Gogora arazten dizuegu gaurko egunean oporrak hartuko ditugula eta datorren urtarrilak 11 arte gure eskola hau itxita egongo dela, beraz, Zorionak eta Urte Berri ON!!!! ondo pasa eta laster arte.
2015/12/18
Zorionak eta urte berri on!!!
Kaixo guraso, ikasle, irakasle.... eta gure jarraitzaile zareten guztioi,
ALBIZTURKO ETA LIZARTZAKO ESKOLEN BISITA JASO GENUEN
Abenduak 16 osteguna, gure proiektu inter-eskolarraren barruan, Lizartza eta Albizturgo eskolako ikasleen bisita jaso genuen eskolan. Hiru hileko honetan arkitektura lantzeko egindako lanak erakutsi genizkien eta gero hiru eskolako ikasleez osatutako talde desberdinetan egindako lan horiek egin genituen. Lehen Hezkuntzako zortzi talde osatu genituen, zazpi frontoian aritu ziren eta bat baratzan. Haur Hezkuntzako ikasleak berriz eskola barruan aritu ziren lau gune desberdinetan. Egindako lanen artean, tipiak, kometak, armiarma sareak, txotxekin egindako eraikuntzak eta birziklatzeko hainbat material erabilita eraikinak egiten aritu ginen. Gero, elkarrekin hamaiketako goxo bat jan genuen eta jolasten aritu ginen autobusa bila etorri zitzaien arte. Oso ondo pasa genuen.
2015/12/15
NOLEGA IKAZTEGIETAN
2015eko abenduaren 10ean Ikaztegietara joan ginen nolega eguna ospatzera. Bertan, Abaltzisketakoak ere bazeuden.
Goizean, 9:00etan abiatu ginen autobusez, bazkaria hartuta. Iritsi ginenean, gure gela erakutsi ziguten, gauzak han utzi eta emanaldiak ikustera joan ginen. Hasteko gure eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak ongi etorria emateko bertso batzuk eskaini genituen Jokinek pianoaz lagunduta, jarraian antzerkiak ikusteko aukera izan genuen. Oso politak eta entretenigarriak iruditu zitzaizkigun. Hamaiketako ordua heldu zenean, kanpora joan ginen hamaiketakoa egitera eta ondoren Amagoiaren tailerrekoek antzerki bat eskaini zuten “Non biziko gara” izena zuena. Goiz osoa emanaldiak ikusten egon eta gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Pixka bat jolastu eta berriro ere emanaldiak ikustera joan ginen. 15:30etan autobusa hartu eta Altzora bueltatu ginen.
EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!
2015/12/04
MILAREN AGURRA
Eguna hasteko eskolako haur guztiek Milarentzat marrazkia egin genuen.Tailerretan aldiz, pintxo ugari prestatu genituen.Ondoren, tailerretan Milaren argazkiekin egindako Movie Makerra ikusi genuen eta opari eman genion.
Arratsaldean, goizean etorri ezin izan zirenentzako, bideoa jarri zen berriz. Milari Agurra dantzatu zitzaion eta txapela eta Altzoko erraldoiaren estatua txiki bat oparitu zioten. Oso momentu zoragarria izan zen eta denak emozionatuta bukatu genuen.
Amaitzeko, bertso bat kantatu zitzaion eta baita Milak guri ere.
Laister arte Mila!!!

Neurria: 10eko txikia
Doniua: Batetikan korroska, bestetik errena (besteren bat
egokiago kusten bada, lasai aldatu)
1
Bi mila eta zazpi
urteak iraila
heldu zinen Altzora
joan gabe bila
zure irakaspenak
izan dira mila
eskertzeko guztiak
har hitzazu Mila
hainbeste besarkada
eta muxu pila!
2
Zortzi urte badira
zaudenetik hemen
aguro joan dira
guretzat bederen
egia esateko
pozik gaude zeren
heldu zinena hona
ez nagi, ez erren
jubilatuta zoaz
sasoiko ta lerden.
3
Ñañarriren hondotik
Otsabiopera
heldu orduko berriz
bazoaz atzera
hurbiltzen garenean
gure baratzera
uzta biltzera edo
zerbait
landatzera
zenbat
ikasi dugun
ohartuko
gera.
