2016/02/26

ESKULTURA TAILERRETAN AURRERA GOAZ!!!!!

      Arkitektura talilerrak bukatu ondoren, eskulturarekin hasi gara. Aste honetan bi tailer egin ditugu, batean Jorge Oteizaren inguruan aritu gara lanean. Hasteko bere biografia irakurri eta landu dugu eta bere obra garrantzitsuenak ikusi ondoren, talde bakoitzak horietako obra bat aukeratu eta buztinarekin erreproduzitu du. Gauza berdina Eduardo Txillida eskultorearen inguruan. Talde guztietako eskulturak bildu ondoren, eskolan erakusketa bat osatu dugu. Gaiari jarraipena emateko datorren astean, martxoak 2 asteazkena, Donostiara goaz egun pasa, alde batetik San Telmo Museoan bisita eta tailerrak egingo ditugu eta bestetik, Donostian zehar hainbat eskultura ikusiko ditugu.

MOMENTUZ ESKULTURAREN INGURUAN ASKO IKASTEAZ GAIN OSO ONGI PASATZEN ARI GARA!!




EGILEAK: 3.ZIKLOA


2016/02/22

BEIA ZE  ARETA EIN UGUN!!!
(Begira ze pareta egin dugun)



2016/02/16

LOS TRRS CERDITS Y EL LOBO

ABR SI  OS GUSTA NUESTRRO CUENTO



Kaixo lagunak!!

Zer moduz? Gu oporretatik bueltan gara eskolan. Zertaz mozorrotu zarete pasa diren egun hauetan? Gu oporrak hartu baino lehen, asteazken arratsaldean, obra bat parodiatu genuen. Batzuk bulegariak, elektizistak, neska eta mutik polittak, arkitektoak, jubilatuak, garbitzaileak , margolariak, igeltseroak... izan ziren. Dotore mozorrotu ginen. Dantzatu eta kantatu egin genuen. Begiratu argazkiak!!








Gustatu al zaizkizue? Ostegun goizean berriz mozorrotu ginen.Txistorra jan eta gero txupinazoa ikusi genuen. Desfile politak egin genituen eta inauteritako oporrak hartu genituen!!!

Agur eta muxu haundi bat!! 

2016/02/02

BADATOZ IÑAUTERIAK







Otsailak 4tik 10era Iñauteriak izango dira,  Altzoko eskolan ere ospatuko ditugu, hona  hemen egitaraua:

Asteazkena, otsailak 3a:

-          14.45etan mozorro, desfilea izango da Eskolatik Udaletxera eta buelta.
-          15.30etan  Obra parodia, antzeztuko dute, eskolako ikasle eta irakasleak.
-          16.15etan merienda izango da, Elordi Elkartean, Guraso Elkarteak antolatuta.

Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, ez da desfilerik egingo eta Obra parodia frontoian izango da.

Osteguna, otsailak 4a:

-          Ikasle eta irakasleak mozorrotuta etorriko dira, eta taldeko argazkiak aterako dituzte.
-          Tailerretan, panpinentzat arropak egingo dituzte.
-          Txistorra pintxoak banatuko dira .
-          Tolosako txupinazoarekin bat egingo dugu, LH3. zikloko gelan.
-          Psikomotrizitate gelan desfilea izango da.


Oharra: eguardian eskola amaituko da eta hau itxita egongo da otsailak 11arte. 

Resultado de imagen de imagenes mascaras de carnaval

ONDO PASA IÑAUTERIAK!!!!!