2012/12/20

1.go hiruhilekoa bukatu da

Kaixo guztioi, 1.hiruhilekoa bukatzear dagoen honetan azken astean murgilduta gaude. Beti bezala ekintza asko  dauzkagu gure egitarauan. Abenduak 18, asteartea, Bilboko PINera joan ginen eguna pasatzera, ederki pasa genuen eta arratsaldeko sei terdiak aldera iritsi ginen Altzora.
 Abenduak 20, osteguna, hirurak aldera Olentzero etorriko da eskolara opariak banatzera. Hori bukatu ondoren merienda goxo goxoa izango dugu guraso elkarteak eskainita herriko elkartean.
Azken hiruhileko proiektuak ikusgai egongo dira ostegunean eta ostiralean eskolan eta guztiok gonbidatuta zaudete, oso lan politak egin baititugu . Gu adibidez 3.ziklokoak BESTE LURRALDEAK aztertzen aritu gara eta asko ikasi dugu.
Bestalde, bihar Sto Tomas eguna dela eta goizean gurasoen eskutik eskolan txistorra izango dugu jateko. Baino aurretik, herriko zenbait pertsona helduengana gerturatuko gara bertso batzuk kantatzera eta bide batez, bigarren hiruhilekoan eskolara gerturatzeko gonbidapena luzatuko diegu garai bateko kontu zaharrak kontatzeko eta horrela proiektu berria martxan jartzeko.

    Bukatzeko Gabon Zoriontsuak pasa eta Urte Berri on guztioi!!!



2012/12/19

ATAUNEN HASI ETA KOBAZULOETAKO GIZAKIENGANAINO

1.zikloan , azalpen testua lantzeko aitzakiarekin, proiektu interesgarria izan da landu duguna. Tituluak jasotzen duen bezala, Ataundik hasi ginen lan honetan, bi eguneko irteera, bertara, eta Aralar aldera egin genuela aprobetxatuz. 

Joxe Migel Barandiaran nor zen jakin eta berak egindakoa ezagutu ondoren, Euskal Herriko kobazuloetaraino iritsi ginen.

Kobazulo bat ere eraiki genuen, Lezetxiki izena jarri geniona. 

Lezetxikiri buruzko informazioa eskuratu eta aztertuz, Arrasateko koba honetan aurkitutako aztarnak eta, bertan , garai desberdinetan, egondako gizaki espezie desberdinei buruz asko ikasi dugu:  Gizaki horien ezaugarriak eta bizimodua , alegia, Homo Heidelbergensis
( Heidelbergen gizakiarena), Homo Neandertalensis ( Neandertal gizakiarena) eta Homo Sapiens ( Cromagnon gizakiarena).

Gai hau jorratzeko, ezinbestekoak izan zaizkigu, interneta , eskolako liburuak eta etxeetatik eman diguzuen laguntza, informazioa osatzeko edota ikasleei eskatutako materiala eskuratzeko.

Ondorengo argazkiak proiektuaren bukaera erakusten dute, ea zer iruditzen zaizkizuen!!!!

2012/12/18

ALTZOKO HERRIARI


2. ziklokoak gure herria lantzen aritu gara eta musikan ere bertso batzuk egin dizkiogu. Ea gustatzen zaizkizuen, bihotz-bihotzez.

UDAZKEN FESTA

Hemen duzue, HH 2,3,4 eta 5 urtekoak 1. go ziklokoekin batera egin genuen festaren muestra txikitxo bat. Mila esker, hostoak biltzen lagundu zeniguten guztioi eta gurasoei ere bai etortzeagatik. MILA ESKER!!

2012/12/13

MERRY CHRISTMAS!!

Christmas are comin!!!
We like a carol.
It is Jonh Lennon's.
It is abaut peace and stop war in the world.


STUDENTS FROM ALTZO WISH YOU A MERRI CHRISTMAS AND A HAPPY NEW YEAR!!!


