2016/12/22

BADATOR OLENTZERO ETA BADATOZ OPORRAK

Atzo santo Tomas zen eta txorizoa  jan genuen.
Oporrak dauzkagu gabonak direlako.
Ostiralean 11:30tan antzerki bat dago, Lurraskako gauzak erakutsiko ditugu, emanaldi asko egongo dira, ingelesez ere egongo da.
Arratsaldean, Olentzero etorriko da guri opariak ekartzera.
Familia eta lagunekin ondo pasa oporrak eta datorren urtarrilerarte.

URTE BERRI ON DENOI!!!

2016/12/18

GABON KANTAK

OLENTZERO Big Band OLENTZERO GABEKO IZAR ALAKEN, ALAKEN HATOR, HATOR HAUR EDER BATEN BILA Gau Batean ELUR MALUTAK

2016/12/16

ALTZOKO AZOKA



2016eko abenduak 11an Altzoko lehenengo azoka egon zen, eta 25 postu inguru jarri zituzten, bertan produktu asko saldu ziren, jende mordoa etorri zelako. Hala nola, ogia, bizkotxoa, loreak, eskolan ikasleak egindako produktuak, eztiak, barazkiak eta… Goserik ez pasatzeko pintxoak eta talogileak zeuden. Goiza, herriko trikitilari eta panderojolek alaitu zuten. Eguraldiak ere lagundu zuen. Eskolako ikasleak ere, gure postua izan genuen, bertan tailerretan egindako produktuak jarri genituen salgai. Besteak beste guk egindakoak hauek ziren: erroskilak, bonboiak, belarrekin egindako ukenduak, olioak, mermelada, menbriloa, konpota, eta Ane irakasleak egindako eraztunak. Eskolan egindako hainbat produktuekin, saski bat osatu genuen eta, leihaketa bat jarri genuen martxan, pisura gehien hubiltzen zenak eramango zuen, saria. Ordubatean saskia pisatu genuen, eta 3,720 Kg pisatzen zuen. Gehien hubildu zena Karmen Jimenez izan zen, 3,700 Kilogramorekin. Guztira lortutako irabazia 458 €-takoa izan zen eta hauetatik 350 € ACNUR-era bideratuko ditugu eta gainontzekoa lehengaiak ordaintzeko utziko dugu. Haiekin kontaktuan jarri ginen eta emergentzi berri bat izan dutela jakinarazi ziguten, hurrengo enlazean duzue horren berri. http://www.acnur.org/que-hace/respuesta-a-emergencias/emergencia-en-irak/emergencia-en-mosul/





OIHANA ETORRI DA ESKOLARA

2016eko abenduaren 12an, Oihana etorri zen Altzoko Imaz Bertsolaria eskolara. Kontsumo arduratsuaz, landare transgeniko eta tokian tokiko elikagaiak duen garrantziaz aritu zen tailerra,2. eta 3. zikloko ikasleei ematera. Munduan zehar dauden errealitate desberdinak erakutsi zizkigun. Hau aurrera eramateko, jolas desberdinak egin genituen. Arratsaldean kartel batzuk egin genituen, eta hauek amaitutakoan jogurt pote hutsetan azenarioa, tipulina eta espinakak landatu genituen.

2016/12/14

La salida de Lurraska/ The outing to Lurraska. Primary 5 & 6

Bienvenidos a nuestro blog. Os presentamos nuestra salida a Lurraska. Lo pasamos fenomenal.
Welcome to our blog. We want to show you our outing to Lurraska. We have a wonderful time.

2016/12/07

IGANDEKO AZOKARAKO BONBOIAK ETA ERROSKILAK PRESTATZEN

Gaur  goiza berezia izan dugu, igandean herrian antolatuko den azokarako bonboiak eta erroskilak egin ditugu. Hauek egiteko laguntza ezin hobea izan dugu Iñaki Muruarena hain zuzen ere. Iñaki okina da eta gaur bere jai eguna gurekin pasatzea onartu du eta benetan eskertzen diogu erakutsi digun guztia. Bonboi ezberdinak egin ditugu: krokantiarekin, laranjarekin, arrozarekin. Bonboiak egin ondoren HH eta 1zikloko ikasleak egindako erroskilak frejitzen lagundu digu Iñakik. Oso ongi pasa dugu eta izugarri ikasi dugu.
Igandean gonbidatuta zaudete guztiok azokara joatera eta tailerretan egindako produktuak erosteko aukera ezin hobea izango duzue!!! Ateratako dirua ACNUR erakundera bideratuko dugu.
Eskerrik asko Iñaki eta azokan parte hartuko duzuen guztioi.
BONBOIAK ETA ERROSKILAK EGITEN on PhotoPeach

2016/12/05

LIZARTZAN EUSKARAREN EGUNA OSPATUZ

2016ko abenduaren 2an  Lizartzara joan ginen euskararen eguna ospatzera eta eskolarteko proiektua egiten dugun eskolan artean topaketa egitea ( Albiztur, Lizartza eta Altzo .Bertan ongi etorria emateko bertso bat kantatu ziguten, ondoren 8 taldetan banatu ginen, talde bakoitzak letra bat zeukan "euskaraz" hitza osatuz.
4 talde frontoian  geratu ziren e-u-s-k eta beste lau taldeak, hau da,  a-r-A-z , eskolara joan ginen..Frontoian jolas hauek egin genituen: giza froga, soka tira, toka, oskol apustua. eta eskolan berriz: bi hizki jolas eta barazkiak (barazkietan bi talde batera egon ginen). Joko hauen aldaketa orduan hamaiketakoa eman ziguten eta ondoren jarraitu genuen beste jolasetan parte hartzen. HHko ikasleak berriz psikomotrizitate gelan txikienak eta besteak zimitorioan hainbat jolas egiten egon ziren.
Jolasak bukatu ondoren eguerdiko 12:00tan prestatutako ormaiduria zintzilikatu genuen eta bertso bat kantatuz amaitutzat  eman genuen topaketa.
Ederki pasa genuen  goiza eta aukera ezin hobea izan genuen elkarrekin egoteko eta lagun berriak egiteko.
3. Zikloko ikasleak






2016/12/02

Titiri jai

Abenduaren 1ean, Tolosako Leidor zinemara joan gara, Txotxongiloak ikustera, ¨SOLO" obra egokitu zaigu.
Orokorrean asko gustatu zaigu,eta artistak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainarengatik. Azaldu dituzten txontxongiloak egiteko eguneroko gaiak erabiliz egin dituzte, plastiko poltsak,  kableak,  bonbila,.... eta txalogarria da ematen zieten  mugimendua.

2016/12/01

BIARGOAZLIZARTZA  JOLASTEA  DENOK
AUTOBUSEN.
AGURIOGUR



WÑMHORINZAOA
ATZO GOIZEAN HOSTOAK BILTZERA JOAN GINEN. GERO HOSTOAK IMAZEN PAGOAN JARRIKO DITUGU.