4
Agurtzeko ordua
zaigunez iritxi
hasiko gara dantza,
kantu ta irrintzi
desiorik onenak
zuretzat lehenbizi
zoaz goza bizitza
ondo-ondo bizi
baina pasatakoan
aterik ez itxi.
2015/12/03
GAUR, ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU ESKOLAN. ABESTIAK KANTATU DITUGU ETA IMANOL ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. GURASO ETA AITON-AMONAK ERE PARTE HARTU DUTE. IMANOLEK LIBURUEN ALTXORRA EKARRI DIGU ETA URTARRILEAN ERAMANGO DU; BITARTEAN, IPUIN BERRI MORDOA IZANGO DITUGU ESKOLAN KONTATZEKO ETA ETXEETARA MAILEGUAN ERAMATEKO.
ESKERRIK ASKO IMANOL!
HHkoak
ESKERRIK ASKO IMANOL!
HHkoak
2015/11/24
LA CIUDAD EGUZKITSU
Los alumnos de Imaz Bertsolaria eskola de Altzo, de 1er a 6to curso, construyeron el pueblo Eguzkitsu.
Este curso están estudiando arquitectura, en talleres y en una hora de taller hicieron una asamblea, en la que decidieron construir una ciudad, con material reciclado.
Cada grupo de taller pensó que construir para dicha ciudad. Un grupo se encargó de los edificios pequeños, otro de un rascacielos y el tercer grupo de construir los monumentos,
podréis visitar esta ciudad en el segundo piso de la escuela.

2015/11/11
IGARTUBEITIA JOAN GINEN PASA DEN OSTIRALEAN. ONDO PASA GENUEN. ASPALDIKO BASERRIA IKUSI GENUEN, HAMAIKETAKOA EGIN ETA BASERRIAREN MAKETA TXIKI BAT EGIN GENUEN BAKOITZARENTZAT.
Igartubeiti baserria XVI mendean eraiki zen eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dago eta museo bat bilakatu da. Bertan garai hartako baserria mantentzen da: sukaldea, logelak, ikuilua, dolarea eta mandioa ikusgai daude. Deigarria egin zaigu ze ongi mantenduta dagoen guztia eta baliagarria izan da ikusteko eta ulertzeko garai hartako bizimodua nolakoa zen.
Baserri hau nahiz eta XVI. mendean eraiki , denbora pasa ahala handitzen eta egokitzen joan zen behar berrietara eta XVII. mendean lortu zuen arrakasta handiena. Artoa Ameriketatik ekarri zutenean, mandioa eraiki zuten hau lehortzen jartzeko.
Baserria ikusteaz gain bideo bat ikusi eta tailer bat egiteko aukera ere izan genuen. Bertan bakoitzak baserriaren maketa bat eraiki genuen. Denboraz juxtu genbiltzanez eskolako tailerretan amaitu genuen.
Irteera oso interesgarria iruditu zaigu eta asko ikasteko aukera eman digu.
5.6. mailako ikasleak

2015/11/05
2015/10/29
GASTEIZEN ALBIZTURKOEKIN
Urriaren 22an eta 23an Gasteizen egon ginen bi eskoletako ikasleak eta horren kronika bertso hauek jasotzen dute eta guk aukeratutako argazkiak:
AUTOBUS
BATEAN
ALTZOTIKAN
GASTEIZERA
JOAN
GINEN
BI
EGUN PASATZERA.
LEHEN
EGUNEAN
ANDRE
MARI ZURIAN,
FLORIDA
PARKEAN,
PLAZA
BERRIAN,
BAZKARITXOA
FORUEN
PLAZAN
ARRATSALDEAN
ARTIUM
MUSEOAN.
AUTOBUS
BATEAN...
ZAZPIAK ALDERA
GU ATERPETXERA
LOGELA AUKERATU
TA AFALTZERA
GAUEAN BERRIZ
PARRANDA EGINDA
LASAI TA GOXO
LO EGITERA.
AUTOBUS
BATEAN....
HURRENGO EGUNEAN
GASTEIZ BISITATU
ALDE ZAHARRA ONGI
EZAGUTU
HIRI HANDIAN
JOLASTU ONDOREN
ATERPETXEAN
GENUEN BAZKALDU.
