2017/09/28

IGERIKETA IKASTAROA:
Iaz bezala, aurten ere igeriketa ikastaroa egiten ari garenez egunero Ikaztegietakoekin batera auobusez pistinara goaz. Ondo pasatzen ari gara eta hemen argazki batzuk erakusten dizkizuegu.
Bihar irailak 29 azkeneko eguna denez,  5 urte eta  1.zikloko gurasoak gonbidatuta zaudete pistinara etortzea.
ANIMATU ZAITEZTE!!!





2017/09/22

IMAZ BERTSOLARI ESKOLA VIENAN

Aurreko urtean Eathink proiektuan parte hartu genuen, jasangarritasuna ardatz nagusia zela medio, irailak 18 eta 19an nazioarteko Eathink ihardulnaldietara  Izaskun izan da, Euskal Herriko hiru ordezkarietako bat, gure eskolako proiektua azaltzera.
Bi egunetako ihardunaldietan Europako 12 herrialdeetako eta Afrikano Burkina Faso eta Senegaleko irakasleek bertan topo egin dute.
Eskolan burututako proiektua oso interesgarria iruditu zaie eta etorkizunari begira harremanetan jarraitzeko bide berriak ireki dira.




http://prezi.com/aq2cblbzvhov/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share
http://eathink2015.org/es/euskera-vienako-eathink-jardunaldia-euskal-irakasleen-kronika-irailak-18/
http://eathink2015.org/es/euskera-vienako-eathink-jardunaldia-euskal-irakasleen-kronika-irailak-19/


2017/09/21

BERTSOLARIAK ESKOLAN

2017ko irailak 20ean, bi bertsolari etorri ziren eskolara, Mikel Artola eta Unai Mendizabal.

Saio honetan 2.zikloko eta 3.zikloko ikasleak egon ginen, eta bertsoekin jolastu genuen. Bertan, Altzon sortu nahi duten Bertso eskolan parte hartzera gonbidatu gintuzten.




BAKETIK ANTZERKIA










2017ko irailak 18an, LH 2.ziklo eta 3.zikloko ikasleak,  Baketik elkarteko antzerki foruma ikusi genuen eskolan, BULLING-aren ingurukoa. Bertan Sara izeneko neska batek, bere ikastetxean sufritutakoak ikusi genituen. Ondoren, antzerkiko parte izatera gonbidatu gintuzten, gaiaren inguruko pertsonaien tokietan jarriz. Ondoren 3.ziklokoak gaiaren inguruko tailer bat egin zuten.






KURTSO HASIERAKO HAMAIKETAKOA

2017ko irailak 15an hamaiketako bat egin genuen, gure eskolako baratzeko produktuekin. Eskolako talde guztiek hartu genuen parte, plater desberdinak prestatuz. 12:15etan gurasoak etorri ziren eta guraso, ikasle eta irakasleok hamaiketakoaz gozatu genuen, eskolako patio ederrean eguraldiak lagunduta.

2017/09/11

IKASTURTE BERRIARI HASERA EMAN DIOGU

Oporretatik bueltan hemen gara berriro ere lana egin eta ikasteko prest. Iazko ikasturtean Amalurra proiektua izan genuen landu genuena, baina ikasturte bukaera iritsi zen eta pentsatuta genituen hainbat gauza landu gabe utzi genituen. Horregatik aurtengoa jarraipena izango da " ZER JAN HURA IZAN" lelopean arituko gara. Jarraituko dugu Lizartza, Ikaztegieta eta Albizturko ikasteetxekin harremanetan hainbat jarduera elkarrekin egiteko asmoz. Tailerren lanketari ere ekingo diogu ikasle guztiek nahastuz eta elkarlana eginez. Azaroan Lurraskako ingurumen aterpetxera joango gara bi egun pasatzera. Bide honetan baratza jarraituko du izaten gure ardatza eta Zientzia proiektuaren barruan oilategia jartzeko diru laguntza lortu dugunez ikasturte honetan ere saiatuko gara jartzen. Guzti hau bideratzeko, berriro ere zuengana joko dugu hainbat momentutan. Gure baratza udaran oso ongi zaindua izan da eta eskolara iritsi garenean uzta ederrarekin topo egin dugunez, ostiralean ikasturteari hasera emateko, produktu hauekin hamaiketakotxo bat prestatuko dugu. Beraz, nahi duzuenok eskolatik pasa eta probatzeko aukera izango duzue. Hau guztia aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa izaten da, beraz, berriro ere eskerrak ematea tokatzen zaigu. Mila esker zuen laguntzagatik eta ostiralean elkar ikusteko aukera izango dugu. 3.Zikloko ikasleak