2012/05/25

ORENDAINERA OINEZ



Maiatzak 24, osteguna Altzoko 5. eta 6. mailako ikasleak Orendainera joan ginen, Altzotik 9:00etan abiatu ginen Alegira ondoren Alegikoekin batera oinez. Aurretik eskola bakoitzeko bi edo hiru ordezkari joan ziren Ikaztegietara jokoak, ordua, taldeak... antolatzeko. Han Amezketa, Abaltzisketa eta Ikaztegietakoekin elkartu ginen. Ondoren joko batzuk egin genituen hiru taldeetan banatuta, jokoak: Futbola, "polis y cacos" eta esku pilota izan ziren. 13:00etan bazkaldu genuen eta bazkaldu ondoren denbora librea izan genuen lagun berriak egiteko eta beraiekin ibiltzeko. Ondoren etxera itzultzeko ordua iritsi zitzaigun eta 14:30etan Alegialdera abiatu ginen. Alegitik Altzora igotzeko bi kotxeetan banatu ginen.

              OSO ONGI PASA GENUEN BAINA NEKATUTA BUELTATU GINEN

2012/05/21

TXITAK ESKOLAN




19 txita jaio zaizkigu:5 dira horixkak, 1 marraduna  eta beste guztiak beltxak.

Oso polita izan da jaiotzen ikustea.Hasieran arrauntzean zulo txikia azaltzen zen,gero
handixeagoa eta geroxeago txita arrautzetik ateratzen zen busti ,bustia

2012/05/15

MORGATIK BUELTAN

Maiatzak 11 Morgatik bueltan etorri ginen oso ondo pasa genuen, lagun berriak eginda eta ingelesa oso ondo ikasita. Berriro ere lanean hasi gara, baina aste honetan beste irteera berezi bat dugu, ostegunean Lizartzara goaz egun pasa.Goizean jolasak egongo dira eta arratsaldean Lizartzako eskolako ikasleek antzerki polit batzuk eskeiniko dizkigute. Oso ondo pasatzea espero dugu!!!!

2012/05/10

GOOD AFTERNOON OUR FRIENDS!!

How are you family? Gu ondo baino hobeto gabiltza, gainera gero eta gutxiago falta zaigu hemen egoteko eta momentu guztiak aprobetxatu nahi ditugu. Atzo The Water Cycle-en proiektuak egin genituen goizean eta arratsaldean Andra Marira joan ginen. Bidea luzea izan zen eta aldapatsua, baina hara heldu bezain laster futbolean ibiltzeko aukera izan genuen. Gero, etxera buelta, dutxa eta gauean "The Simpson" pelikula ikusi genuen ingelesez, eta zalantzarik gabe, dena ulertu genuen. Goizean, "The food"  ikasten egon gara, eta dastaketa batzuk egin ditugu. Zekulako gauza nazkagarriak jan ditugu!! Bufff!! Ura behar izan dugu tragatu ahal izateko!! Gero Olaiz berriz joan zaigu baina lo egiten utzi diogu eta umore onez joan da. Orain, altxorraren bila jolasa egingo dugu eta kremak ondo emanda joango gara, hemen momentu honetan termometroak 37º markatzen dituelako. Beraz, eguzkitan urtzen ez bagara bihar bertan etxean izango gaituzue, badakigu eta faltan asko botatzen gaituzuela. Tonight we have got disco, so we are very happy because we love dancing!! See you!! Kisses!!

PD: 28 urte itxaron baditugu kopa bat altxatzeko, zer dira orain 15 egun... ?? Beti zurekin!!













2012/05/09

HELLO ONIONS!!

Hementxe gaude gure hirugarren eguna eguzki goxo goxotan pasatzen. Olaiz dagoeneko heldu da, gurekin gau zoragarri eta ahaztezin bat pasatzeko prest!! Atzo The Solar System landu genuen tailerretan eta oso ondo pasa genuen. Gero eta gehiago kostatzen zaigu euskaraz hitz egitea ingelesez hitz egiteko erraztasun pila bat daukagulako orain! Bueno, orain mendira goaz buelta bat ematera eta lasai, kremak eman ditugu eta! Besterik gabe, hemen jarraituko dugu garbi, garbi eta osasuntsu, nahiz eta etxeko janaria faltan botatzen dugun! Atzo gauean gure gelan izan genuen inkilinoa ere hemen daukazue. We miss you!! Kisses!! Aupa Athletic!!

PD: Athletic ingelesez: The best football team all over the world!! (Atzo galdetu zuenarentzat!)









2012/05/08

GOOD MORNING ALTZO!!

Hemen dituzue atzo Morgan egin genituen zenbait argazki. Ondo heldu ginen eta lan talde desberdinetan banatu gaituzte. Zarauzko lagun pila bat egin ditugu and we are learning a lot of English. Oso ondo gaude eta kontauko dizuegu gehiago beste momenturen baten, gure eskolako interneta txarra dela pentsatzen baduzue, ez duzuelako hemengoa ezagutzen da. Have a nice day and greetings for everybody!! Kisses!!

2012/05/04

ASTE HONETAKO ALBISTE TXOKOA

Dakizuen bezala Albistea lantzen hasi gara 3.hiruhilabetean, astero albiste batzuk lantzen ditugu, eta eskolan jarri dugun Albiste txokoan jartzen ditugu. Hauek dira aste honetako titularrak:
  • Osasuna europako postuetatik urrundu da  3. zikloko ikasleak
  • Gelako Azkarrena  HHko 4eta 5 urtekoak
  •  Eskerrik Asko Mikel Aramburu, 2. ziklokoek egina.
  • Errugbiaren gorakada 3. zikloko ikasleak egina.
Honekin batera adierazi nahi dugu datorren astean ingeleseko barnetegian egongo garela, Morgako herrian hain zuzen ere. Espero dugu ondo pasatzea eta asko ikastea!!!

2012/05/02

MUSEOA



Este es el museo con los cuadros que hicimos en la asignatura de Castellano, no ha sido fácil pero hemos estado trabajando con mucho interés.
Esperamos que os gusten