2011/12/21

STO. Tomas eguna. Solasaldi ederra.


































































Gaur, STO. Tomas eguna ospatzeko bi ekitaldi egin ditugu eskolan. Hasteko, goizeko hamarretan hitzordua geneukan guraso eta Udaletxeko langile batzuekin solasalditxo bat edukitzeko. Gutxi gora behera ordu bete inguru egon gara elkarrekin solasean. Galdera mordo bat egin dizkiegu guztiei eta jasotako erantzunak bikainak izan dira. Lanbide ezberdinen inguruan asko ikasi dugu eta hirulileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko aukera ederra izan da. Denok oso gustura egon gara, beraz gure eskerrik onena etorri diren guztiei. Hamaiketan "Guraso Elkartearen" eskutik txorixo pintxo bikaina jan dugu. Goiza zoragarria benetan!!!


ETA... BIHAR PIN-ERA !!!















2011/12/19

ASTE HONETAKO PLANGINTZA

Kaixo, hemen gaituzue berriz, oraingo honetan hiruhileko honi bukaera emateko astean. Bihar Abenduak 20 1. zikloko ikasleak Tolosako Leidor zinemara doaz "IGELAK ETA ZAPOAK" pelikulaz disfrutatzera.
Sto. Tomas egunean, hiruhileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko guraso eta Udaletxeko langile batzuek gonbidatu ditugu elkarrekin solasaldi bat edukitzeko eta beraien lanbideei buruz gehiago jakiteko. Ondoren, guraso elkarteak guztiontzat txistorra eskainiko digute. Hauexek edukiko ditugu gurekin:
Suhiltzaileak: Iñaki Murua, Joseba Elduaien eta Migel angel Murua.
Atrezista: Lierni Izaguirre (filmetako dekoratzailea)
Herriko Udaletxeko idazkaria: Olga
Foru Aldundiko ogasuneko zuzendaria: Xabier Olano
Musikaria: Maixa Lizarribar
Herriko aguazila: Joxe Manuel Murua
Jangelako arduraduna: Malu Nazabal
Calcinor enpresako garraiolariak: Joxe Mari Agirre (Murtxi) eta Juan Mari Zubeldia (Aia)
Aurten, lehenengo aldiz, eskolan antulatu dugu jostailu bilketa solidarioa, bildutako jostailu guztiak (Abenduaren 23 arte) Tolosako Laskorain ikastolara eramango ditugu han antolatuko den merkatu txikian saldu ahal izateko. Bildutako diruarekin martxan dauden bi proiektuentzako diru laguntza eskeiniko da: Proiektuak hauek dira, Indiako Bordumsa herrian neska aborigenentzat bizilekua, kontsultategia eta balio anitzeko gela eraikitzen laguntzea. Bestetik, Sahara askeko Miyik herrian dagoeneko martxan dagoen Lehen Hezkuntzako ikastetxe baten eraikuntza eta ekipaia osatzen laguntzea.
Abenduak 22an (Osteguna) Lehen Hezkuntza guztia Bec-eko Pinera goaz. Egun zoragarri bat pasatzea espero dugu!!
Abenduak 23an goizean, eskolara Olentzero etorriko zaigu denoi opariak banatzeko asmoz eta ondoren... Oporrak!!!
Abenduak 24ean goizeko 9:30etan Altzo Azpin elkartuko gara etxez-etxe kantari joateko.
Denok gonbidatuta zaudete!!!





2011/12/07

EUSKARAREN EGUNA

Aurreko ostiralean, abenduak 2 euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Guk 5. eta 6. mailakoak bertso batzuk abestu genituen ekitaldiari sarrera emateko, 3. eta 4. mailakoak "Apaizac obeto"ren aurkezpena egin zuten eta Ternuari buruzko informazio polita eman ziguten. Ekitaldi honetara gurasoei ere pasa genien gonbidapena eta ikasle batzuen gurasoak etorri ziren dokumentala ikustera. Aurkezpena eta gero "Apaizac obeto" dokumentala ikusi genuen, emanaldiari bukaera emateko denon artean beste bi bertso abestu genituen:

Doinua: Uso txuria
SARRERA
Ongi etorri laguna
Gonbidatu zaituguna
Pelikula bat polita eta
Bertso ta kantu jarduna
Festa giroan pasa dezagun
Gaur euskararen eguna.

