2019/02/07

GOYA SARIEN IRABAZLEAK

Kaixo denoi,

Lehengo astean porra egin genuen eta gure eskolako emaitzak hauexek dira:

Musika original onena: La sombra de la ley.
 Gráfico de respuestas de formularios. Título de la pregunta: MUSIKA ORIGINAL ONENA. Número de respuestas: 25 respuestas.
Abesti original onena: Campeones.
Gráfico de respuestas de formularios. Título de la pregunta: ABESTI ORIGINAL ONENA. Número de respuestas: 25 respuestas.
Goya sarien emaitzak hauek izan dira: musikarik onenaren saria "El Reino" eta abestirik onenaren saria "Campeones".

Beraz, eskolan abestirik onenaren irabazlea asmatu dugu.

Egileak: 2. zikloa

2019/02/01

Aste euritsua!

Kaixo guztioi, zer moduz zaudete?

Ez al zarete busti? Ez al dizue ezer eraman haizeak.? 

Aste euritsu honetan euri asko egin badu ere gauza asko egin ditugu. 

Mikrobioak lantzen ari gara, eta 3 esperimentu jarri ditugu martxan. Lehenengoan, 2 potetan ogia, azenarioa, patata, sagarra eta gazta jarri ditugu. Pote bati ura bota diogu besteari ordea ez. 2 astez  utziko ditugu ea zer gertatzen den. Datorren astean, beste bi esperimenturi ekingo diegu.

Euri asko egin duenez, oilategia lokatzez bete da eta horregatik Joxe Manuelek harriak ekarri ditu teilatu azpian goxo-goxo egon daitezen.

Gaur gainera, baratzean jasotako barazki eta arrautzekin azoka txikia egin dugu eskolan.

Bukatzeko esan, gripeak eta eztulak etxean gelditzera behartu dituela lagun asko. Ea den-denak lehen bait lehen osatzen diren!

Asteburu ona izan!!

2019/01/25

ISILTASUNAREN HAITZULOA

Atzo, urtarrilaren 24a, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzara joan ginen Isiltasunaren haitzuloa kontzertua ikustera. Zuzeneko musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.
Lagun talde batek musika non bizi den jakin nahian abentura bati ekiten dio eta ibilbidean zehar aurkitzen dituzten bizipen eta musikez disfrutatu ahal izan genuen. Baita euren bide lagun izan ere! Eskolan aurrez ikasi ditugun The sound of silence abestu eta dantzatu genuen beraiekin batera eta Elena Kats Chernin-en mugimendua kantatu.
Lagun taldearen bizipenei musika eta mugimendua jartzeko ardura hari boskoteak eta Dantzertiko dantzariek izan zuten. Hari bostokea bi biolinek, biolak, biolontxeloak eta pianoak osatzen zuten eta haiek sortzen zituzten melodia eta konpasen erritmora Dantzertiko hainbat ikasle ibili ziren dantzan.

Kontzertua oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaigun.

GOYA SARIAK


Otsailak 2an Goya sarien banaketa gala ospatuko da eta bertan banatuko dituzten sarien artean musikarekin lotutako bi sari emago dituzte. Eskolako ikasle eta irakasleok gure kiniela egingo dugu, ia nork asmatzen duen! Animatzen al zarete parte hartzera? Behean agertzen zaizuen estekan klikatu eta eman zure botoa gehien gustatzen zaizun musikari!

BIKOTEKA IRAKURTZEN

PASA DEN ASTELEHENEAN, URTARRILAREN 21EAN GOIZEKO 11:30TAN BIKOTEKA EDO HIRUNAKA JARRI GINEN IPUINETAZ GOZATZEKO. BATZUK KONTATZEN ETA BESTEAK ENTZUTEN.

2019/01/18

Maialen erizaina-emaginaren bisita eskolan

Hiru hileko honetan gaixotasunak, txertoak, mikrobioak, garbitasuna... lantzen ari garenez Maialeni elkarrizketa bat egiteko gonbidapena luzatu genion. Baiezkoa eman ondoren, urtarrilaren 18an eskolara etorri zaigu. Berak erizain ikasketak egin ditu eta orain Bartzelonan emagina izateko ikasketak eta praktikak egiten ari da, bertan bi urte pasako ditu.
Elkarrizketa egin aurretik tailerretan hainbat galdera  prestatu genituen eta hauetan oinarrituz informazio asko eman digu: erizainaren eta emaginaren zereginak , gaixotasunak, txertoak, haurdunaldiaren inguruko informazioa, bitxikeriak, erditze baten prozesua, erditze erak, ustekabeak...
Galderekin  amaitu ondoren berak prestatututako power point baten bidez hitzaldi txiki eta interesgarri bat eman digu eta aurretik aipatutako informazio guztia irudi eta bideoen laguntzaz ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean bere laguna den Anarekin etortzekoa zen baina lan arazoak direla eta bera ezin izan da etorri.
Saio oso interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugu eta oso gustura egon gara berarekin.
Eskerrik asko Maialen.
argazkiak

3.Zikloko ikasleak

2019/01/11

URTE BERRI ON
Oporretatik bueltan gatoz eskolara, Olentzeroren opariak irekitakoan gustura geratu gara ekarritako opariekin. Gela bakoitzarentzat 2 edo 3 liburu ekarri dizkigu, eta jolas batzuk; kotxe zirkuitua, oka, partxisa…

-  Oporretatik bueltan, Olentzeroren oparien sorpresaz gain, beste sorpresa bat izan dugu, Oilarra eraman dute oilategitik. Azkenaldian gaiztotuta zegoen gure oilarra eta oilategitik kentzea erabaki genuen, orain txikiek lasai hartuko dituzte arrautzak

-Urtero bezala, Imanol etorri zen eskolara liburuen altxorra ekartzera. Urtarrilak 9an ekarri  eta otsailak 6an eramango du. Hilabete osoa izango dugu bertan dauden liburuez gozatzeko.


EGILEAK: 2.Zikloko ikasleak