Abenduak 11an eskolan Juan Carlos Alonso psikologoaren hitzaldia izan genuen. Gure seme-alaben heziketa emozionalen inguruko azalpenak eman zizkigun eta bide batez hausnarketara bideratu gintuen Hitzaldia arratsaldeko 14:30 hasi zen eta bertan guraso eta irakasle dezente bildu ginen. Oso saio ederra eta eraginkorra iruditu zitzaigun. Hainbat galderen inguruan joan zen hitzaldia:
- Emozioak, sentimenduak, hezi egiten dira?
- Nola gauzaten da gure seme-alaben heziketa emozionala?
- Guraso bezala, zer egin dezaket nire seme-alaba sentimenduei daogokienez ongi hezteko?
- Nola jokatu behar dut beraien sentimenduen aurrean: beldurrak,jelosian,oldarkotasun...
- Zer egin bere sentimenduak identifikatzen, adierazten eta bideratzen jakin dezaten?
- Nola estimulatu seme-alaben sentikortasun emozionala?
Gogoratu behar dugu ikasturtean zehar beste bi hitzaldi eskainiko dizkigula Juan Carlosek .Gaiak oraindik zehaztear daude eta bide batez hauetara ere etortzeko gonbitea luzatuko zaizue.