2017/05/26

SINADURA EKITALDIA ETA UDAL FOROA

2016-2017 ikasturtean Imaz Bertsolari eskolak Eskola Agenda 21-ekin bat egin du, gure eskolako proiektua Ama Lurra izan delako eta lotura zuzena duelako Ingurugelak aurrera eramante duen proiektuarekin. 

2017ko maiatzak 26an eskolako Ingurumen Batzordeko kideak, Udaletxera egin dute bisita bertan ofizialki ekimen horrekin bat egiteko sinadura ekitaldia ospatu baita. Udaletxetik Joseba Elduaienek, egungo alkateak, eta eskolatik Olaiz Duhau, zuzendariak sinatu dute.

Ondoren Udal Foroa ospatu da,  Agenda Eskola 21 barruan Tolosaldeak landutako aurtengo gaia URA izanik.

 Eskolan, ikasleak burututako lanaren emaitzak bildutakoan , ikasleak bertan iritsitako ondorio  konpromezu eta hainbat eskaera luzatu dizkiote Udalari, honek hainbati ahoz erantzun baldin baie ere, erantzuna idatziz helaraziko diela jakinarazi die



KONTSUMIDE ELKARTEKOAK ESKOLAN

Maiatzak 22 eta 23an  Kontsumobide elkarteko hiru kide gure eskolan egon dira hainbat tailer ikasle eta gurasoekin lantzen.

1. Zikloko ikasleak: "Elikagaien ekoizpena" eta "Ontziak eta euren berrerabilera" landu dute.

2. Zikloko ikasleak: "Kontsumitzen ikasiko dut", "Litxarreriak" eta "Publizitatearen analasia" jorratu dituzte.

3. Zikloko ikasleak:"Elikagaiak: etiketak eta osaera", "Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu", eta "Telefono mugikorra eta internet" -en inguruan ibili dira buru belarri.

Gurasoak Adingabe eta telefono mugikorren inguruan aritu dira.

Tailerrak oso dinamikoak eta praktikoak izan dira, kontsumitzaileak ditugun eskubide eta betebeharren inguruan gogoeta egiteko bidea izan direlarik.

Ikasleak gustura aritu dira eta bertako begiraleak zoriondu egin gaituzte hauek izan duten jarrera eta parte hartzearengatik.

Beraz, zorionak, eta segi horrelako langile eta jator!!!

2017/05/24

LORATEGI BERRIA EGITEN

Ostirala 19an Nora eta Martinen aita den Jose Marik goiza eskolan pasa zuen.

Baratzaren ondoko txokoa apaintzeko ideia polit bat ekarri zuen eskolara: materialak berrerabiliz, landareak jartzea.





Gurpilak eta egurrak ekarri zizkigun duela 3 aste eta proiektua azaldu zigun. Guk, iaz ikasitakoak aprobetxatuz, margotu egin genituen denen arteko elkarlanean.


Ostiralean landareak eta lurra ekarri zituen. Bere aginduetara, taldeka lanean pasa genuen goiza, batzuk gurpilak kokatzen, beste batzuk lurra mugitzen, besteak landatzen, ureztatzen...

Oso txoko polita geratu da, egoteko mahaia eta aulkiak dauzkagu orain. Etorri lasai ikusi eta gozatzera, baina
ONDO ZAINDU, ETA ZABORRA ZAKARRONTZIETARA ERAMAN, MESEDEZ!

Mila esker Jose Mari!

2017/05/19

ESKOLARTEKO TOPAKETAK

20107ko maiatzak 12an Lizartzakoak eta Albizturrekoak etorri ziren. 
LHko 5 talde egin genituen, ekintza desberdinak egiteko. 

Talde batekoak Borda-Berrira joan ginen. Iritsi ginenean ardiak nola jezten zituen ikusi genuen. Ardiak ikusi ondoren presa ikusi genuen. Geroxeago tresna zaharrak ikusi genituen, izenak dira: sega, laia, zokormozoa, karramarroa, area, besarea, goldea, uztarria, pika, ore-mahaia, txingudea, aihotza eta itaia.  
Tresna zaharrak ikusi eta gero hamaiketakoa egin genuen, ogia, gazta, palmerak, ura eta bizkotxoa jan genituen. Hamaiketakoaren ondoren terrazara joan ginen jolastera. Bukatzeko, eskolara bueltatu ginen.

Beste talde batekoak oinez joan ginen elizara eta gero errotara joan ginen. 
Hamaiketakoa egiteko palmerak eta txokolatea jan genituen errotako parkean. Ondoren errotatik oinez joan ginen Altzoko erraldoiaren etxera eta Altzoko erraldoiaren etxetik oinez Altzo-Muinora bueltatu ginen. 

Beste batzuk Mieltxorekin elkartu ginen goiko gela batean eta txoriak entzun genituen bere bideoan. Gero  kalera atera ginen. Txoriak  ikusi genituen kabian. Jarraian, hamaiketakorako palmerak jan genituen. Bukatzeko untxikumeak ikutu genituen. 

Beste bi taldetako kideak baratzan aritu ziren. Jakoba Errekondo etorri zen gure eskolara. 
Kaxatan lurra jarri genuen eta gero haziak sartu genituen. Kristalezko poteetan lur desberdinak sartu genituen. Desberdintasunak ikusi genituen eta ondoren ura bota genion lurrari. Hamaiketakorako palmerak jan genituen.   

HHkoak ere taldetan banatuta egon ziren eskolan, artoak aletu eta txikitzen, eta jolasetan. Ilarratsuko oiloei jaten eman zieten eta arrautzak bildu zituzten. 




Primeran pasa genuen. Eskerrik asko zuen ezagutza gurekin partekatu zenutenei, zuek gabe ezinezkoa litzateke horrelako eguna prestatzea. 




2017/05/12

ZER JAN, HURA IZAN BIDEO PROFESIONALA

DAGOENEKO BIDEOA PRESTATUTA DAGO ORAIN ZUEK IKUSTEA FALTA DA.

ESPERO DUGU BIDEOA GUSTATZEA :



2017/05/09

ESKOLAKO BARATZAN BABAK JASO ONDOREN...






2017/05/05

ZER JAN, HURA IZAN MAKING OFF-A

Atzo Eathink bideo lehiaketako bideo grabazio profesionala egin genuen. 
Hona hemen making off-a!
DISFRUTATU!


Bazkari osasuntsua





2017ko maiatzaren 3an, LH 2. Eta 3. zikloko ikasleak Garberara joan ginen bazkari osasuntsu bat prestatzera. Basque Culinary Centerreko Aritz eta Asier sukaldariekin eta Edurne, Eroskiko langilerekin. Aritzek eta Asierrek prestatu eta bazkaldu behar genuen menua esan ziguten eta hau zen:  bakailao marmitakoa, urdaiazpiko txanpinoiak eta arrautza lorea eta postrerako marrubiak jogurt naturalarekin. Hori jakinda 3 taldetan banatu gintuzten eta talde bakoitzari erosi beharreko zerrenda bat eman ziguten, esandako produktuak erosteko. Talde guztiak batera 71 euro gastatu genituen. Ondoren sukaldatu egin genuen bukatutakoan mahaiak jarri eta bazkaldu egin genuen. Amaitutakoan diploma eta mantal bat eman ziguten. Oso ongi pasa genuen. Oharra: Janaria oso goxoa zegoen.





2. zikloko ikasleak