2017/10/24

"WELCOME TO THE HEROES CLUB" SONG


We welcome you to the English class. We hope you like it!








2017/10/23

2017ko urriak 19an, Turtzio, La Arboleda, eta Amoroto, Bizkaioako 3 eskoletik eta Arabako Lantziegoko eskolako , 12 irakasle etorri ziren, gure eskolara, guk nola lan egiten dugun ikustera. Egun osoan zehar, gure geletan sartu eta atera ibili ziren. Goizean gelaz gela ibili ziren, 11.30tan irakurketa partekatu saioa izan genuen eta eskolan zehar bikote edo hirukotetan banatuta ibili ginen.

Arratsaldean tailerrak genituen eta tailer bakoitzean hurrengo lanak egin genituen:
A Tailerra: sagarra lehengai hartuta, errezeta desberdinak sukaldatu genituen, sagar tarta, sagar erreak eta konpota. Egindako produktuak, ondoren egin zen azokan saldu genituen.




B Tailerra, hiru taldetan banatu ginen, hauetako batean, azokarako mahaiak, eta txartelak egin genituen, bigarren taldekoak, baratzara joan ginen heldutako produktuak jasotzera eta azkenekoan geundenok landareak landatzen aritu zen. Gero, salketa lanak egiteaz arduratu gineneta asko saldu zuten.

C Tailerrean,sendabelarrak landu genituen
 Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago


2. zikloko ikasleak



2017/10/11

ZUAZNABAR BASERRIRA SAGAR BILTZERA

Aste honetan, urriaren 10ean, Zuaznabar baserrira joan gara LHko ikasle guztiak. Bidean Ipintza baserriarekin topo egin ondoren, Altzoko Handiaren ibilbideko panel bat irakurri dugu. Behin Zuaznabar baserrira iritsitakoan Lourdes gure zain topatu dugu eta sagastira eraman gaitu. Errezil sagarrak bildu ditugu gero eskolako tailerretan hainbat errezeta idatzi, prestatu eta herriko azokan saltzeko. Irabazitako dirua eskolatik hainbat irteera egiteko, oilategia mantentzeko,  baratzerako landareak erosteko … erabiliko dugu.

Denon artean,  poltsa dezente bete eta gero, Lourdesek hamaiketako ederra prestatu digu eta sabela  ondo betetakoan eskolara itzuli gara.


Ondo pasatzeaz gain asko ikasi dugu!

ESKERRIK ASKO LOURDES ETA JOXE MANUEL









2017/10/06

ATZO ARRATSALDEAN MARTXAN JARRI GENUEN ESKOLAKO AZOKA EKOLOGIKO TXIKIA. ESKOLAKO BARATZAN JASOTAKO PRODUKTUAK SALGAI JARRIKO DITUGU TARTEKA ESKOLA KANPOKALDEAN. TAILERRETAN GUSTURA ARITU GINEN AZOKA TXIKIA PRESTATZEN. USTE GENUENA BAINO LAN GEHIAGO IZAN GENUEN... BARAZKIAK JASO, GARBITU, PREZIOAK ADOSTU, HIRU HIZKUNTZETAN BARAZKIEN IZENAK IDATZI, MAHAIA PRESTATU, PISATU, DIRUAREKIN MOLDATU...







 JENDE DEXENTE ETORRI ZEN EROSTERA ETA GURASO BATEK ARGAZKI HAU BIDALI DIGU BLOGEAN JARTZEKO. MILA ESKER GUZTIOI!!!

Atzo azokan erositako produktuekin afaldu genuen. Dena mundiala zegoen. Ze goxoa. Eskerrikaskooooo