2014/10/23

ARROPA BILKETA ESKOLAN

2014ko urriaren 6 tik 20 ra arropa biltzeko kanpaina hasi zen, gure eskolan Glor fundazioak antolatuta. Familia askok hartu du parte arropa bilketa honetan.Hemendik, eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzeagatik.




















Egileak: Mikel, Ane, Naira, Araitz, Mauro eta Eneko.

2014/10/16

2 EGUNETAKO IRTEERA ATARRABIARA

     Urriak 9tik 10era Atarrabiako aterpetxera joan ginen autobusez L.Hko ikasle guztiak. Goizeko 9:00 etan abiatu ginen Altzotik, Atarrabiara iritsi ondoren aterpetxean maletak utzi genituen eta jarraian autobusa hartu eta Iruñeko planetariora joan ginen. Hemen 2 taldetan banatu ginen eta 1.zikloko ikasleak sartu ziren lehendabizi. Bitartean gu parkean ibili ginen eta 13:00etan (besteak atera zirenean) gu sartu  ginen eta Eguzki Sistemako hainbat azalpen (Planetak, Konstelazioak, Izarrak...) eman zizkiguten.
      Atera ginenean denak batera bazkaldu genuen euri zaparrada galanta ari zuen bitartean. Atertzen ez zuenez atubusa hartu eta aterpetxera bueltatu ginen. Zortziterdiak  iritsi zirenean afaltzen hasi ginen eta gero diskoteka 23:00ak arte. Ondoren bakoitza bere logelara joan gienen eta hitzegiten aritu ginen berandu xamar arte.
     Hurrengo goizean gosaldu eta lineako autobusa hartu genuen Iruñeko udaletxera joateko.
Bertan berriz ere bi taldetan banatu ginen, lehenengo taldea udaletxean zegoen  bitartean, bestea San Ferminetako entzierroaren  ibilbidea egiten ari zen. Bisita amaitu ondoren autobusez aterpetxera itzuili ginen bazkaltzera. Jarraian maletak hartu eta Altzorako bidea hartu genuen.

Ederki pasa genuen baina eguraldiak ez zigun batere lagundu.
Planetario ondoko parkean jolasean.

Aterpetxeko logelan oheak prestatzen.

Afari goxo-goxoa.
Udaletxe aurrean Iruñari buruzko azalpenak entzuten.
Entzierroko hesian igota.
Talde osoa udaletxe sarreran.

Udaletxeko areto gelan.

Txupinazoa botatzen den balkoian.









3.zikloko ikasleak.

2014/10/15

Kaixo lagunok!

Gu Imaz Bertsolari eskolako 2.zikloko ikasleak gara, 12 lagunek
osatzen dugu taldea
4.mailan:Eneko,Eneritz,Ander,Ane,Mauro,Ainhoa, eta Naira.
3.mailan:Mikel,Markel,Igor,Araitz, eta Saioa.
Asko gustatzen ari zaigu Lurra gaia eta espero dugu zuei ere hala izatea. 

Zuek ezagutzeko gogoa daukagu, laster arte.


Mikel, Saioa, Igor, Ander
Eneko, Eneritz, Naira, Markel
Mauro, Ane, Araitz, Ainhoa

2014/10/08







KAIXO LAGUNAK! 4 ETA 5 URTEKOAK GARA. KONTATU NAHI DIZUEGU OSTEGUNEAN LEHEN HEZKUNTZAKOAK IMAZEN PAGORA JOAN ZIRELA ETA GUK GEIZARA JOATEKO APROBETXATU GENUEN. HAN HAMAIKETAKOA EGIN ETA GOIKOETXEKO ANIMALIAK IKUSI GENITUEN. GERO DENAK ELKARREKIN BUELTATU GINEN ESKOLARA. OSO ONDO IBILI GINEN.

