2011/05/19

BI EGUN GORLIZEN



Bagoaz hondartzara!! Eguraldi ederra uretan sartzeko!!


Maiatzak 9 astelehena Gorlizeko aterpetxera joan ginen 3.4.5.eta 6.mailako ikasleak. Ekintza asko egin ditugu: bodi board, arkua, eskalada eta kuatrizikloak.

Oso monitore jatorrak izan ditugu eta eguraldi bikaina.

Etxea oso politta da eta gelak asko gustatu zaizkigu.


Merezi du haruntza joatea!!!!




Lehortu eta gero, arkuarekin aritu gara!!




Hemen, bagoaz kuatrizikloekin zirkuitu bat egitera.



Gure Iara hor ibili da, komeritan!!




KAIXO AMEZKETAKO LAGUNAK ZE MODU ZAUDETE
ONDO IBILI AL ZERATE ESKOLAN? LAISTER OPOR AUNDIAK AL DAUZKAZUE?GUK BAI ETA ZUEK?
27 OSTIRALEAN IKUSIKO GARA AMEZKETAN
OSO POZIK GAUDE DENOK
TXOKOLATE ETA LIMOIEZKO ETA MARRUBIZKO ETA NARAJAZKP MUXUAK ZUENTZAT

2011/05/02

AZKEN TXANPA

2. Hiruhilbetea amaituta aste santuko opor ederrak izan ditugu eta 3. hiruhilaetea hasi dugu nahiz eta pereza pixka bat eduki. Hala ere irtera asko ditugu: hasteko hurrengo astelehena eta asteartea, maiatzak 9 eta 10 Gorlizen pasako ditugu ;ekintza hauek egingo ditugu:Arkua, Rappela, Body Boarda eta Kuatrizikloa. Maiatzak 11an 1go eta 2.ziklokoak igeriketa ikastaroa hasiko dute maiatzaren amaierararte, baina aurten Tolosan egin beharrean Ordiziako igerilekuan egingo dute. Maiatzak 12an orkestra sinfonikoa entzutera goaz Miramonera Berrobiko ikasleekin batera. Maiatzak 16an berriz 5. eta 6. mailakoak Almeriara jooango gara astea pasatzera ; beste hiru eskola desberdinekin goaz, Madrilgo Navalcarnero, Murtziako Archena eta Oikiako ikasleekin batera. Maiatzak 27an, ostirala, Oreindaingo topaketetara joango gara Alegiko, Amezketako, Abaltzisketako eta Ikaztegietako 5. eta 6. mailako ikasleekin batera. Kurtsoaren bukaeran, Ekainak 22an 2. eta 3. ziklokoak Hossegorreko (Frantzia) Aquaparkera joango gara eta Haur Hezkuntzako eta 1go ziklokoak Donostiako hondartzara joango dira. Eskerrak irteera asko ditugun bestela...