2011/12/07

EUSKARAREN EGUNA

Aurreko ostiralean, abenduak 2 euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Guk 5. eta 6. mailakoak bertso batzuk abestu genituen ekitaldiari sarrera emateko, 3. eta 4. mailakoak "Apaizac obeto"ren aurkezpena egin zuten eta Ternuari buruzko informazio polita eman ziguten. Ekitaldi honetara gurasoei ere pasa genien gonbidapena eta ikasle batzuen gurasoak etorri ziren dokumentala ikustera. Aurkezpena eta gero "Apaizac obeto" dokumentala ikusi genuen, emanaldiari bukaera emateko denon artean beste bi bertso abestu genituen:

Doinua: Uso txuria
SARRERA
Ongi etorri laguna
Gonbidatu zaituguna
Pelikula bat polita eta
Bertso ta kantu jarduna
Festa giroan pasa dezagun
Gaur euskararen eguna.

Euskaldunen eguzkia
Gure hizkuntza eztia
Bere omenez denok biltzeko
Pelikula aitzakia
Zuen gustuko izan dadila
Prestatu dugun guztia.
AGURRA
Apaizak hobeto lana
Iritsi da guregana
Hori ikusten gure ondoan
Senide aita eta ama
Eskertzen dugu bisitatzeko
Denbora hartu izana.

Ikusi ta entzuten adi
Itsatsita pantailari
Gaur egun bat da urte osoa
Gaurko eguna izan bedi
Eskerrik asko ondo segi ta
Eutsi denok euskarari

No hay comentarios:

Publicar un comentario