2016/01/28

Liburuen altxorra eraman dute

Imanol, Galtzagorri elkarteko kidea, aste honetan eskolara etorri zaigu liburuen altxorreko kutxa jasotzera. Hilabete bat eduki dugu eskolan eta aukera handia izan dugu liburu asko irakurtzeko. Irakurritako liburuen artean guretzat aipagarrienak hauxek izan dira: Ada Goth, Franny. K Stein, Motozerra,  Zombi gunea eta irakasleak gelan irakurri digun Oilo ipurdia jartzeko moduko ipuinak. Beraz aukera paregabea izan dugu irakurketaz gozatzeko. Datorren urtean ere berriro aukera hau aprobetxatuko dugu.



Bestalde, arkitektura tailerrekin ere aurrera jarraitzen dugu eta azkeneko saioan "Arkitektura textil" deituriko saioa burutu genuen.  Bertan, etxetik edo eskolatik ekarritako panpineei jantziak, disenatu eta egin genizkien. Oso ondo pasatzeaz gain, modelo dotoreak atera zitzaizkigun.

3.Zikloko ikasleak

2016/01/20

GABONAK BAINO LEHEN EGIN GENITUEN EKINTZEKIN (KANTATU, AZOKA,ANTZERKIA) 706'75 EURO BILDU DITUGU. KOPURU HONEN ERDIA SOS SAHARA-RENTZAT IZANGO DA ETA BESTE ERDIA ACNUR ONG-ARENTZAT (SIRIARAKO).
MILA ESKER GUZTIOI!!!
ALTZOKO MAPA BEGIRAZEN IBILIGARA  UEEFARE
(ALTZOKO MAPA BEGIRATZEN IBILI GARA GURE ETXEAK AURKITZEKO 1 ETA 2 MAILAKOEKIN BATERA)



2016/01/14

OPORRETATIK BUELTATU GARA!!!

Kaixo lagunak:

Ikusten duzuenez berriro eskolan gara indarberrituta!!Lanean hasi gara eta gure proiektua jarraitzeko, ideia berriak biltzeko, Adur Larrea irudigilea etorri zaigu bisitan. Bere lan ugari erakutsi zizkigun: bere marrazkiak, argazkiak, komikiak etabar. baita lan nola egiten duen erakutsi ere!!Batzuetan eskuz marrazten du, beste batzuetan ordenagailuz...

Asko gustatu zitzaigun bere irudiak. Gainera, bere liburua oparitu zigun eskolarako, Gabriel Arestiren biografia komiki eran. Eskerrik asko Adur eta laister arte!!!