2013/05/10

THE WHEELS ON THE BUS


BI JAF SAJ DIS SOJ. IZ BIUTIFUL!!!!


(WE HAVE SUNG THIS SONG. IT'S BEAUTIFUL!!


BY 4 AND 5 YEARS OLS STUDENTS.

2013/05/08

BARATZEAN JO TA KE!!!!!

2013ko maiatzaren 8an baratzara joan gara. Neguan ez gara baratzera joan eguraldiak ez digunako lagundu.

Aspaldi konturatu ginen Graxiena txorimaloari txapela falta zitzaiola neguko haize bolada batek eraman ziolako, eta gaur berreskuratu eta berriro ere jarri diogu.




"Cogollos de Tudela" eta urazak edo letxugak landatu ditugu.









lan da lan, ilarak zuzendu nahian


Oso ondo pasa dugu.      

2. zikloko ikasleak                                                    

2013/05/03

EGUN EDERRA IKAZTEGIETAN

Atzo, apirilaren 29an, Abaltzisketa eta Altzoko eskolakoak Ikaztegietako eskolan elkartu giñen.Antzerkiak, bertsoak eta kantak eskaini genizkion elkarri.Oso emanaldi politak izan ziren egun osoan eta primeran pasa genuen.
Ikaztegietako eskola berria asko gustatu zitzaigun, eskailera oso modernoak eta gela ederrak dituelako.

ESKERRIKASKO IKAZTEGIETAKOEI DENA ONDO PRESTATZEAGATIK.

2013/04/29

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA ESKOLAN

Pasa den ostegun eta ostiralean, apirilak 25 eta 26 hurrenez hurren, ebaluazio diagnostikoa pasa zieten gure eskolako 4. mailako zortzi ikasleei. Hemendik txalotu eta zoriondu nahi ditugu azaldu zuten jarrera apartagatik.  Segi horrelako jator eta langile.

2013/04/26

UDABERRIKO LANAK






Apirilaren  15ean   inkubadoran  gure etxeetatik  ekarritako 37 arrautza  jarri genituen.Maiatzaren 6tik aurrera jaioko zaizkigu txitak,21egun pasa ondoren.Gaur apirilaren 26a izanik 10 egun falta dira txitak jaiotzeko.
Kaputxina , baina , piperra , adorrnotako kalabaza eta  kalabaziñ haziak erein genituen gelan apirilaren 19an. Ura, argia eta berotasuna daukate.Ernetzen direnean etxeko eta eskolako baratzetan landatuko ditugu.

Egileak: 1 zikloa

2013/04/25

AITON AMONEKIN SOLASALDIA DOKUMENTALA EGITEKO

Zine proiektuarekin aurrera goaz eta aurreko astelehenean, apirilak 22, arratsaldeko 14:30etan ikasle batzuen aiton-amonen bisita izan genuen eskolan . Hemen egon ziren garai bateko bizimoduaren inguruko kontuak esaten. Oso saio polita izan zen eta jasotako informazioa handia izan da. Orain jasotako informazio guztiarekin, gidoiak prestatu beharko ditugu gure dokumentala osatzeko. Gidoiak prestatu ondoren taldeka grabaketak egin beharko ditugu. Astero elkartuko gara tailer ezberdinetan guztia prest izateko azken grabazioak egiteko, espero dugu maiatza bukaerarako grabazioak eginak izatea gero dokumentalaren montajea egin ahal izateko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik zuen laguntza ezinbestekoa baita horrelako proiektuak aurrera eraman ahal izateko.


2013/03/22

5. eta 6. mailako BURUHANDIAK


 
Hiruhileko honetan, buruhandiak egin ditugu. Bat Altzoko handia da, bestea Sorgina eta hirugarrena altzoko tipula. Gaur azken eguna denez buruhandiekin festa ospatu dugu. ONGI PASA OPORRAK

2013/03/20

XI.OLINPIADA TXIKIAK

2013ko martxoak 15ean XI.Olinpiadetara joan ginen Usabalera, Berazubin berritze lanetan zeudelako.
Gipuzkoako 15 eskola txikitako 300 haur inguru bildu ginen.
9ak eta laurdenetan autobusa eskolara etorri zitzaigun. Usabalera iritsi eta hirugarren eta laugarren mailakoak kanpo zelai ertainera joan ginen, bost eta seigarren mailakoak kanpo zelai handira.Han talde berriak ezagutu genituen. Zelai bakoitzean sei joku zeuden, bederatzi minuturo jokuz aldatzen ginen. Joku bakoitzak tutore bat zegoen azalpenak emateko hala ere guk,  Olaizekin eskolan landutako jokuak ziren. Lehenego sei jokuak amaitutakoan hamaiketakoa eman ziguten eta hau bukatutakoan beste sei jolas egin genituen.
Gero autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen.   Earki pasa genuen goiza                      

2013/03/15

ASTE HONETAKO PELIKULAK

Zinea proiektuarekin aurrera goaz  eta aste honetan ere zenbait pelikula ikusteko aukera izan dugu. Asteazkenean 2 eta 3. zikloko ikasleak "KUTXIDAZU BIDEA IXABEL"  pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. HH eta 1.go ziklokoek berriz, "MOZART  TXAKURRA".
Gaur, berriz gurasoentzat eta nahi duten herritarrentzat eskainiko dugu "KATMANDU un espejo en  el cielo"  pelikula arratsaldeko 14:30 etan  eskolako Tipula Zineman. Ondoren kafea eta bizkotxo goxoa izango dugu . Beraz, guztiok gonbidatuta zaudete!!!

2013/03/12

ASPALDIKO PARTEZ BARATZAN

Martxoaren 11an baratzan lan asko egin genuen: Larrosak landatu, ximaurtu eta ureztatu genituen. Baratza jorratu genuen. Belar txarrak kendu genituen. Txikoriak bildu eta etxera eraman genituen prestatu eta jateko.Orduterdi pasa genuen baratzan lan eta lan.