Euskaldunen eguzkia
Gure hizkuntza eztia
Bere omenez denok biltzeko
Pelikula aitzakia
Zuen gustuko izan dadila
Prestatu dugun guztia.
AGURRA
Apaizak hobeto lana
Iritsi da guregana
Hori ikusten gure ondoan
Senide aita eta ama
Eskertzen dugu bisitatzeko
Denbora hartu izana.

Ikusi ta entzuten adi
Itsatsita pantailari
Gaur egun bat da urte osoa
Gaurko eguna izan bedi
Eskerrik asko ondo segi ta
Eutsi denok euskarari

2011/12/05

TOLOSAN TXOTXONGILO FESTAN


Ostiralean, abenduak 2 Tolosara joan ginen musika eskola batera. Urtero bezala Titirijai izeneko txotxongilo jai batera. Emozio askotako ikuskizuna izan zen. Poxpolo saltzaile txiki bat da gure protagonista eta haizearen laguntzaz emozio mordo bat bizitzen dituzte. Hementxe duzue historioa: "Gau hotz, elurtsu eta ilun batean neskatila poxpolo sailtzaie eder eta pobre bat kalean bakarrik zegoen poxpoloak saldu nahian. Urte zahar gaua zen eta denak etxeetan berogailuen ondoan gustora zeuden bitartean poxpolo saltzaie txikia iluntasun beltzean zegoen. Egun osoan ez zuen paxpolorik saldu eta pentsatu zuen
- Zer egingo dut orain? etxera joaten banaiz aitak errieta egingo dit, soluzio bakarra dago, hemen geratuko naiz- Eta hori esanda kalekantoi batean exeri eta al zuen erara bere gorputza berotzen saiatu zen. Han isil-isilik eta hotzez dardarka zegoela haizea agertu zen eta honela esan zion
- Zer egiten duzu hemen?- eta neskatoak den-dena kontatu zion- Badakit nor den zure aita mozkor nazkagarri hori! zer dauzkazu hor, poxpoloak al dira?-
-Bai poxpolo saltzaile xume bat naiz-Erantzun zion neskatilak.
-Piztu poxpolo horiek, majikoak dira, piztu bat eta pentsatu zuri gustatuko litzaizuken desio batean-
-Baita zera ere!-Baina pentsatu ondoren esan zuen-Baina egia bada? probatu egingo dut, baina lehenengo izkutatu bestela poxpoloa itzaliko duzu-
-Ados!-Esan zuen haizeak.
Eta poxpoloak piztuz imajinatutako gauza guztiak lortu zituen baina poxpoloak itzali arte irauten zuten, bat batean konturatu zen azkeneko poxpoloa zuela amarengan asko pentsatu ondoren poxpoloa itzaltzean eta bere ama desagertu ez zela ikustean poz handia hartu zuen."
Eta hau da ikusi genuen historio zoragarri eta hunkigarria!!!

2011/11/25

AIKUR ERLE MUSEORA BISITA


Azaroaren 22an Urretxuko Santa Barbara auzoan dagoen museora joan ginen. Erleez zerbait bagenekien baina, Josune bertako arduradunaren azalpenei esker, askoz gehiago ikasi genuen. Hau guztia:











Erleak 4 hego eta 6 hanka ditu.
Antzinean erleak zuhaitz enborretan egoten ziren.
Erlezainek kaxak eztiz beteta ikusten dituztenean gainean beste bat jartzen diete.
Erregiña da erlerik haundiena.Erle mandoek haurdun jartzen dute eta ondoren arrautzak erruten ditu.
Erleak dantza eginez adierazten du loreak gertu edo urruti dauden.
Eztia loren nektarrarekin egiten dute.
Lore hautsa edo polena garraiatzen dute eta fruituak sortzen laguntzen dute.
Erlauntza oso garbi edukitzen dute.15-20 egun egon daitezke kaka eta pixa egin gabe.
Argizariarekin ezti zuloak tapatzen dituzte.Argizariarekin kandelak egiten dira.
Erlengana traje berezi batekin eta kea botaz inguratu behar da.
Erle baten ziztada ez da arriskutsua.
Erleen ziztadak onak dira miña kentzeko.

