2015/12/18

Zorionak eta urte berri on!!!

Kaixo guraso, ikasle, irakasle.... eta gure jarraitzaile zareten guztioi, 

Gogora arazten dizuegu gaurko egunean oporrak hartuko ditugula eta datorren urtarrilak 11 arte gure eskola hau itxita egongo dela, beraz, Zorionak eta Urte Berri ON!!!! ondo pasa eta laster arte.

ALBIZTURKO ETA LIZARTZAKO ESKOLEN BISITA JASO GENUEN

Abenduak 16 osteguna, gure proiektu inter-eskolarraren barruan, Lizartza eta Albizturgo eskolako ikasleen bisita jaso genuen eskolan. Hiru hileko honetan arkitektura lantzeko egindako lanak erakutsi genizkien eta gero hiru eskolako ikasleez osatutako talde desberdinetan egindako lan horiek egin genituen. Lehen Hezkuntzako zortzi talde osatu genituen, zazpi frontoian aritu ziren eta bat baratzan. Haur Hezkuntzako ikasleak berriz eskola barruan aritu ziren lau gune desberdinetan. Egindako lanen artean, tipiak, kometak, armiarma sareak, txotxekin egindako eraikuntzak eta birziklatzeko hainbat material erabilita eraikinak egiten aritu ginen. Gero, elkarrekin hamaiketako goxo bat jan genuen eta jolasten aritu ginen autobusa bila etorri zitzaien arte. Oso ondo pasa genuen.


2015/12/15

NOLEGA IKAZTEGIETAN

2015eko abenduaren 10ean Ikaztegietara joan ginen nolega eguna ospatzera. Bertan, Abaltzisketakoak ere bazeuden.
Goizean, 9:00etan abiatu ginen autobusez, bazkaria hartuta. Iritsi ginenean,  gure gela erakutsi ziguten, gauzak han utzi eta emanaldiak ikustera joan ginen. Hasteko gure eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak ongi etorria emateko bertso batzuk eskaini genituen Jokinek pianoaz lagunduta, jarraian antzerkiak ikusteko aukera izan genuen. Oso politak eta entretenigarriak iruditu zitzaizkigun. Hamaiketako ordua heldu zenean, kanpora joan ginen hamaiketakoa egitera eta ondoren Amagoiaren tailerrekoek antzerki bat eskaini zuten “Non biziko gara”  izena zuena. Goiz osoa emanaldiak ikusten egon eta gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Pixka bat jolastu eta berriro ere emanaldiak ikustera joan ginen. 15:30etan autobusa hartu eta Altzora bueltatu ginen.
EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!










2015/12/04

MILAREN AGURRA

Eguna hasteko eskolako haur guztiek Milarentzat marrazkia egin genuen.Tailerretan aldiz, pintxo ugari prestatu genituen.Ondoren, tailerretan Milaren argazkiekin egindako Movie Makerra ikusi genuen eta opari eman genion.
Arratsaldean, goizean etorri ezin izan zirenentzako, bideoa jarri zen berriz. Milari Agurra dantzatu zitzaion eta txapela eta Altzoko erraldoiaren estatua txiki bat oparitu zioten. Oso momentu zoragarria izan zen eta denak emozionatuta bukatu genuen.
Amaitzeko, bertso bat kantatu zitzaion eta baita Milak guri ere.

Laister arte Mila!!!












Neurria: 10eko txikia
Doniua: Batetikan korroska, bestetik errena (besteren bat egokiago kusten bada, lasai aldatu)

1
Bi mila eta zazpi
urteak iraila
heldu zinen Altzora
joan gabe bila
zure irakaspenak
izan dira mila
eskertzeko guztiak
har hitzazu Mila
hainbeste besarkada
eta muxu pila!

2
Zortzi urte badira
zaudenetik hemen
aguro joan dira
guretzat bederen
egia esateko
pozik gaude zeren
heldu zinena hona
ez nagi, ez erren
jubilatuta zoaz
sasoiko ta lerden.

3
Ñañarriren hondotik
Otsabiopera
heldu orduko berriz
bazoaz atzera
hurbiltzen garenean
gure baratzera
uzta biltzera edo
zerbait landatzera
zenbat ikasi dugun
ohartuko gera.

4
Agurtzeko ordua
zaigunez iritxi
hasiko gara dantza,
kantu ta irrintzi
desiorik onenak
zuretzat lehenbizi
zoaz goza bizitza
ondo-ondo bizi
baina pasatakoan
aterik ez itxi.












2015/12/03

GAUR, ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU ESKOLAN. ABESTIAK KANTATU DITUGU ETA IMANOL ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. GURASO ETA AITON-AMONAK ERE PARTE HARTU DUTE. IMANOLEK LIBURUEN ALTXORRA EKARRI DIGU ETA URTARRILEAN ERAMANGO DU; BITARTEAN, IPUIN BERRI MORDOA IZANGO DITUGU ESKOLAN KONTATZEKO ETA ETXEETARA MAILEGUAN ERAMATEKO.
ESKERRIK ASKO IMANOL!
HHkoak




ASTEAZKENEAN HERRIKO ARKITEKTOA ETORRI ZEN ESKOLARA GUK PRESTATUTAKO GALDERAK ERANTZUTEKO ASMOTAN. JANGELAN ELKARTU GINEN GUZTIOK ETA GOGOTSU ARITU GINEN SOLASEAN. BERE LANEAN ERABILTZEN DITUEN HAINBAT TRESNA ERE ERAKUTSI ZIZKIGUN ETA HERRIKO PLANOAK ERE.
MILA ESKER XABI!!
HHkoak