AUTOBUS
BATEAN…
ALBIZTUR
TA ALTZO
GASTEIZEN
BATERA
ELKARRI
LAGUNTZEN
ARITU
GARA
TXIKI
TA HANDI
TA
IRAKASLEAK
POZIK
BUELTATU
GARA
ETXERA.
AUTOBUS
BATEAN…
DOINUA: “ ITSASONTZI BATEN “
Plaza Berrian argazkia ateratzen ari gara Eñautekin, Martiñekin,Landerrekin,Laidarekin,Ilargirekin eta Maialenekin.
Kioskoko balkoitik begira Unax,Alaitz eta lagunak.
Lander eta Martin Gasteizen arbola baten ondoan. Lander dago burniarekin oso ondo.
FORU PLAZAN BAZKALDU GENUEN ETA JOLASTU.
Bokadillo ederra jan genuen eta jolastu ginen eta oso ondo pasa genduen.
Hemen dauden pertsonak Mirari,Lorea,Martin,Nora,Olaia eta Alaitz dira.Foru plazan gaude. Han bazkaldu genuen eta oso ondo pasa genuen.
EZKONDU GINEN FORU PLAZAN UXUE ETA NI ETA LAGUNAK IKUSTEN ARITU ZIREN.
Aterpetxean afaltzen ari gara. Purea ez zitzaiten gustatu.Afaldu genuenean hirugarren pixura joan ginen izkutaketan ibiltzera.
Parke batean bueltaka ibili nintzen jolasten pozik, dibertitzen ,ondo pasatzen.
Harkaitz eta Haritz Florida parkean egon ziren eserita lasai.
2015/10/20
GASTEIZERA IRTEERA
Ostegunetik ostiralera,
Gasteizera joango gara gau bat pasatzera eta hiria ezagutzera, La Catedral aterpetxean
egingo dugu lo.
Altzoko eta Albizturgo eskoletako ikasleak joango gara, haur
hezkuntzako 4 urtetik lehen hezkuntzako 6. maila bitarte, irakasleekin batera 80 bat pertsona izango gara.
Hau izango da egingo
dugunaren egitaraua:
OSTEGUNA:
-
9:00tan eskolatik
autobusez abiatuko gara .
-
11:00 aterpetxera iritsiko
gara eta maletak utziko
ditugu, hamaiketakoa jango dugu eta bueltaxo bate mango dugu hirian
zehar.
-
13:30tan bazkaldu egingo dugu Foruen
enparantzan.
-
15:30-17:30etara
Artium museora joango gara eta bertan tailerrak egingo ditugu.
-
17:30etan meriendatuko
dugu eta denbora librea izango
dugu.
-
20:30etan aterpetxean afaria.
-
22:30etan
ohera sartuko gara.
OSTIRALA:
-
9:00tan gosaria.
-
10:15etan
hirian
zehar bisita gidatua.
-
13:30tan bazkaria.
-
14:30tan
itzulerako autobusa.
2015/10/16
ARKITEKTURAREKIN JOLASEAN
Dagoeneko tailerretan arkitektura lantzeko hainbat saio burutu ditugu eta bertan animalien bizilekuak, kobazuloak, gizakien etxe mota ezberdinak... landu ditugu. Atzo arratsaldean, urriak 15, eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz eskolatik abiatu ginen eta inguruko zuhaitzetan plastikoa erabiliz " kabi itxureko" etxetxoak eraikitzen aritu ginen. Froga ezberdinak egin genituen eta ederki pasa genuen denok elkarlanean. Bukatzeko denok frogatu genuen eta konturatu ginen gure pisua ederki mantentzen zuela.
Arratsalde bikaina pasa genuen!!!
URRIAK 21- TIPIAK ERAIKITZEN
Gaur goizean eskola guztiko ikasleak indioen etxeak eraiki ditugu Santa Barbara ermita ondoan eta eskolako baratzan dagoen zelaian.3 tipi egin ditugu eta hirurak desberdinak atera dira. Egun batzutan bertan utziko ditugu jolastu ahal izateko. Primerako lana egin dugu denon artean. A ze artistak!!!!!!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)