2012/04/27

NOLEGA EGUNA ABALTZISKETAN

Apirilaren 26ean,hiru herritako ikasleak Abaltzisketan elkartu ginen, Abaltzisketa, Ikaztegieta eta Altzokoak.

Lehenbizi, Abaltzisketako zaharrenak eta guk eskolan antzerki batzuk egin genituen. Antzerkiak egindakoan


parkera joan ginen hamaiketakoa jatera. Gero, Kultur Etxean, bertsoak eta abestiak kantatu genituen. Ondoren, parkean bazkaldu genuen eta 15:45 arte jolasten ibili ginen.15:45etan autobusa hartu genuen herrira itzultzeko.





                                         OSO ONGI PASA GENUEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
                                                                                 PERU ETA XABAT                              

2012/04/25

FLOTAZIOA.avi



KAIXO GUZTIOI!
URAREN INGURUAN LANEAN ARITU GINENEAN, ZERK FLOTATZEN DUEN ETA ZERK EZ ESPERIMENTATU NAHI IZAN GENUEN. HOR DOA EMAITZA!

2012/04/24

OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN

         Azken hiruhilabetean sartu gara eta honekin batera proiektu berria, albistea. Egunkariak aztertuz eta albistegiak ikusiz lan egiten hasi gara. Eskolako sarreran ere osatu dugu txoko bat, hemen eguneroko egunkari ezberdinak (hemengoak eta beste herrialdeetakoak) izango ditugu ikusgai. Albisteekin batera matematika lantzeko aukera ere izango dugu (estatistika, problemak eta jokuak). Espero dugu artearekin bezain ondo pasatzea eta asko ikastea. Albistearen azken xedeak hauexek izango dira: Albistegi bat grabatzea (euskaraz) eta egunkari bat osatzea (gaztelaniaz).
       Aste honetan, apirilak 26ean, lehen hezkuntzakoak Abaltzisketara joango gara nolegako ekintzak egitera (abestiak, antzerkia eta bertsoak).
       Hiruhileko honetan 5. eta 6. Mailako ikasleak ingeleseko barnetegira joango gara maiatzaren 7tik 12ra Bizkaiko Morga herrira.
        Ikusten duzuenez zeregin ugari badugu oraingoan ere.

2012/04/18

GU ERE BARATZAN

HEMEN AURKITUKO DUZUE BARATZEAN EGINDAKO COLLAGEA.