Asko ikasteaz gainera, ETB koak ,"sutan blai"programarako, egindako saioa eta gure elkarrizketak grabatu zituzten eta laister jakingo dugu ETB3n noiz emango duten. Zain egongo gara, ea nola ateratzen gaituzten!!

2011/11/24

HARISTIZABAL BASERRIRA IRTEERA


































































Astearte honetan, Azaroak 22 Ezkio-Itsasoko Haristizabal izeneko baserrira joan ginen 3. 4. 5. eta 6. mailakoak sagar mermelada egitera eta 1. eta 2. mailakoak erleak ikustera Urretxuko Aikur baserrira joan ziren.
Haristizabalen Marilu, Xabier eta Argi txakurra egon ziren gurekin eta beraien laguntzaz egin genuen mermelada, baina lehenengo azalpen batzuk eman zizkiguten baserriari buruz.
Ondoren marmelada egiteko pausoak azaldu zizkiguten eta denak lanean hasi ginen. Batzuk sagarrak zatitzen, besteak "matxakarekin" txikitzen...Hau egin ondoren sagarrak (azukre pixka bat nahastuta ) irakiten jarri genituen lapiko handi batean eta egosten zen bitartean gu ganbarara joan ginen. Xabik han azaldu zigun, garai batean nola egiten zuten sagardoa eta gero prestatuta zeukan laberintoan jolastu genuen, laberintoa fardoekin egina zegoen eta binaka sartu behar genuen linterna bat eskutan genuela, gu ez galtzeko soka bat zegoen baina batzuk laburbidetik joan ginen.
Bakoitzak gure marmelada potearekin bueltatu ginen eskolara.
Benetan irteera polita izan da eta asko ikasi dugu.
Etxean edo probatu nahi baduzue hemen duzue errezeta 400g-ko marmelada potea egiteko:
OSAGAIAK:
-400g sagar.
-200g azukre.
-Kiwi zatitxo bat.

EGITEKO ERA:
Sagarrak txikitu azal eta guzti, ontzi batean dena irakiten jarri(ordu laurden bat), azukre eta ur pixkabat bota. Egosi denean pasadoretik pasa azala eta haziak baztertzeko. Berriro ere egosten jarri eta falta den azukrea bota ondoren. Ordu laurden bat utzi loditasun egokia lortu arte. Ondoren, bero dagoen bitartean kristalezko ontzi batean sartu, tapa jarri eta potea beheraka jarri(hauspez).
Zihur ederra aterako dela. ON EGIN!


2011/11/15

BIXENTE GOROSTIDI BERTSOLARIA (ELKARRIZKETA)













































Azaroak 10ean Bixente Gorostidi bertsolariari elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Aldez aurretik gela bakoitzak galdera sorta bat prestatu eta landu zituen:Zaharrenak Bertsolaritzaren inguruan, 2.ziklokoak eskolako garaiaren inguruan, 1. ziklokoak txikitako kontuak eta eskolako txikienak galdera laburrak. Elkarrizketa bertso batekin hasi genuen eta bukatu ere bai. Bixentek guretzako bertsoen inguruan ariketa desberdin batzuk prestatu zizkigun. Orain denak lanean ari gara jasotako informazio guzti hori antolatzen, gero formatu eder batean argitaratzeko. Aurrerago osatzen dugunean blogera igoko dugu.
ESKERRIK ASKO BIXENTE ETORTZEAGATIK ETA HAIN ELKARRIZKETA POLITA ESKEINTZEAGATIK

2011/11/14




TIPULBA BARATZA

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK RABANITOAK, GARIE, AZA ETA LETXUGAK LANDATU DITUGU. EURI PILA EGIN DIE ETA ASKO HAZI DIRA, LURRA GOGOR-GOGORRA DAUKATE. GERO MARRUBIAK LANDATUKO DITUGU. A ZE BAZKARI GOXOA EGINGO DEGUN BARATZAKO BARAZKI GUZTIAK JATEN BADITUGU. ON EGIN!

