oso erraz ez dagola
irtenbideak nahi genituzke
baina nondik eta nola?
Altzon euskaraz bizi gaitezke
goizetik iluntzeraino
baina aski da bidaiatzea
jar zagun Tolosaraino
teorian biztanle gehienak
euskaldunak dira baino
erdara gehio iristen zaigu
gure belarritaraino.
Dendariak, dentista, mediku
teknikari, mekaniko...
“arratsalde on” esan ezkero
ez digute ulertuko
euskera arrotza egiten zaie
ez berena ez gertuko
bide hortatik euskalduntzea
inoiz ez dute lortuko.
Euskaldunok maite behar degu
gure hizkuntza kuttuna
argi daukagu euskalduntzen da
berez horixe nahi duna
baino oraingoz oso urrun dago
Euskal Herri euskalduna
errespetuzko jarrera dugu
behintzat eskatzen duguna.
Euskal Herriak esan nahi badu
euskara dunen herria
gure hizkuntza zahar maitea
du herriak oinarria
euskaldunduaz osa dezagun
Euskal Herri bat berria
Altzotik Tolosaldea eta
hemendik Euskal Herria.
Oso bertso ederrak osatu dituzue. Bertan esaten duzuena betetzea dagokigu euskaldun garenoi.
ResponderEliminarEarrak! Etzenituzten zuek bakarrik asmatuko?
ResponderEliminarLaguntzarekin ere, earrak!