2011/11/25

AIKUR ERLE MUSEORA BISITA


Azaroaren 22an Urretxuko Santa Barbara auzoan dagoen museora joan ginen. Erleez zerbait bagenekien baina, Josune bertako arduradunaren azalpenei esker, askoz gehiago ikasi genuen. Hau guztia:











Erleak 4 hego eta 6 hanka ditu.
Antzinean erleak zuhaitz enborretan egoten ziren.
Erlezainek kaxak eztiz beteta ikusten dituztenean gainean beste bat jartzen diete.
Erregiña da erlerik haundiena.Erle mandoek haurdun jartzen dute eta ondoren arrautzak erruten ditu.
Erleak dantza eginez adierazten du loreak gertu edo urruti dauden.
Eztia loren nektarrarekin egiten dute.
Lore hautsa edo polena garraiatzen dute eta fruituak sortzen laguntzen dute.
Erlauntza oso garbi edukitzen dute.15-20 egun egon daitezke kaka eta pixa egin gabe.
Argizariarekin ezti zuloak tapatzen dituzte.Argizariarekin kandelak egiten dira.
Erlengana traje berezi batekin eta kea botaz inguratu behar da.
Erle baten ziztada ez da arriskutsua.
Erleen ziztadak onak dira miña kentzeko.

Asko ikasteaz gainera, ETB koak ,"sutan blai"programarako, egindako saioa eta gure elkarrizketak grabatu zituzten eta laister jakingo dugu ETB3n noiz emango duten. Zain egongo gara, ea nola ateratzen gaituzten!!

2011/11/24

HARISTIZABAL BASERRIRA IRTEERA


































































Astearte honetan, Azaroak 22 Ezkio-Itsasoko Haristizabal izeneko baserrira joan ginen 3. 4. 5. eta 6. mailakoak sagar mermelada egitera eta 1. eta 2. mailakoak erleak ikustera Urretxuko Aikur baserrira joan ziren.
Haristizabalen Marilu, Xabier eta Argi txakurra egon ziren gurekin eta beraien laguntzaz egin genuen mermelada, baina lehenengo azalpen batzuk eman zizkiguten baserriari buruz.
Ondoren marmelada egiteko pausoak azaldu zizkiguten eta denak lanean hasi ginen. Batzuk sagarrak zatitzen, besteak "matxakarekin" txikitzen...Hau egin ondoren sagarrak (azukre pixka bat nahastuta ) irakiten jarri genituen lapiko handi batean eta egosten zen bitartean gu ganbarara joan ginen. Xabik han azaldu zigun, garai batean nola egiten zuten sagardoa eta gero prestatuta zeukan laberintoan jolastu genuen, laberintoa fardoekin egina zegoen eta binaka sartu behar genuen linterna bat eskutan genuela, gu ez galtzeko soka bat zegoen baina batzuk laburbidetik joan ginen.
Bakoitzak gure marmelada potearekin bueltatu ginen eskolara.
Benetan irteera polita izan da eta asko ikasi dugu.
Etxean edo probatu nahi baduzue hemen duzue errezeta 400g-ko marmelada potea egiteko:
OSAGAIAK:
-400g sagar.
-200g azukre.
-Kiwi zatitxo bat.

EGITEKO ERA:
Sagarrak txikitu azal eta guzti, ontzi batean dena irakiten jarri(ordu laurden bat), azukre eta ur pixkabat bota. Egosi denean pasadoretik pasa azala eta haziak baztertzeko. Berriro ere egosten jarri eta falta den azukrea bota ondoren. Ordu laurden bat utzi loditasun egokia lortu arte. Ondoren, bero dagoen bitartean kristalezko ontzi batean sartu, tapa jarri eta potea beheraka jarri(hauspez).
Zihur ederra aterako dela. ON EGIN!


