2013/04/29

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA ESKOLAN

Pasa den ostegun eta ostiralean, apirilak 25 eta 26 hurrenez hurren, ebaluazio diagnostikoa pasa zieten gure eskolako 4. mailako zortzi ikasleei. Hemendik txalotu eta zoriondu nahi ditugu azaldu zuten jarrera apartagatik.  Segi horrelako jator eta langile.

2013/04/26

UDABERRIKO LANAK






Apirilaren  15ean   inkubadoran  gure etxeetatik  ekarritako 37 arrautza  jarri genituen.Maiatzaren 6tik aurrera jaioko zaizkigu txitak,21egun pasa ondoren.Gaur apirilaren 26a izanik 10 egun falta dira txitak jaiotzeko.
Kaputxina , baina , piperra , adorrnotako kalabaza eta  kalabaziñ haziak erein genituen gelan apirilaren 19an. Ura, argia eta berotasuna daukate.Ernetzen direnean etxeko eta eskolako baratzetan landatuko ditugu.

Egileak: 1 zikloa

2013/04/25

AITON AMONEKIN SOLASALDIA DOKUMENTALA EGITEKO

Zine proiektuarekin aurrera goaz eta aurreko astelehenean, apirilak 22, arratsaldeko 14:30etan ikasle batzuen aiton-amonen bisita izan genuen eskolan . Hemen egon ziren garai bateko bizimoduaren inguruko kontuak esaten. Oso saio polita izan zen eta jasotako informazioa handia izan da. Orain jasotako informazio guztiarekin, gidoiak prestatu beharko ditugu gure dokumentala osatzeko. Gidoiak prestatu ondoren taldeka grabaketak egin beharko ditugu. Astero elkartuko gara tailer ezberdinetan guztia prest izateko azken grabazioak egiteko, espero dugu maiatza bukaerarako grabazioak eginak izatea gero dokumentalaren montajea egin ahal izateko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik zuen laguntza ezinbestekoa baita horrelako proiektuak aurrera eraman ahal izateko.