2014/10/06

3.ZIKLOKO IKASLEEN AURKEZPENA




Kaixo Albiztur eta Lizartzako lagunak:

Aurten elkarrekin hainbat ekintza burutuko ditugu. Hasteko  gure  aurkezpena egingo dugu. Gelan 13 ikasle gara (5 bosgarren mailan: Ander, Jokin, Haritz, Garazi, Oihana eta 8 seigarrenean: Uxue, Olatz, Nagore, Ainhoa, Peru, Amets, Iraitz, Aimar) gure tutorea Josebe da. Eskolan Proiektuka ikasten dugu, orain arte landu ditugunetatik gehien gustatu zaizkigunak hauexek izan dira: Sukaldaritza (gida gastronomikoa egitea) , zinea (dokumentala grabatzea) , artea ( pintura erakusketa).  Ikasturte honetan ere espero dugu zuekin batera ekintza politak egitea.
Gure eskolan baratza dugu “Tipulba” izenekoa eta denon artean oso ondo zaintzen dugu eta aurten Lurra gai bezala hartu dugunez bertan asko ikasiko dugu.

Hemen doaz alde batetik taldeko argazkia gure baratzan eta Altzoko erraldoiaren ondoan eginak  eta bestetik bideoa.


3.Zikloko ikasleak


2014/10/02

MAJORI KIROLDEGIAN



AURTEN BERRIRO ERE ORDIZIRA JOAN GARA IGERI- KETAKO IKASTAROA EGITERA .HIRU ASTETAKOA IZAN DA.  BURUZ SALTO EGITEN IKASI DUGU ETA IGERI EGITEN ERE BAI. MONITOREAK ATSEGIÑAK IZAN DITUGU.

                                                  1.ZIKLOKO IKASLEAK

ZIKOINEN USTEGABEKO BISITA


AURTEN ZIKOINAK ALTZOTIK PASA DIRA AFRIKARANTZ.
3 EGUNETAN EGON DIRA BERTAN.TEIATUETAN ETA BELAZEETAN IKUSI DITUGU.GERTUTIK IKUSITAKOAN HANDIAK ETA POLITAK IRUDITU ZITZAIGUN.
PENA SENTITU GENUEN JOAN ZIRENEAN.

                                                             1.ZIKLOKO IKASLEAK








































































































































































































2014/09/16

GALEPERRAK AGURTZEN

2014ko irailaren 12an galeperrak askatu genituen , eskolako aparkaleku aurrean dagoen belazean. Galeper hauek iazko ikasturtean jaio ziren eskolan, Milak ekarritako inkubadoran jarri eta gero, eta  gure gelakide den Markelek, ekarritako arrautzetatik.  Bizirik atera ziren 6 galeperrak, 3 ar eta 3 emeak, Mikelek Ilarratsura eraman zituen oporrak pasatzera. Galeperrak hazita zeudela ikusirik askatzeko momentua zela erabaki genuen, eta eskolako ikasle eta irakasleak izan ginen galeperrak agurtzen. Bizi ona eta luzea opa diegu.

2. Zikloko ikasleak

Tipulba martxan.

Udako oporrak bukatu, eskolan hasi eta berehala, martxan jarri dugu Tipulba baratza. Lehen  Hezkuntzako ikasleok, baratza txukundu, lurra atxurtu, belar txarrak kendu, ureztatu eta helduta zeuden barazkiak bildu genituen:  tomate, kalabaza, kalabazin eta piperrak. Bildutako uzta ikasleon artean banatu genuen eta etxean familiarekin jan ditugu.



 2. zikloko ikasleak

2014/09/11

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU DAGOENEKO

Kaixo, berriro ere oporretatik bueltan hementxe gaituzue, uda ederra pasa ondoren, ikasturte berri bat hasi dugu eta proiektu berriekin lanean hasteko gogo handiz etorri gara. Aurten zientzia eta lurraren inguruan murgilduko gara eta proiektu hauek aurrera eramateko Lizartza eta Albizturrekoekin harremanetan egongo gara.

Ikasturte berriarekin batera ikasle berriak ere baditugu eskolan, hain zuzen ere 2 urteko ikasleak: Malen, Manex, Izaro, eta Lorea. Baita irakasle berriak ere: Xabier musikakoa eta Axun hezitzailea. Beraz ongi etorria guztioi!!!

Hauexek dira ikasleak:


MANEX
MALEN
IZARO
                                                                                                                                                                                                                                                                     
LOREA
                                                                                                                       3.zikloko ikasleak