2016/10/26

ZINEMARA

Zinemara joan gara. Lorenak eta Solek eraman gaituzte Tolosara. Pelikula ikusi aurretik parkera joan gara. Hamarrak hamar gutxietan barrura sartu gara. Freddy Igeldegi ikusi dugu. Batzuei asko gustatu zaie eta besteei gutxi. Lorena eta Soleren zain egon ondoren Altzora bueltatu gara.

2016/10/21

"Hello, I´m Tiger" song by 1st cycle

Lyrics of the song:
Hello, hello, I´m Tiger
I roar, I jump, I run
Hello, hello, I´m Tiger
Let´s have fun!

Hello, hello, I´m Tiger
I´m black and orange too
Hello, hello, I´m Tiger
I love you!

2016/10/18

SAGARRAK AZTERTZEN, ZUAZNABARREN

2016eko urriak 17an, 2.zikloko eta 3.zikloko ikasleak Zuaznabar baserrira joan ginen. Bertan, Jose Manuelek sagarren inguruko informazio asko eman zigun eta sagardoa nola egiten den erakutsi eta esplikatu zigun. Sagasti batetara joan ginen eta  sagarrak biltzen aritu ginen kixkiarekin. Gero sagar zukua edan genuen eta ondoren sekulako hamaiketakoa  eman ziguten.
Hemendik, Jose Manuel eta Lurdes eskertu nahi ditugu egin ziguten harreragatik.




2. zikloko ikasleak

ILARGIARROZAEKRRIDUESKOLA (Ilargik arroza ekarri du eskola)

 ARROZAKAZALADU (arrozak azala du)

 AZIGUZTIGUZTIAKGORDEDITUGU (hazi guztiak gorde ditugu)





2016/10/11

PERRETXIKO ETA ONTTO BILA



Urriak 4an, goizeko 9:00etan eskolatik abiatu ginen Otsabio aldera perretxiko biltzeko asmoz.  Leire Olano izan zen gure gida, hasiera batean gutxi batzuk topatu genituen eta uste genuen ez genituela gehiago bilduko. Igotzen  ari ginela pinu tartean gibel urdin dezente aurkitu genituen eta  gure saskia betetzen hasi zen. Hamaiketako ederra Gontxun egin genuen ( Leirek eramandako  gaztaina erreekin) , pixka bat indarberritu ondoren, eskolako bidea hartu genuen eta 12:30etan iritsi ginen. Goiza benetan ederra izan zen. Arratsaldean, bildutako perretxikoak, garbitu eta prestatu genituen hurrengo egunean perretxiko nahaskia egin eta jateko. Irteera honek aukera eman digu perretxiko onak eta txarrak bereizteko,  gure inguru ederraz gozatzeko, errezeta idazteko, sukaldatzeko eta dastatzeko. Benetan  nahaski goxoa atera zitzaigun!!!
3.ZIKLOA






LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN 


Urtero bezala aurten ere  eskolan gurekin dugu Galtzagorriren eskutik Liburuen altxorra. Urriaren 10etik azaroaren 10arte aukera izango dugu bertako liburuak irakurtzeko, komentatzeko eta horietaz gozatzeko . Imanolek, beti bezala, liburuak aurkeztu  dizkigu eta horietako batzuk irakurtzeko interesa sortu digu. Hauen artean  aipatzekoak Motozerra, Beldurraren gaztelua, Oilo ipurdia, Franny K-Stein,  Super Heroiak…
Hilabete honetan espero dugu kutxa asko erabiltzea eta ahalik eta liburu gehien irakurtzea.
3.ZIKLOA

2016/10/06

BARATZETIK LAPIKORA on PhotoPeach BARAZATIKJASOTAKOBERRDURAKINPUREAETAENSALADAEINDU (BARATZATIK JASOTAKO BERDURAKIN PUREA ETA ENSALADA EGIN DUGU) GOXOAKZEUDENE IADENAJANDUGU ALEX LOREA LAIDA

2016/10/04

Espinaka eta ganba tortila

Lehengo astean baratzera joan ginen eta espinakak bildu genituen, haiek aprobetxatzeko hemendik errezeta bat proposatu nahi dizuegu...bikaina benetan!!!

ESPINAKA ETA GANBEN TORTILA

OSAGAIAK:
Resultado de imagen de tortilla de espinacas y gambas-         300 gramo inguru espinaka
-         250 gramo ganba zurituak.
-         6 arrautza
-         3 baratxuri ale
-         Gatza
-         Olio txorrotada

Nola egin;

Ganbak deskongelatu, espinakak garbitu eta zatitu. Zartagian, olioa berotzen jarri baratxuri ale batekin, eta beroa dagoenean, espinakak bota eta hauek frijitu gatz apur batekin, egindakoan erreserbatu eta baratxuri alea kendu. Olioa berotzen jarri beste  baratxuri ale batekin eta beroa dagoen ganbak bota eta hauek salteatu eta erreserbatu. Arrautzei gatza bota eta irabiatu, eta erreserbatutako espinakak eta ganbak arrautzarekin nahastu. Zartagian olioa berotzen jarri, eta berotutakoan prestatutako nahasketa bota eta egiten utzi, alde bat egindakoan buelta eman eta beste aldea egiten utzi. Atera eta ahora!!!!

2. zikloa

2016/10/03

IMAZEN PAGORA IRTEERA

Urteroko usadioari jarraituz, gaur Imazen Pagoraino ibilaldia egin dugu, eguraldi ona lagun.