2011/11/10

JULIANI ELKARRIZKETA















2011ko azaroaren 7 an, Julian izeneko gormutu bat etorri zen gure eskolara. Zentzumenak lantzen ari gara eta horregatik esan genion etortzeko Juliani. Galduta ibili ziren Julian eta Maria (bere interpretea)eta haur eskolan ibili ziren Altzoko eskola non zegoen galdezka.
















Maria itzultzaileak Julianen zeinuak ahozkatzen zituen erderaz eta horri esker dena ulertu genuen. Gure galderak zeinuetan adierazten zizkion Juliani. Oso denbora gutxi genuen eta azkar hasi ginen.

Guretzat oso interesgarria izan zen, eta zuek ere gauza asko ikasteko, elkarrizketa osoa hementxe txintxilikatuko dizuegu, bukatutakoan . Ea gustatzen zaizuen !!!

Iker, Yeray, Iara eta Xabat

2011/11/08

LANDA OKINDEGIAN






AZAROAREN 4AN 4,5,6 ETA 7 URTEKO IKASLEAK ANDER ETA IRATIREN AITAREN LANTOKIRA JOAN GINEN. INAKI MURUAK OGIA EGITEN IRAKATSI ZIGUN. OGIA ERE EGIN GENUEN, BAKOITZAK BEREA NAHI ZUEN FORMA EMANEZ. BIZKOTXOA ETA FLAUTAK PROBATU GENITUEN.ELKARRIZKETA INTERESGARRI BAT EGIN GENION. OSO GUSTURA IBILI GINEN ETA ETXERAKO OGI GOXO-GOXOA ERAMAN GENUEN.

2011/11/02











4 ETA 5 URTEKOAK GARA


IKASTURTEA HASI DUGU ETA LAN ASKO EGITEN DUGU. ASKO GUSTATZEN ZAIGU IRTEERAK EGITEA ETA DAGOENEKO LAU EGIN DITUGU. LEHENENGO ZINERA JOAN GINEN HORTON IKUSTERA. GERO HOSTOK BILTZERA ATERA GINEN. LEHENGO ASTEN ORDIZIRA JOAN GINEN D'ELIKATUZ ZENTRORA. TRENEZ JOAN GINEN ETA PRIMERAN PASA GENUEN. JANARIAK NONDIK DATOZEN IKASI GENUEN ETA BAITA ZENBAT ALDIZ JATEA KOMENI DEN. LASTER IRATIN AITATXON OKINDEGIRA JOANGO GARA. IZANGO DUZUE HORREN BERRI! MUXU ASKO DENOI!

2011/10/28

ESKOLAKO BARATZA MARTXAN





















Dagoeneko eskolako baratza martxan jarri dugu, aurreko asteburuan Joxe Manuel eta Xekundinok baratzarako lur gozoa jarri ziguten.3. Ziklokoek neurketak egin ditugu azalera eta perimetroa kalkulatzeko. Aste honetan egin ditugu landaketak: HHkoak errefautxoak edo rabanitoak, 1.ziklokoak eskarola eta baratxuria, 2.ziklokoak babak eta 3.ziklokoak berriz, ilarrak. Oso gustura aritu gara landaketak eta haziak ereiten, espero dugu hemendik hilabete batzuetara ereindako guztia prest egotea goxo- goxo dena jateko.