By Ander Murua and Ainhoa Murua.

2012/12/12

ZIRKOA

Gorputz Hezkuntzan iharduera gimanstikoak lantzen ari gara ZIRKOA deitzen diogun Unitate Didaktikoaren bidez. Artista ugari ditugu gure artean!!!!


 
                            



           





 
                                                                        
                                                                    

2012/12/05

GUK ERE TAPOIAK BILDUKO DITUGU MARKELENTZAT

Atzo Abenduak 4, arratsaldean Markel etorri zen, bera Zumarragan bizi da, 12 urte ditu eta "piel de mariposa" izeneko gaixotasun arraro batekin jaio zen.Azala erortzen zaio eta horregatik bendak jarrita ibiltzen da. Bera, aita eta amarekin etorri zen, txakurra era ekarri zuten, Antxoa du izena eta zakur laguntzailea da; lurretik gauzak jaso, ateak irekitzen eta argiak itzaltzen edo pizten laguntzen dio. Orain lokarriak askatzen ikasten ari da Antxoa (txakurra).Txakur honek bi urte daramatza Markelekin eta biak lagun ezin hobeak dira. "Piel de mariposa" gaisotasunak gauza asko galarazten dizkio eta laguntzaile bat behar izaten du eskolan.
Markelek bere gaisotasuna dela eta diru asko behar du, plastikozko tapoien bilketa horietatik zerbait jasotzen du : bidaietarako, gurpildun aulkirako, kotxe berrirako eta hotel etarako ebakuntzak egitera joaten denean, askotan Bartzelonara. Tona bat jaso ezkero 250 € lortzen ditu. Beraz, denon artean ea lortzen dugun tapoi asko biltzea!



Ederki pasa genuen berarekin solasean eta gauza asko ikasi genuen. 

EUSKARAREN EGUNA eta SANTA BARBARA EGUNA



Atzo abenduak 3 astelehena, euskeraren eguna izan zen, eta hori dela eta  jaialdi bat egin genuen eskolan . Dakizuen bezala, 1949. urtean hasi ziren euskararen eguna ospatzen. Guztiz lotuta dago Xabier Frantzisko Deunarekin. 1552ko abenduaren 3an hil baitzen , eta kondairak dionez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz Bertsoak, abestiak, aldarrikapenak irakurri.....  genituen. Gonbidatuak ( gurasoak, aiton-amonak...)  12:00-etarako hemen zeuden eta bai asko etorri ere! Benetan eskertzen dugu zuen parte hartzea.
  SANTA BARBARA EGUNA
Abenduak 4ean, Santa Barbara eguna izaten da eta guk eskolan ospatzeko Santa Barbara ermitera joaten gara, kanpaiak jotzera. Kanpaiak bakoitzaren urteak eta bat gehiago jotzen dira. Kanpaiak jo ondoren Gorrotxategiko txokolatinak ematen dituzte jateko. Santa Barbara III. mendeko amabirjina izan zen. Euskal Herrian tximistengatik babesteko erabiltzen da.

2012/12/03

XABIER LIZASO PIANOJOLEA ESKOLAN

Ç

Ez da lehenengo urtea Xabier Lizaso gure eskolara datorrela, baina, etortzen dan aldiro, bikain pasatzen jarraitzen dugu. A ze une goxoak pasa genituen oraingoan ere...eta zenbat ikasi!!

TITIRIJAIERA!!!!!!!!!!!

2012ko azaroak 28an Leidorrera joan ginen txontxongiloak emanaldia ikustera, 1.2.eta3. zikloko ikasleak. Antzerkia ez zen gure gustokoa izan eta aspertu egin ginen, historioa ulertezina iruditu zitzaigun. Aipatu behar dugu, txotxongiloen mugimenduak ikusgarriak zirela, baita bi pertsonen artean mugitzen zuten txotxongiloa ere.

2.zikloa