KAIXO LAGUNAK!!!
Zer moduz zaudete? Guk oso ondo pasatzen dugu eskolan. Oraingo honetan, arrautzak ernaldu ditugu inkubadoran. Apirilak 18an, 35 arrautza jarri genituen inkubadoran 100 gradu fahrenheitara. Astero, ura jarri genien eta 18. egunean, inkubadorari entxufea kendu genion.
21. egunean, gelara iritsi ginenerako, 3 txita txiki genituen. Egunean zehar txita asko jaio ziren , baita hurrengo egunean ere.
Jaio ondoren, beroa ematen zien lanpara gorri batekin eduki genituen kutxan goxo goxo.Egunero pentsua eta ura eman genien.
Ia bi aste gelan eduki ondoren, atzo etxera erman genituen. Pila bat gustatu zaigu txitak edukitzea!!
Orain, Gernika koadroa plastilinarekin betetzen ari gara. Horretarako, gurasoei laguntza eskatu diegu. Honela hasi gara:
Oraindik lan asko falta zaigu, kontatuko dizuegu hurrengoan gehiago!! Mila esker guraso guztiei!!Laister arte!!