2011/10/18

GORLIZEN BI EGUNETAN


ATERPETXEKO ATARIAN IRRIFARTSU GAUDE.
AMETS POLITAK EGIN OTE GENITUEN???



AIMAR TIROLINATIK ARI DA JAISTEN ETA GERO AINHOA JAITSIKO DA.UF,ZE SUSTOA!!!









BODI BOARREN ARI DIRA IKASLE ZAHARRENAK.TRAGO EDERRAK EGINGO ZENITUZTEN!!!











JOLASTEN ARI GARA HONDARRETAN.URA HOTZA ZEGOEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!











HONDARTZAN GAUDE.MAURO ZE IPURDI POLITA DUZUN!!!!!







ONDO PASA GENUEN KARSETAN.NOLAKO ABIADURA!!!KARRERAK EGIN GENITUEN.


AINHOA ARKUA ETA GEZIA ERABILTZEN
ETA BESTEAK IKUSTEN.



Kaxianoren " itsasontzi baten" doinuarekin kantatu eta jakingo duzue nola ibili garen, abestu beraz:


AUTOBUS BATEAN
ALTZOTIKAN GORLIZERA
JOAN GINEN
BI EGUN PASATZERA

Body board, arkua,
lehen egunean
cars ta tirolina
hurrengoan
oso gustura
aritu gara
aterpetxeko
inguru ederrean.

AUTOBUS BATEAN...

Troka taldekoak
gure irakasle
jatorrak gainera
bromazale
ondo tratatu
gaituzte eta
gure esker ona
horren seinale.

AUTOBUS BATEAN...

Ondo pasa dugu
guk denok batera
elkarri laguntzen
a(r)itu gara
txiki ta handi
ta irakasleak
pozik bueltatu
gara etxera.

AUTOBUS BATEAN...





KANTAURI ITSASOA ETA HONDARTZA IKUSGARRIAK. PAISAIA
ZORAGARRIA!!!


2011/10/10

HAZIEN TAILERRA


Gure eskolan aurtengo ikasturtean, baratza jartzeko asmoa daukagu. Barazkien inguruan eta haziak nola ereiten diren ikasteko Errezildar bat etorri zitzaigun. Susana deitzen zen. Horrela baratza hobeto zainduta jaioko zaigu hasieratik eskolan.




Susanak barazki eta hazi asko ekarri zituen

eta baita ere esan zigun munduan geroz eta hazi gutxiago geratzen direla, orduan barazki eta landareak gutxitzen ari direla.







Begira zenbat babarrun mota ekarri zizkigun Susanak!Tolosakoak, beltzak, txuriak, gorriak, Napar baba beltza...







Hemen azaltzen ari da lur berezia behar zuela zizare kakarekin eta kokoaren ileekin egindakoak. Esan ziguen behar zutela haizea, hezetasuna eta ura.






Julen, Ángela eta Ekain.



2011/10/04

ASTE HONETARAKO PLANA


Kaixo berriz ere hemen gaituzue aste hontako (urriak 3tik 7ra) plana azaltzeko, esan behar dugu goiz eta arratsaldez hasi garela . Urriarren 5ean, asteazkena, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Horton pelikula ikustera joango dira Leidor antzokira. Horton elefante bat da eta hauts baten atzetik doa, abentura asko bizikiko ditu.
Zori txarrez Bixkor ,beraien maskota, ez da joango zinera, gela zaintzen geldituko da.

Urriaren 7 an, ostirala, hazien tailerra egingo dugu 2.ziklokoak eta 3.ziklokoak. Eskolan ikasiko dugu haziak ereiten horretara dedikatzen diren batzuekin. 10:00tik 11:30 etara arte egongo gara. Jolasorduko ordua galduko dugu baina gero 11:30 etatik 12:00etara errekuperatuko dugu. Eskoan baratz ekologikoa eraikiko dugu eta tailer honetan ikasitakoa gero baliagarria izango zaigu.

Hurrengo asterako ere badugu sorpresa bat Lehen Hezkuntzakoak Gorlizera goaz 2 egun pasatzera.



