Atzo, urtarrilaren 24a, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzara joan ginen Isiltasunaren haitzuloa kontzertua ikustera. Zuzeneko musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.
Lagun talde batek musika non bizi den jakin nahian abentura bati ekiten dio eta ibilbidean zehar aurkitzen dituzten bizipen eta musikez disfrutatu ahal izan genuen. Baita euren bide lagun izan ere! Eskolan aurrez ikasi ditugun The sound of silence abestu eta dantzatu genuen beraiekin batera eta Elena Kats Chernin-en mugimendua kantatu.
Lagun taldearen bizipenei musika eta mugimendua jartzeko ardura hari boskoteak eta Dantzertiko dantzariek izan zuten. Hari bostokea bi biolinek, biolak, biolontxeloak eta pianoak osatzen zuten eta haiek sortzen zituzten melodia eta konpasen erritmora Dantzertiko hainbat ikasle ibili ziren dantzan.
Kontzertua oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaigun.
2019/01/25
GOYA SARIAK
Otsailak 2an Goya sarien banaketa gala ospatuko da eta bertan banatuko dituzten sarien artean musikarekin lotutako bi sari emago dituzte. Eskolako ikasle eta irakasleok gure kiniela egingo dugu, ia nork asmatzen duen! Animatzen al zarete parte hartzera? Behean agertzen zaizuen estekan klikatu eta eman zure botoa gehien gustatzen zaizun musikari!
BIKOTEKA IRAKURTZEN
PASA DEN ASTELEHENEAN, URTARRILAREN 21EAN GOIZEKO 11:30TAN BIKOTEKA EDO HIRUNAKA JARRI GINEN IPUINETAZ GOZATZEKO. BATZUK KONTATZEN ETA BESTEAK ENTZUTEN.
2019/01/18
Maialen erizaina-emaginaren bisita eskolan
Hiru hileko honetan gaixotasunak, txertoak, mikrobioak, garbitasuna... lantzen ari garenez Maialeni elkarrizketa bat egiteko gonbidapena luzatu genion. Baiezkoa eman ondoren, urtarrilaren 18an eskolara etorri zaigu. Berak erizain ikasketak egin ditu eta orain Bartzelonan emagina izateko ikasketak eta praktikak egiten ari da, bertan bi urte pasako ditu.
Elkarrizketa egin aurretik tailerretan hainbat galdera prestatu genituen eta hauetan oinarrituz informazio asko eman digu: erizainaren eta emaginaren zereginak , gaixotasunak, txertoak, haurdunaldiaren inguruko informazioa, bitxikeriak, erditze baten prozesua, erditze erak, ustekabeak...
Galderekin amaitu ondoren berak prestatututako power point baten bidez hitzaldi txiki eta interesgarri bat eman digu eta aurretik aipatutako informazio guztia irudi eta bideoen laguntzaz ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean bere laguna den Anarekin etortzekoa zen baina lan arazoak direla eta bera ezin izan da etorri.
Saio oso interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugu eta oso gustura egon gara berarekin.
Eskerrik asko Maialen.
argazkiak
3.Zikloko ikasleak

2019/01/11
URTE BERRI ON
Oporretatik bueltan gatoz eskolara, Olentzeroren opariak
irekitakoan gustura geratu gara ekarritako opariekin. Gela bakoitzarentzat 2
edo 3 liburu ekarri dizkigu, eta jolas batzuk; kotxe zirkuitua, oka, partxisa…
- Oporretatik
bueltan, Olentzeroren oparien sorpresaz gain, beste sorpresa bat izan dugu, Oilarra
eraman dute oilategitik. Azkenaldian gaiztotuta zegoen gure oilarra eta
oilategitik kentzea erabaki genuen, orain txikiek lasai hartuko dituzte arrautzak
-Urtero bezala, Imanol etorri zen eskolara liburuen altxorra
ekartzera. Urtarrilak 9an ekarri eta otsailak
6an eramango du. Hilabete osoa izango dugu bertan dauden liburuez gozatzeko.
EGILEAK: 2.Zikloko ikasleak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)