Nepalen gertatutako lurrikararen berri izan ondoren eta bizi duten egoera larria kontuan izanda laguntza eskaintzea erabaki dugu eskolan. Laguntza ahalik eta handiena izan dadin herritarrak inplikatu nahi ditugu. Gure kanpainaren berri zabalduko dugu eta horretarako ikasleek egindako hormairudiak jarriko dira herrian.
Lasterketaren zehaztapenak aurreraxeago emango zaizkizue.
2015/04/30
2015/04/24
UR TAILERRAK
2015ko apirilak
23an, gure proiektuari lotuta, uraren tailerrak hasi genituen Lehen Hezkuntzan
eta bai Haur Hezkuntzan. Lehen
hezkuntzako hiru zikloko ikasleak elkarrekin nahastuta egingo dugu lan.
2015/04/17
OPORREN BUELTAN MARTXAN GARA BERRIRO ERE
Kaixo guztioi:
Aste Santuetako oporren bueltan berriro hemen gara lan egiteko prest. Lurrarekin lotuta, uraren gaiari ekingo diogu. Baita ere, Lizartza eta Albizturkoekin harremanetan jarraituko dugu. Oraingo honetan Lizartzako eskolara joatea tokatzen zaigu, hain zuzen ere, maiatzaren 14ean. Urarekin lotuta esperimentuak egingo ditugu tailerretan banaturik.
Aste honetan eguraldi ona lagun izan dugunez, baratzarekin aurrera jarraitu dugu: Lurra prestatu, ongarritu eta letxugak, azelgak, tipulak eta marrubiak landatuz.
Asteazken arratsaldetako tailerrak aldatu egin ditugu eta oraingoan marrazketan murgilduko gara. Espero dugu azken txanpa honetan asko ikasteaz gain ongi pasatzea.

3.zikloa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)