2011/09/22












IMAZEN PAGOARI BISITA
Irailaren 16ean Imazen Pagoa ikustera joan ginen, ikasturtero bezala.Lehen Hezkuntzakoak bertaraino iritsi ginen eta Haur Hezkuntzakoak Geizan geratu ziren jolasean Endoya eta Olaizekin.
Ikaragarrizko behelainoa zegoen eta ezin izan genuen paisaiarekin gozatu.
Iritsi ginenean, batzuk enborra neurtu genuen eta beste batzuk pago-hezkurrak bildu zituzten eskolan landatzeko. 5 metro eta 85 zentimetro neurtzen du orain Imazen Pagoak.
Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta gero bertso batzuk abestu genituen denok batera.
Geizara abiatu ginenean, eta bidean, pago baten enborrean, ardagaia zegoen eta hartu egin genuen. Bada kondaira bat esaten duena gure arbasoak sua pizturik edukitzeko ardagaia erabiltzen zutela. Gaur egun ere, batzuk Gabonetan erretzen dute.
Geizan, txikiekin elkartu ginen eta belarra bustita zegoenez, eskolara itzuli ginen bertan jolasean ibiltzera.
Ederki pasa genuen.

2011/09/13

BERRIRO ERE HEMENTXE GAITUZUE

Udako oporrak ederki pasa ondoren, guztioi iritsi zaigu eskola eta lanera itzultzeko garaia. Ikasturte berria gogotsu hastea espero dugu. Talde berriak, irakasle berriren batzuk (Maider 2 eta 3 urteko gelan, Jaione hezitzailea, Bea laguntza gelan, Enara musikan), eta 2 urteko ikasle berriak ere (Unax, Uxue, Alaitz, Janitz, Goretti, Urko, Unai eta Ibai) gurekin izango ditugu, beraz,
ONGI ETORRIA DENOI!!!

2011/06/22

IRITSI DIRA OPORRAK!!!

Larunbatean, ekainak 18, ospatu genuen eskolako festa. Guztiok elkarrekin(guraso, ikasle, irakasle...)bikain pasa genuen. Gaur, ekainak 22, eskola guztiak irteera bat dugu, hasieran HHkoak Donostiara joateko asmoa zuten eta 1, 2, 3, 4, 5, eta 6.maila berriz, Landetako akuaparkera. Eguraldia dela eta asmoak aldatu behar izan ditugu eta HHkoak Lazkaoko txiki parkera joango dira eta besteok Beasaingo piszinara. Hala ere espero dugu ondo pasatzea.
Blog honi ikasturte honetan horrela emango diogu amaiera datorrenean berriro ere hementxe izango gara.
GUZTIOK UDA ONA PASA DEZAZUTELA!!

2011/06/17

Ikasturte bukaerako jaialdiaren egitaraua

Dagoeneko eta konturatu gabe ikasturte bukaera iritsi zaigu. Bihar, Ekainak 18, eskolako festa ospatuko dugu. Aurten, lehenengo aldiz, udaletxeak egin dituen lokal berrietan egingo dugu jaialdia. Talde bakoitzak zenbait ekitaldi prestatu ditu eta hauxe izango da egitaraua:
- HHkoek 2 eta 3 urtekoek: "Joxe Mari Zapatalari"
-4 eta 5 urtekoek: "Eba Mirentxu" -
Ikasturtean zehar landutako antzerki tailerreko emanaldia.
-LH koek: Dantza, Antzerkiak...
-LHko 2. ziklokoak: "Haika Mutil"
- LH 3. ziklokoak: "Bertso Saioa"
- LH 1. ziklokoak: "Kirola Oe, Oe"
- LH 3.ziklokoak: "Abestia Txirulaz joaz, Gaztelugatxe
- 4. eta 5. mailakoek: "agurra seigarren mailakoei"
-5. mailakoak: "Seigarren mailakoei agurra bertsotan"
- Emanaldiaren Bukaera. Ondoren, eskolako jangelan, ikastuartean zehar ekintzen montajeak ikusiko ditugu. 14:00 aldera bazkaria frontoian. Arratsaldean puzgarriak.

Denok gonbidatuta zaudete jaialdi honetara eta espero dugu zuen gustukoa izatea .

2011/06/07

Carta a los de Archena y Navalcarnero

Hola amigos de Archena y Navalcarnero:
¿Qué tal os va el fin de curso? A nosotros nos va bastante bien. Queríamos escribiros pero hemos estado sin internet 2 semanas.
¿Habéis hecho muchos exámenes? Nosotros solo hemos hecho 4 exámenes y ya estamos deseando de que llegen las vacaciones.
Los de sexto hemos ido a conocer el instituto de Alegría. No nos ha gustado mucho. Es un ladrillo gigante con ventanas y dentro gente haciendo exámenes. También hemos estado en Orendain (un pueblo cerca de aquí) fuimos andando y pasamos el día con los compañeros que tendremos en el instituto, los de Ikazteguieta,Alegría,Amezketa y Abaltzisketa.
¿Os ha costado empezar otra vez en la escuela después del viaje? A casi todos nosotros muchísimo. Desde el 1 de junio hemos empezado solo por la mañana de 9:00 a 13:00, así estamos mucho más agusto.
Ha sido estupendo conoceros, que tengáis mucha suerte en el instituto y sobre todo un estupendo verano.
“Agur eta laister arte” (Adiós y hasta pronto)

2011/06/06

ALMERIAKO BIDAIA

Kaixo, berriro ere hemen gaituzue. Bi astez internetik gabe egon gara eta ezin izan dugu blogean idatzi. Almerian izandako esperientziak kontatu nahi dizkizuegu: ASTELEHENA: Dakizuen bezala Maiatzaren 16an Altzoko eskolako 5. eta 6. mailakoak Almeriara joan ginen. Goizean 4:45etan abiatu ginen Altzotik Iruñara. 6:30etan hartu genuen trena Oikakoekin batera: Iñaki, Ibai, Pello, Sambou, Eider eta Iñakirekin(Irakaslea). Madrilera iritsi ginenean Navalcarnerokoak ezagutu genituen eta AVE hartu genuen Malagara joateko, han bazkaldu pixka bat, jolastu eta autobusa hartu genuen Almeriara joateko. Iritsi ginenean gure etxean(eskola bakoitzak bere etxetxoa zeukan) antolatu ginen bost gelatan banatuta. ASTEARTEA: Sorbaseko kobazulo karstikoetara joan ginen. Arratsaldean Garrucha (arrai lonja bat ikusi genuen) eta Mojacar ikusi genituen eta etxera itzuli ginen. ASTEAZKENA: Goizean El Ejidoko negutegiak ikusi genituen eta arratsaldean Los Milares-eko aurkikuntza arkeologikoetara joan ginen. OSTEGUNA: Goizean Andaluziako museo historikoa ikustera joan ginen eta arratsaldean Alhambra ikustera, zoragarria da benetan! OSTIRALA: Goizean Almeria hiria ikusi genuen eta arratsldean Mini Hollywoodera joan ginen, oso ondo pasa genuen. LARUNBATA: Goizean Cabo de Gatara joan ginen eta arratsaldean San Jose herriko hondartzara, horrela, Mediterraneo Itsasoan bainatu ginen. IGANDEA: Igandean gosaldu eta berriro Euskal Herrira itzuli ginen. Esan beharra dugu guretzat esperientzi zoragarria izan dela, aukera handiak eman baitizkigu. Alde batetik, leku oso ezberdinak ezagutu ditugulako, lagun berriak egin ditugulako eta gainera beraiekin harremanetan jartzeko gaztelania erabili izan behar dugulako horrela gehiago ikasi eta praktikatzeko aukera eman digulako. Laburtuz esan behar dugu berriro ere horrelako esperientziak bizitzeko prest gaudela, asko ikasteko aukera ematen digutelako.