2018/03/22

BADATOZ OPORRAK

Martxoak 23an, 2. hiru hilekoa bukatuko da, eta gonbidatu nahi zaituztegu, hiruhilekoan egin ditugun lan desberdinak ikustera.

Egitarua:

- 11.45tan azoka txikia

- 12.00tan eskolan egindako lanen erakusketa.

- 12.15etan eskola azpiko lokalean, ikasleen emanaldiak.

ONDO PASA OPORRAK!!!!!

IRTEERA IKAZTEGIETARA

2018ko martxoak 22an Ikaztegietara joan gara, bertako eskolara NOLEGA programa barruan. Bertan, guk euskaraz prestatutako,  emanaldi bat eskainiko diegu, eta beraiek guri, eurek prestatu dutena. Oso ondo pasatu dugu!!!!

Agurtzane Garmendia

2018ko martxoak 13an Agurtzane Garmendia “Ekitaldi Antolatzailea” izan zen gurean. Bere lanari buruz galdera batzuk egin genizkion, eta berak kontatukoak laburbilduko dizkizuegu. Duela bi urte, erronka berri batekin hasia dago, bere, zaletasunak uztartuz, antolaketa , moda eta dekorazioa. Ekitaldi desberdinen antolaketak egiten ditu, ezkontzak, kontzertuak, bazkariak … Horretarako, Baliarrainen dagoen baserri historiko bat alokatzen du eta ekitaldiaren arabera, dekoratzen du. Dekoratzeko behar den altzari eta tresneria, alokatzera iparraldera joan ohi da. Ekitaldi aurreko bi -lau egunetan oso urduri egoten da, dena perfektu atera behar duelako. Dena aurrera eramaten, bere familiak laguntzen dio. Bere ametsa, Ekitaldi Antolatzaile profesionala izatea da, gaur egun, administrari lanetan aritzen baita.
Mila esker Agurtzane!!!





2018/03/12

OLINPIADA TXIKIAK TOLOSAN

2018ko martxoaren 9an, Eskola Txikien arteko olinpiadak ospatu genituen Berazubin. Bertan , 2. eta 3. zikloko ikasleak parte hartu genuen, guztira 52 talde osatu genituen  herri ezberdinetako ikasleekin: Aizarnazabal, Bidania-Goiatz, Abaltzisketa, Berrobi, Berastegi, Errezil, Itsasondo, Gabiria, Lizartza, Olaberria, Larraul, Aduna, Ikaztegieta, Alkiza, Albiztur, Zizurkil eta Aginaga.

9:50etan ekitaldia hasi genuen 3. ziklokoek erreleboak eginez eta 2. ziklokoak jolas hauekin: baloi eseria, paratxuta, pisu jautiketa, altuera jauzia, luzera jauzia eta soka-tira.

11:00 aldera hamaiketakoa egin genuen, guztiok batera. Jarraian aldaketa egin genuen, 2. ziklokoak erreleboetara pasa ziren eta 3. ziklokoak jolasetara. Bukatzeko atletismoko pistari ohorezko itzulia eman genion denok batera.

OSO ONDO PASA ETA LAGUN ASKO EGIN GENITUEN!!!

3.Zikloko ikasleak


    OLINPIADA TXIKIAK BERAZUBIN on PhotoPeach

2018/03/09


Pasa den asteartean, Iker Galartza izan zen gure eskolan bere lanaren inguruko elkarrizketa egiteko. Primeran erantzun zituen egindako galdera guztiak eta bukaeran, magia pixka bat ere oparitu zigun.
Mila esker Iker!





2018/03/05

AZOKA TXIKI EKOLOGIKOA





AZOKA TXIKI EKOLOGIKOA , HAZIAK EREIN , SAGARRONDOETA LETXUGAK LANDATU

HH eko ikasleok azoka txiki ekologikoa egin genuen eta ondoren haziak erein ,sagarrondo bat eta letxugak landatu genituen.







Americans´at school


We prepared these two writings to explain to our American guests about the Giant of Altzo.
If you want to learn more about it, have a look!!

The story of the Giant of Altzo

We visited the village meanwhile, we explained to them what it is written in the panels around.

A walk around the village with the American girls

"PROFESSIONS OF OUR PARENTS" 4 & 5 YEARS

The kids are going to talk about their parents professions.

https://youtu.be/hpsXLNofXEU

2018/03/02

Aspace saskigintza

PASADA DEN ASTEAN, OTSAILAREN 27AN DONOSTIAKO ASPACE-KOAK ETORRI ZIREN GUREKIN SASKIGINTZA SAIO BAT EGITERA. LAN ASKO EGIN GENUEN ETA OSO ESPERIENTZI POLITA IZAN ZEN.


Argazkiak

2018/03/01

"MY FAMILY IS COOL" SONG

This is the song we prepare for our cool family.

The video