2016/06/23

Kaixo lagunak! zer moduz zaudete?? Gaur eskolako azken eguna dugu eta pixka bat triste eta pixka bat kontentu gaude. Atzo, eskola guztia Hondarribiko hondartza joan ginen eta primeran pasa genuen!! Goiza guztia hondartza pasa genuen, hondarrarekin eta uretan jolasean. Eguardian, leku polit batean bazkaldu genuen itzalean. Ondoren, taberna batetara joan ginen eta helatuak erosi genituen!!! Etxerako bidean, askok autobusean lo hartu zuten!! Hemen dituzue atzoko argazki batzuk:
Gaur oporrak hartzen ditugu eta espero dugu denak opor onak pasatzea. Irailan ikusten gara berriro!! Ondo pasaaaaaaaa oporraaak!!!!!!!!!!!!!!!!!! Muxu bat!!!!!!!!!

2016/06/17

Txikienak Albizturren on PhotoPeach

2016/06/16

ALBIZTURRERA IRTEERA

2016ko ekainaren 10ean Albizturrera joan ginen eskolako ikasle guztiak eta bertan, Albizturgo eta Lizartzako ikasleekin bat egin genuen. Albizturrera iritsi ginenean hango ikasleek bi bertso eta agurra eskini zizkiguten. Gero Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak banatu egin ginen Haur Hezkuntzakoak frontoian geratu ziren oka jolasean eta Lehen Hezkuntzakoak aldiz, altxorraren bila ibili ginen, Albiztur herria hobeto ezagutzeko. 11.30 aldera eman ziguten hamaiketakoa jan genuen eta altxorraren bila bukatu genuenean frontoian elkartu ginen eta autobusez berriro Altzora bueltatu ginen.
EIDERREN LAGUNTZAZ MURALA PINTATZEN on PhotoPeach ASTE HONETAN IREBERREN AMA ETORRI ZAIGU ESKOLA SARRERAN DAGOEN MURALA PINTATZERA. ZAHARRENAK ARITU DIRA BERAREKIN LANEAN. LAN EDERRA EGIN DUTE. MILA ESKER EIDER!!!!

2016/06/14


HAUR HEZKUNTZAKOAK OSO GUSTUKO DUGUN MARGOLARI BATEN BIOGRAFIARI AHOTSA JARRI DIOGU. EA GUSTATZEN ZAIZUEN!!!!!!!

2016/06/09

Miren Gonzalezen bisita

Pintura proiektuarekin aurrera goazen heinean 2016ko ekainak 7an Miren Gonzalez pintorea etorri zen Imaz Bertsolaria Eskolara. Bertan bere obrak egiteko erabiltzen duen teknika erakutsi zigun argazkien bidez, oso koadro bitxiak eta bereziak dira. Hauek egiteko bere bidaietan topatutako gauza berezietan (frutak, barazkiak, sugearen azala…) oinarritu da: Tailandia, Sahara, Argentina... Ondoren bere teknika jarraituz tailer txiki batzuk egin genituen eta aukera izan genuen berak marrazten duen bezala marrazteko. Aurretik bakoitzak bere marrazkia egina zeukan eta bertako zati txiki bat aukeratu eta gero, behin eta berriz erreproduzitu konposizio bat osatu arte. Oso teknika desberdina eta berezia iruditu zitzaigun, gainera oso ondo pasatzeaz gain, koadro politak osatzeko aukera izan genuen. 3.Zikloa

2016/06/02

amezketako lagunekin on PhotoPeach
amezketako lagunekin on PhotoPeach

<iframe width="445" height="296" src="http://photopeach.com/embed/9s5itk" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>