Otsailak
22an, ostirala, Altzon zuhaitz eguna ospatu genuen Geizan. 14:30etan
abiatu ginen eskolatik oinez baina 2 eta 3 urtekoak kotxez joan
ziren. Haritzak landatu genituen atxur batzuekin. Hasieran beldur
ginen eguradi txarra iragarrita zegoeako baina suerte handia eduki
genuen eta oso eguraldi ona egin zuen. Zuhaitzak landatu ondoren
udaletxeko lokalera joan ginen eta bertan merienda goxo bat eskaini
ziguten: bokadillo bat txokolate edo txorizoarekin, ur botila bat eta
txaskis pakete bat. Heldu eta gurasoentzat txokolate beroa
bizkotxoarekin ere bazegoen, egiten zuen hotzarekin ederki sartu
zitzaigun gainera. Guk uste dugu ongi landatu genituela eta ea urteak
pasata hazten joaten diren!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario