Kaixo Albiztur eta Lizartzako lagunak:
Aurten elkarrekin hainbat ekintza burutuko ditugu.
Hasteko gure aurkezpena egingo dugu. Gelan 13 ikasle gara
(5 bosgarren mailan: Ander, Jokin, Haritz, Garazi, Oihana eta 8 seigarrenean:
Uxue, Olatz, Nagore, Ainhoa, Peru, Amets, Iraitz, Aimar) gure tutorea Josebe
da. Eskolan Proiektuka ikasten dugu, orain arte landu ditugunetatik gehien
gustatu zaizkigunak hauexek izan dira: Sukaldaritza (gida gastronomikoa egitea)
, zinea (dokumentala grabatzea) , artea ( pintura erakusketa). Ikasturte honetan ere espero dugu zuekin
batera ekintza politak egitea.
Gure eskolan baratza dugu “Tipulba” izenekoa eta denon artean oso ondo zaintzen dugu eta aurten
Lurra gai bezala hartu dugunez bertan asko ikasiko dugu.
Hemen doaz alde batetik taldeko argazkia gure baratzan eta Altzoko erraldoiaren ondoan eginak eta bestetik
bideoa.
3.Zikloko ikasleak