Eskolak aurrera eraman behar duen hurrengo proiektua zinema izango da. Honen azken xedea DOKUMENTAL bat egitea izango delarik.
Honetan murgiltzeko asmoz, astero genero desberdineko filma bat ikusiko dugu gutxienez. Aste honetan dokumentalaren txanda izan dugu eta bi emanaldi desberdin antolatu ditugu. Alde batetik haur hezkuntza eta lehenengo zikloko ikasleak Denok bizi gara hemen eta Abartxi gure laguna ikusi dute eta 2. eta 3. ziklokoek Basamortuko irribarreak.
Dokumentalak Saharauien bizimoduan oinarrituta daude, lotura eta zergaitia eman nahi baitiogu, eskolan egiten ari garen janari bilketarekin.
Hemendik animatu nahi zaituztegu ekimen honekin bat egitera.
Eskolako irakasle taldea
2013/01/25
CAMP MOSQUITO ANTZERKIA
2013ko urtarrilak 22an, goizeko 10ak aldera, lehen hezkuntzko ikaleak, Ataunera joan ginen, ingelesko, "Camp Mosquito" antzerkia ikustera. Ikasle asko bertaratu ginen. Joan aurretik, Nuriakin txosten bat bete genuen, antzeriaren inguruan informazioa edukizeko eta berau errezago ulertzeko.
Antzerkian Frank izeneko mutil batek, udako kanpaldi batean izandako bizipenak ikusi genituen. Asko gustatu zitzaigun eta parregarria izan zen.
3. eta 4. mailako ikasleak.
2013/01/21
TOLOSAKO ZINEMAN
Ostiralean, urtarrilak 18, Leidorren Pluk eta bere garabia izeneko pelikula ikusi genuen.
Filmaren laburpentxoa hauxe da: Pluk etxe bila zebilen eta uso batek lagundu zion bizilekua aurkitzen. Dorre batean jarri zen bizitzen eta etxe horretan lagun asko egin zituen: Agata izeneko neska, Zaza izeneko labezomorroa, bost anai txiki... Garabiarekin laguntzen zien Plukek ingurukoei, adibidez, zaldi bati uretatik ateratzen. Etxe aurrean zegoen Dordokaren lorategia hildako txorien museo bihurtu nahi zuten baina Plukek eta bere lagunek lortu zuten lorategia salbatzea.
1. ZIKLOKO IKASLEAK
2013/01/10
URTE BERRI ON GUZTIOI
Kaixo, eta Urte Berri On guztioi.Gabonetako oporrak bukatu dira eta bigarren hiruhileko honi hasiera eman diogu pereza pixka batekin. Baina berehala sortuko zaigu gogoa inauteriak eta ekintza asko bait dauzkagu bertan. Hasteko proiektu berria zinearen (dokumentala, pelikula...) inguruan denontzat zerbait berria da eta ilusioz eta gogo handiz gaude hasteko. Bestalde hilabete eskas gelditzen zaigu inauterietarako eta horiek antolatzen ere hasiak gara.
Bueno, martxan hasiak garenez hemendik aurrera maiz izango duzue gure berri. Laister arte.
Bueno, martxan hasiak garenez hemendik aurrera maiz izango duzue gure berri. Laister arte.
2012/12/20
1.go hiruhilekoa bukatu da
Kaixo guztioi, 1.hiruhilekoa bukatzear dagoen honetan azken astean murgilduta gaude. Beti bezala ekintza asko dauzkagu gure egitarauan. Abenduak 18, asteartea, Bilboko PINera joan ginen eguna pasatzera, ederki pasa genuen eta arratsaldeko sei terdiak aldera iritsi ginen Altzora.
Abenduak 20, osteguna, hirurak aldera Olentzero etorriko da eskolara opariak banatzera. Hori bukatu ondoren merienda goxo goxoa izango dugu guraso elkarteak eskainita herriko elkartean.
Azken hiruhileko proiektuak ikusgai egongo dira ostegunean eta ostiralean eskolan eta guztiok gonbidatuta zaudete, oso lan politak egin baititugu . Gu adibidez 3.ziklokoak BESTE LURRALDEAK aztertzen aritu gara eta asko ikasi dugu.
Bestalde, bihar Sto Tomas eguna dela eta goizean gurasoen eskutik eskolan txistorra izango dugu jateko. Baino aurretik, herriko zenbait pertsona helduengana gerturatuko gara bertso batzuk kantatzera eta bide batez, bigarren hiruhilekoan eskolara gerturatzeko gonbidapena luzatuko diegu garai bateko kontu zaharrak kontatzeko eta horrela proiektu berria martxan jartzeko.
Bukatzeko Gabon Zoriontsuak pasa eta Urte Berri on guztioi!!!

2012/12/19
ATAUNEN HASI ETA KOBAZULOETAKO GIZAKIENGANAINO
1.zikloan , azalpen testua lantzeko aitzakiarekin, proiektu interesgarria izan da landu duguna. Tituluak jasotzen duen bezala, Ataundik hasi ginen lan honetan, bi eguneko irteera, bertara, eta Aralar aldera egin genuela aprobetxatuz.
Joxe Migel Barandiaran nor zen jakin eta berak egindakoa ezagutu ondoren, Euskal Herriko kobazuloetaraino iritsi ginen.
Kobazulo bat ere eraiki genuen, Lezetxiki izena jarri geniona.
Lezetxikiri buruzko informazioa eskuratu eta aztertuz, Arrasateko koba honetan aurkitutako aztarnak eta, bertan , garai desberdinetan, egondako gizaki espezie desberdinei buruz asko ikasi dugu: Gizaki horien ezaugarriak eta bizimodua , alegia, Homo Heidelbergensis
( Heidelbergen gizakiarena), Homo Neandertalensis ( Neandertal gizakiarena) eta Homo Sapiens ( Cromagnon gizakiarena).

Gai hau jorratzeko, ezinbestekoak izan zaizkigu, interneta , eskolako liburuak eta etxeetatik eman diguzuen laguntza, informazioa osatzeko edota ikasleei eskatutako materiala eskuratzeko.
Ondorengo argazkiak proiektuaren bukaera erakusten dute, ea zer iruditzen zaizkizuen!!!!
2012/12/18
ALTZOKO HERRIARI
2. ziklokoak gure herria lantzen aritu gara eta musikan ere bertso batzuk egin dizkiogu. Ea gustatzen zaizkizuen, bihotz-bihotzez.
UDAZKEN FESTA
2012/12/13
MERRY CHRISTMAS!!
Christmas are comin!!!
We like a carol.
It is Jonh Lennon's.
It is abaut peace and stop war in the world.
STUDENTS FROM ALTZO WISH YOU A MERRI CHRISTMAS AND A HAPPY NEW YEAR!!!
By Ander Murua and Ainhoa Murua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)