

Aste honetan ipuinak hartu eta gozatzeko tarteak izango ditugu, baita utzitako marrazkiak margotzeko ere.

Datorren astelehenean berriz etorriko zaizkigu, kontakizun gehiagorekin, erakusketa jarri digutenak. Arretaz entzungo ditugu, bai horixe!
                                                                                    1. zikloko ikasleok

2013/10/09

ZIKO - PIKO









  CCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCC(ZIKO-PIKO GURE MASKOTA BERRIA DA)

HHHHHHHYYYYY (ZIKO-PIKOK IPUINAK EKARRI DIZKIGU)

JHHHHHHHOIEETYYA (ASTELEHENERO ETORRIKO DA)

2013/10/07

A SQUAH AND A SQUEEZE

Mila has brought this book from Scotland. The title is "A Squash and a Squeze"

We like it!!!

Here you can listen to it:



Hope you like it!

1st CYCLE.

2013/10/03

LEHEN HEZKUNTZAKOAK IMAZEN PAGORA JOAN ZIREN OINEZ. HAU NEKEA!