2011/11/15

BIXENTE GOROSTIDI BERTSOLARIA (ELKARRIZKETA)













































Azaroak 10ean Bixente Gorostidi bertsolariari elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Aldez aurretik gela bakoitzak galdera sorta bat prestatu eta landu zituen:Zaharrenak Bertsolaritzaren inguruan, 2.ziklokoak eskolako garaiaren inguruan, 1. ziklokoak txikitako kontuak eta eskolako txikienak galdera laburrak. Elkarrizketa bertso batekin hasi genuen eta bukatu ere bai. Bixentek guretzako bertsoen inguruan ariketa desberdin batzuk prestatu zizkigun. Orain denak lanean ari gara jasotako informazio guzti hori antolatzen, gero formatu eder batean argitaratzeko. Aurrerago osatzen dugunean blogera igoko dugu.
ESKERRIK ASKO BIXENTE ETORTZEAGATIK ETA HAIN ELKARRIZKETA POLITA ESKEINTZEAGATIK

2011/11/14




TIPULBA BARATZA

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK RABANITOAK, GARIE, AZA ETA LETXUGAK LANDATU DITUGU. EURI PILA EGIN DIE ETA ASKO HAZI DIRA, LURRA GOGOR-GOGORRA DAUKATE. GERO MARRUBIAK LANDATUKO DITUGU. A ZE BAZKARI GOXOA EGINGO DEGUN BARATZAKO BARAZKI GUZTIAK JATEN BADITUGU. ON EGIN!

2011/11/10

JULIANI ELKARRIZKETA















2011ko azaroaren 7 an, Julian izeneko gormutu bat etorri zen gure eskolara. Zentzumenak lantzen ari gara eta horregatik esan genion etortzeko Juliani. Galduta ibili ziren Julian eta Maria (bere interpretea)eta haur eskolan ibili ziren Altzoko eskola non zegoen galdezka.
















Maria itzultzaileak Julianen zeinuak ahozkatzen zituen erderaz eta horri esker dena ulertu genuen. Gure galderak zeinuetan adierazten zizkion Juliani. Oso denbora gutxi genuen eta azkar hasi ginen.

Guretzat oso interesgarria izan zen, eta zuek ere gauza asko ikasteko, elkarrizketa osoa hementxe txintxilikatuko dizuegu, bukatutakoan . Ea gustatzen zaizuen !!!

Iker, Yeray, Iara eta Xabat

2011/11/08

LANDA OKINDEGIAN






AZAROAREN 4AN 4,5,6 ETA 7 URTEKO IKASLEAK ANDER ETA IRATIREN AITAREN LANTOKIRA JOAN GINEN. INAKI MURUAK OGIA EGITEN IRAKATSI ZIGUN. OGIA ERE EGIN GENUEN, BAKOITZAK BEREA NAHI ZUEN FORMA EMANEZ. BIZKOTXOA ETA FLAUTAK PROBATU GENITUEN.ELKARRIZKETA INTERESGARRI BAT EGIN GENION. OSO GUSTURA IBILI GINEN ETA ETXERAKO OGI GOXO-GOXOA ERAMAN GENUEN.

2011/11/02











4 ETA 5 URTEKOAK GARA


IKASTURTEA HASI DUGU ETA LAN ASKO EGITEN DUGU. ASKO GUSTATZEN ZAIGU IRTEERAK EGITEA ETA DAGOENEKO LAU EGIN DITUGU. LEHENENGO ZINERA JOAN GINEN HORTON IKUSTERA. GERO HOSTOK BILTZERA ATERA GINEN. LEHENGO ASTEN ORDIZIRA JOAN GINEN D'ELIKATUZ ZENTRORA. TRENEZ JOAN GINEN ETA PRIMERAN PASA GENUEN. JANARIAK NONDIK DATOZEN IKASI GENUEN ETA BAITA ZENBAT ALDIZ JATEA KOMENI DEN. LASTER IRATIN AITATXON OKINDEGIRA JOANGO GARA. IZANGO DUZUE HORREN BERRI! MUXU ASKO DENOI!