2016/05/05
ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN
Maiatzaren 4an eskolan ,urtero bezala Udalaren laguntzaz, Zuhaitz eguna ospatu dugu. Aurten ez gara zuhaitzak landatzea joan baino Mikel Olano basozainaren laguntza izan dugu eta eskola inguruko zuhaitzak hobeki ezagutzeko aukera eman digu. Bertan oso ongi azaldu zigun Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak zeintzu diren eta hauen ezaugarriak. Gure inguruan pagoak, haritzak, arteak, gorostiak, lizarrak, urkiak, pikondoak, udareondoak, sagarrondoak, intxaurrondoak...dauzkagu. Aukera izan dugu baita ere zuhaitz hauen hostoak biltzeko eta desberdintasunak ikusteko.
Buelta egin ondoren, plazan zeuden Leire Olano, Karmen Gaztañaga, Eider Epelde eta Arkaitz Uranga guztiontzat txorixo egosia prestatzen. Hamaiketako goxo goxoa egin genuen eta bertan jolastu ondoren eskolara itzuli ginen. Goiza ederra pasa genuen, gainera eguraldia ere zoragarria zegoen.
Benetan eskerrik asko guztiei.
3.Zikloko ikasleak
ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN on PhotoPeach
2016/04/29
AURTEN ERE OLINPIADA TXIKIAK
2016/04/26
2016/04/22
Kaixo lagunak!! zer moduz?
Gu oso ondo gaude, lan eta lan. Azken hiruhilabete honetan, pintura lantzen ari gara. Tailerretan ere gauza oso politak ikasten ditugu. Aurreko astean, pintura erakusketa bat antolatu genuen eskolan. Koadro oso politak zeuden, batzuk abstraktoak eta beste batzuk figuratiboak. Batzuk oleoarekin eta beste batzuk akrilikoarekin eginak zeuden. Erretrato batzuk ere ikusi genituen.
Azkenik, paleta eta koloreak nola erabili eta irakasleak koadro zatitxo bat nola margotzen zuen ikusi ahal izan genuen. Oso ondo pasatzen ari gara pintura lantzen! ea zer iruditzen zaizkizuen gure argazkiak!

2016/04/19
2016/04/12
BRAM BARRABAS eta TOLOSAKO ESKULTURAK
Apirilaren 11an Tolosara joan ginen,LH 2 eta 3. zikloko
ikasleak, Bram Barrabas pelikula ikustera.
Sartu aurretik 2 eskultura ikusi genituen, Tomas Hernandezen, Zezen Plazaren Mendeurrena eta Nestor Basterretxearen Goldea
Ikustera joan ginen pelikulako protagonistak 6 urte zituen, eta bere maisuarekin etzen ongi konpontzen, pelikula parregarria izan zen.
Amaitu zenean, parkera hamaiketakoa jatera joan ginen, ondoren atoubusera joan ginen.

Yolanda Arrieta idazlearekin, IDAZKETA SORTZAILEA
2016/04/08
OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN
Aste Santuko oporretatik bueltan hemen gara berriro ere. Eskultura proiektuari bukaera emateko apirilak 6an Donostiara joan ginen egun pasa HH 4 eta 5urteko ikasleak eta LHko ikasle guztiak. Bertan bi taldetan banatu ginen, alde batetik HH eta 1.go ziklokoko ikasleak eta bestetik 2.eta 3.ziklokoak. Txikienak San Telmo museoan sartu ziren eta kolorearen inguruko tailerran parte hartu zuten. Bitarten guk , aurretik eskolan tailerretan landuta geneuzkan hainbat eskultura ikusi genituen ( Oteizaren Hutsa eta Pietatatea...).
Hamaiketakoa Zuloaga Plazan egin ondoren, 12:00etan San Telmora sartu ginen. Bertan GAUR taldearen( Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) hainbat eskultura eta pintura ikusi eta monitorearen azalpenak entzun ondoren, tailerra egin genuen. Hemen Oteiza eta Txillidaren eskulturetan oinarrituta norberak bere eskultura egiteko aukera izan genuen.
13:30tan atera ginen eta denak elkarrekin Alderdi Eder parkean bazkaldu genuen eta jolasteko aukera izan genuen autobusa etorri zen arte.
Egun ederra pasa genuen eta eskulturaren inguruan asko ikasi dugu.
Hirugarren hiru hileko honetan pinturaren inguruan arituko gara eta hemen ere espero dugu ongi pasatzea, disfrutatzea eta asko ikastea.
3.Zikloko ikasleak
DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSIZ on PhotoPeach

Suscribirse a:
Entradas (Atom)