2013/06/25

MARRAZKI BIZIDUNAK

Kaixo:

L.H. 1.go zikloko haurrak altzoko erraldoiaren istoria marrazki bizidunetan egin dugu plastika eta musikako gaietan. Hiruhileko honetan zinea proiektuari lotuta aritu garenez, ilusio handiz aurkezten dizuegu. Estreinaldia eskolako azken egunean egin genuen, baina, guraso asko ezin izan zinetenez gerturatu hemen zintzilikatu dugu.
Espero dugu gustokoa izatea.

ALTZOKO HANDIAREN ISTORIOA MARRAZKI BIZIDUNAK





2013/06/13

ANTZERKI TOPAKETAK LEGORRETAN

Ekainak 12n arratsaldeko 5etan, 2. zikloko ikasleak Legorretan ospatzen den XIII. eskola antzerki topaketan parte hartu zuten.  "Diruak Sendatu du" antzezlana eskeiniz. Ikasleak, urduri joan baziren ere, gero ondo pasatu zutela esan dute eta gu oso harro gaude egin zuten lanarekin.



2013/06/12

ESKOLAKO FESTA

Aurtengo ikasturtea amaitzear dagoenean zuengana jotzen dugu gonbidapen bat luzatzeko asmoz. Hurrengo larunbata hilak 15, eskolako festa izango dugu, eskola azpiko lokalean. Goizeko hamaiketan emango diogu hasera emanaldiari. 

Egitaraua:

- Aurkezpena.
- Ilusio handiz, denon partehartzearekin egin dugun Dokumentala.
- Kantaldia.
- Hurrengo ikasturtean, gurekin izango ez diren, ikasle eta irakasleei agurrak.

Ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu, bazkalondoko tertulia goxo batekin. Bertan elkar ikusiko garelakoan.

Eskolako irakasle taldea.