2014/04/10

BIHAR TALO JANA DUGU ESKOLAN. HERRIKO EMAKUMEAK ERAKUTSIKO DIGUTE TALOAK EGITEN ETA PROBATU NAHI DUZUEN GURASOAK GONBIDATUAK ZAUDETE 11,30TATIK AURRERA.
GOGORATU OPORRETARA GOAZELA GERO!
SAN PRUDENTZIO EGUNEAN IKUSIKO DUGU ELKAR.
AIOOO! BAGOAZZZ!

2014/04/09

KAIXO. GABIRIA  JOANGIÑEN  OSTIRALEAN  5ETA4URTEKOAK  ETA 1ETA 2 MAILAKOAK ETA 3 ETA4.  OIEN  ANTZERRKIAK  ETAESKOLA  IKUSIGENITUEN.
POLITAK  IZAN  ZIREN.






NOLEGA ESKOLAN












2014ko martxoak 27an NOLEGA  eguna  izan genuen gure eskolan. Urtero ospatzen dugun egun honetan , Ikaztegietako eta Abaltzisketako eskolako  ikaskideekin elkartzen gara  eta elkarri euskeraz  egindako abesti,  bertso, antzerki,... eskeintzen dizkiogu,herriz aldatuz. 
Goizean, 2 taldeetan, Abaltzisketako eta Ikaztegietako ikasleek, euren emanaldiari eman zioten hasera, ondoren hamaiketakoa egin genuen eta denok elkartu ginen psikomotrizitate gelan han kantagintza saioa egin ziguten. 



Gero bazkaltzera joan ginen, bazkaldu eta gero jolasean aritu ginen, elkarrekin hiru herrietako ikasleak. Arratsaldean Altzokoek egin genuen emanaldia eta azkenik, bertsotan 5. eta 6. mailakoek eman zioten NOLEGARI bukaera, gero autobusak iritsi bitartean berriro ere jolasean aritu gienen eta hauek abiatu zirenean Altzoko ikasle eta irakasleek eskola  jaso genuen . Hemendik eskertu nahi diegu bisitan etorri zitzaizkigun eskolei euren bisita, eta agintzen diegu datorren ikasturteetan guk ere itzuliko diegula.



2014/04/08

OLIMPIADA TXIKIAK USABALEN

Martxoak 14ean, eskola txikitako olinpiadetan izan ginen eskolako bigarren ziklo eta hirugarren zikloko ikasleak. Bertan 15 eskolatako 300 ikasleekin egin genuen bat eta  beste eskola txikietako hainbat ikasle ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea izan genuen. Mota desberdinetako jolas eta kirolez disfrutatu genuen, eguraldi paregabearen laguntzaz.



2014/04/04

KUTXA ESPAZIORA ETA TXURI URDINERA BISITA

Kaixo guztioi:


Apirilaren 3an, Donostiara egun osoko irteera egin genuen. Goizean, Kutxa espaziora iritsi eta bertan 4 taldetan banatu ginen, hauexek ziren taldeak eta bakoitzak landutako programa:
- 4-5 urtekoak: Basoan barrena programa eta Planetariumen film bat ikusi zuten "buruz behera ibiltzen zekien neska".
-1go-2. mailakoak: Planetariumean "Printze Txikia" ikusi zuten eta Natura eta zu programa..
-3.-4. mailakoak: Uraren mila aurpegiak  eta Zure zentzumena zaintzen programak.
-5.-6. mailakoak: Presio atmosferikoa eta Kimikaren magia programak landu genituen.

Gure programan esperimentu asko, politak eta harrigarriak egin genituen eta hauetako batzuk eskolan egiten saiatuko gara. Saio honetan oso adi egon ginen eta ikaragarri ikasi genuen.

Kutxa espazioko saioa 12:40etan bukatu zen eta HHko ikasleak Urbilera gerturatu ziren bazkaltzeko eta LHko ikasleok Anoeta ondoan dagoen Skate parkean bazkaldu genuen. 13:45etan Txuri Urdinera gerturatu ginen eta 15:30ak arte patinatzen ibili ginen ipurdiko ederrak hartuz.

Benetan egun pasa ederra izan zen.



                                                                                                                    5. eta 6. mailakoak.




ATARIA IRRATIA ALTZON

2014ko Martxoak 28, Ostirala, Tolosaldeko Ataria irratia Altzora etorri zen. Eskola guztiko ikasleak plazara joan ginen 9:55etan. Iritsi eta segituan jolasten hasi ginen 10:30ak –arte. Ordua iritsi zenean txandaka Udaletxera igo ginen irratian hitz-egitera. Batzuk bertsoak kantatu genituen, beste batzuk patata tortillaren errezeta azaldu ziguten ,beste talde batek eskolan lan egiteko era azaldu zuen… Eskolako txikienak ere ederki moldatu ziren mikrofonoaren aurrean. Guztia bukatu zenean eskolara itzuli ginen. Oso esperientzia polita izan zen mikrofono aurrean hitz-egitea!!!!!!!
















5eta6.maila

2014/04/01

CUP SONG and YELLOW SUBMARINE

WE ARE LEARNING THOSE SONGS:





1st cycle students