2011/01/26

ARBOL LANDAKETA

Ostiralean,urtarrilaren 21ean, zuhaitzak landatu genituen Geizan. Eskola osoa joan zen landaketara.Denon artean,baina taldeka antolatuta,22 haritz sartu genituen lurrean.Joxe Manuelek prestatu zituen zuloak eta ekarri zizkigun atxurrak eta arbolak. Guraso eta irakasleek lagundu ziguten.Hori bukatu eta gero plazara jaitsi ginen eta merienda ederra eman ziguten.






EZ ALFERRAK IZAN , JOAN GURE ARBOLAK IKUSTERA!!!






GUSTATZEN AL ZAIZUE GURE IRTEERA???






ZUEN ESKOLETAN HORRELAKO IRTEERARIK
EGITEN AL DUZUE????


EKINTZA POLITA IRUDITU AL ZAIZUE???

2011/01/24

PSIKOMOTRIZITATE GELAN

NAIRA, ANE ETA IRATI AMATAAITATAN JOLASTENARI DIRA.



JESUSITO RENANZERRKIA EGITEN ARIGARA. MAURO JESUSITORA ETA AINHOA AMABERRJIÑA.



2011/01/20

EZBERDINTASUNEAN BIZI

Urrtarrilaren 18an,Maider eta Denis Donostiatik(Kirol Federaziotik) etorri ziren, 2.eta3.ziklokoei ezinduen jolasak erakustea. Bi taldetan banatu gintuzten eta 4 jolas egin genituen.
Denisekin geundenak, zirkuitoarekin hasi ginen, baino gurpildun aulkian eserita egin genuen


Gero, Maiderrekin, "Gol-bol"ean ibili ginen, begiak estalita genituen eta baloiak zintzarriak zituen. Baloia arrastaka bota eta gola sartzen saiatu ginen.

Jolasak aldatu ondoren, "Tutifrutis"ean ibili ginen. Bat itsua zen eta bestea laguntzailea. Honek, oztopoetatik pasatzen lagundu behar zion, hitzen bidez lehenengo, eta gero eskuen bidez.


Laugarren jolasa, saskibaloia izan zen, baina gurpildun aulkietan eserita.

Denbora eman zigunez, beste bi jolas egin genituen.

Elegante pasa genuen atzo goizean.
Angela,Iara, Maider, Haritz eta Ekain

KONTSUMO TAILERRAK

Urtarrilak 12an, asteazkenean Kontsumo Tailerrak izan genituen. Hiru monitoreen izenak Egoitz, Vanesa eta Leire ziren, eta bakoitzak tailer bat eman zuen:
1. Hontziak eta beraien berrerabilera.
2. Umeen segurtasuna

3. Publizitatearen analisia.
Ikasi genituen gauzak hauek ziren, besteak beste:

- Erosten ditugun hontzietan begiratu egin behar da zein ikur dagoen bada ez bada ere (ikusi goiko argazkian).
-Naturatik zerbait hartzen dugunetik, kontsumitu eta erreziklatzera botatzen dugun arteko bidea erakutsi digute.
-Gero hiru hitz ikasi genituen ,orden honetan egin behar direnak: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu.

-Azkenik, publizitatearen analisia aztertu genuen.
Oso ongi pasa genuen eta asko ikasi genuen !

PELLO, JULEN, GARAZI ETA XABAT












2011/01/17

OPORRETATIK BUELTAN

Kaixo,lagunok:

Berriro ere oporretatik bueltan hemen gaituzue lanari ekiteko prest. Hiruhileko hau oso luzea dugu eta lan egiteko aukera asko izango dugu. Hemendik aurrera astero gela ezberdinak ariko dira bloga eguneratzen eta bertan azalduko ditugu eskolan egiten ditugun ekintzak. Inauteriak ere tarte honetan izango ditugunez dagoeneko hasi gara prestatzen.

2011/01/11

Ipuina proiektua