2015/09/25

IGERIKETA IKASTAROA

1. ZIKLOKOAK ORDIZIAKO MAJORI KIROLDEGIAN IGERI IKASTEN ARI GARA.URRIAREN 2AN BUKATUKO DUGU . IKAZTEGIETAKOEKIN BATERA JOATEN GARA AUTOBUSEAN.

-PISTINA TXIKIAN IBILTZEN GARA JOLASEAN- esaten du Uxuek.

-PISTINA HANDIAN BONBA SALTOA EGIN NUEN- esaten du Goretik.

-ALAITZEK ETA NIK SALTO BAT EGIN GENUEN, OSO ONDO IBILI GINEN- esaten du Unaxek.

-SAIOAREN BUKAERAN  PISTINA TXIKIAN IBILTZEN GARA- dio Loreak.

-UNAX ETA NI PISTINA HANDIAN IBILTZEN GARA- dio Alaitzek.

-IGERI IKASTEN ARI GARA IKAZTEGIETARREKIN. TRANPOLINETIK BOTATZEN GARA TARTEKA. XABI, ANDONI ETA IÑIGO MONITOREAK DIRA- dio Landerrek.

-TXINTXO PORTATZEN DIRA GURE MONITOREAK- 
dio Martinek.

 -IGERI ALDE BATETIK BESTERA LURRA IKUTU GABE IBILTZEN GARA- dio Ibaik.











-IGERI ALDE BATETIK BESTERA LURRA IKUTU GABE IBILTZEN GARA- dio Ibaik.

2015/09/22

TAILERRAK BERRIRO ERE MARTXAN

Aurtengo hiruhilabetean  arkitektura landuko dugu eskolan, asteazken eta ostegunetan goizeko 9etatik 11etara.

LH-ko ikasle guztiak nahasturik adin desberdineko  hiru taldetan banaturik, Mila, Josebe eta Urraren gidaritzapean.

Saio hauetan, gaiaren inguruko gogoetak egingo ditugu eta baita etxetik ekarritako hainbat eraikin jostailuekin eraikinak sortu  eta behin amaitutakoan hauek paperaren gainean irudikatu.









2015/09/11

                                                IMAZEN PAGOARI BISITA

      Aurten ere urtero bezala ikasturte hasierarekin batera Imazen pagora joan ginen bisita egitera. Goizeko bederatzietan eskolatik abiatu ginen LHko ikasle guztiak eta hainbat irakasle. Pagora iritsi ginenean guztiok hamaiketakoa egin genuen eta piska bat jolastu ondoren zuhaitz galanta honen enborra neurtu genuen, aurrena Martinek ekarritako sokarekin eta gero metroarekin (5,81m).  Manuel Imazen omenez denok bertsoak abestu genituen. Jarraian Geizarako bidea hartu genuen eta hara iritsitakoan HHko ikasle eta irakasleak zai geneuzkan, bertan elkarrekin jolastu genuen eta 12:30aldera berriro ere eskolara abiatu ginen.
Eskolara iritsitakoan Asmaak ekarritako begir opil gozoak eztiarekin jan genituen. Oso oso goxoak zeuden, eskerrik asko guztion partez.
      Oso goiz polita pasa genuen guztiok.
Pagoaren inguruan bertsoak abesten

                                              IKASTURTE BERRIA  MARTXAN!!!

Kaixo,  ikasturte hau hastear dugula , esan behar dugu hainbat  ikasle eta irakasle berri hasi zaizkigula eskolan. Aurtengo ikasle berriak hauexek dira:  Haur Hezkuntzako 2 urteko gelan: Ilargi, Ireber eta Enaitz. Bigarren Zikloan Mikel Iturrioz eta Hirugarrenen berriz, Andoni Iturrioz eta Asmaa Abadli, hauek Alegiko eskolatik datoz. Irakasle berriak Amagoia musika emateaz arduratuko da eta Oskar berriz, HHko ikasleekin egongo da.
Beraz, ONGI ETORRIRIK beroena opa dizuegu guztiei.

Ireber

Ilargi

Enaitz

2015/06/24

BUKATU DA, BUKATU DA.....

2014-2015 ikasturtea honekin amaitutzat emango dugu... amaieratan esaten den bezala... gaizki esanak barkatu ondo esanak kotutan hartu...



    

hartu indarrak eta ondo pasa!!!!
Datorren ikasturte arte.

Laster arte lagun, ikaskide, ikasle....

Bukaerara iritsiz goazen heinean.... aprobetxatu nahi dugu seigarren mailako ikasleei laster arte esateko.... Zorte on hastera zoazten etapa berri hortan eta etorri nahi duzuenean bisita egitera!!!!

Laster arte
Iraitz, Amets, Peru, Aimar
Uxue, Olatz, Ainhoa eta Nagore

HONDARTZARA....

Astelehena ekainak 22an... giro aparta zela aprobetxatuz... hondartzara joan ginen...

ESKOLAKO FESTA

Ikasturtea amaitzeko betiko legez ekainak 20an eskolan festa izan genuen, aurtengo berrikuntza bezala, MUNDU ERRALDOIAREN MUSEO TXIKIAREN ateak ireki genituen eta, gure urte osoko lanak ikusgai izan zenituzten, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara hurbildu zineten guztioi pila bat izan zineten eta.




Gero, ikasleen abesti eta antzerki emanaldia izan genuen, eta urteroko agurren tartea ere, bertsotan  iritsi zen eta han piztutako  emozio guztiak bazkarian baretu ziren. 






UR BILA JARRAITU DUGU!!!!!

Gure ikasle eta lagun diren Garazi eta Igorren aitonak badu gaitasun berezi bat, ura bilatzen du, pendulo baten bitartez, horrek gure arreta deitu zuen eta LHko ikasle guztiak han joan ginen Zuaznabar baserrira, nola moldatzen zen ikustera. Txundituta geratu ginen penduloa atera zuenean eta ur lekuetan nola bueltaka hasten zen ikusita. Bisita amaitzeko gainera, azeituna batzu eman zizkiguten baita bertako ura probatzeko aukera ere. MILA ESKER DENAGATIK ETA SEGI HORRELAKO JATOR ETA ADEITSU IZATEN!!!!!!!!

2015/06/09

UR BILA HERRIAN ZEHAR

Uraren gaiaz gehixeago ikasteko asmoz , ibilalditxo bat egin genuen ekainaren 3an . Gure helburua Irisoro     " Ixo" erreka, Kondeko errota eta Oria ibaia ezagutzeaz gain, inguruaz eta herriaz gehiago jakitea zen.
Ibilaldia eskolatik abiatu genuen , Mendizabal baserritik behera Ipintza Handiraino iritsi eta erraldoiaren jaiotetxean geldialditxo bat eginez, Ixo errekara ailegatu ginen. Errekatxora jaitsi, salto batzuk egin, ur muestra hartu eta bidetxurra utziz Altzo azpira joan ginen. Hemengo errota Joxe Manuel ,aguazilak, erakutsi eta azaldu zigun . Txikia baina ondo zaindua zirudien baina, pena, ezin izan genuen martxan ikusi!!Ondoren parkean hamaiketakoa egin eta , Altzoko lurretan dagoen Oria ibairaino jaitsi ginen. Zubitik ibairen tamaina ikusi, amuarrain batzuk bizi direla jabetu, denboratxo bat bertan pasatu , eta berriro eskolara. Baina oraingoan beste bidetxur batetik, Amabi aldera datorrenetik, aldapatxo bat igaroz.
Ibilbide zoragarria, benetan!!! eta zenbat ikasi genuen guztiok, ikasle eta irakasleok!!!