http://youtu.be/pfdT-uhkpb4
Bideoa ikusi nahi baduzue klikatu hemen goian.
Maiatzaren 25ean Gipuzkoako Kantu txapelketan parte hartu genuen 1. eta 2. zikloko ikasle batzu, Villabonan, Egunsentia kantuarekin, eta oso ondo atera zitzaigun. Primeran pasa genuen.
2013/05/28
2013/05/27
ESKETX GRABAKETAK
Maiatzak 20tik 24era esketx grabaketak egin ditugu, eskolan grabatu behar dugun dokumentalerako. Aiton amonek garai bateko erromeriko, elizako, jolasetako, baserriko eta eskolako kontuak kontatu zizkiguten, eta guk irudikatu egin ditugu. Eguraldi txarra egin digu aste horretan eta hotz handia pasa dugu.
Asteartean erromeria eta eliza grabatu genituen, ostegunean jolasak eta baserria, eta ostiralean Legazpira irteera bat eginez eskola grabatu,eta amaitu gabe genituen eliza eta jolasak bukatu ditugu.
Legazpin, garai batean bezala atondutako ikasgela bat ikusi genuen, (hau eskolak grabaketak egiteko aprobetxatu genuelarik) bertan Olatz izeneko gidari batek garai bateko kontu zaharrak kontatu zizkigun.
Hau guztia aurrera eramateko gurasoei eskertu beharra daukagu:
Leire eta Edurneri orrazteagatik, Iñigo eta Lierniri kamararekin grabatzeagatik, Ana Mariri baserrikoei laguntzeagatik eta guraso guztiei arropa lortzeagatik.
Asteartean erromeria eta eliza grabatu genituen, ostegunean jolasak eta baserria, eta ostiralean Legazpira irteera bat eginez eskola grabatu,eta amaitu gabe genituen eliza eta jolasak bukatu ditugu.
Legazpin, garai batean bezala atondutako ikasgela bat ikusi genuen, (hau eskolak grabaketak egiteko aprobetxatu genuelarik) bertan Olatz izeneko gidari batek garai bateko kontu zaharrak kontatu zizkigun.
Hau guztia aurrera eramateko gurasoei eskertu beharra daukagu:
Leire eta Edurneri orrazteagatik, Iñigo eta Lierniri kamararekin grabatzeagatik, Ana Mariri baserrikoei laguntzeagatik eta guraso guztiei arropa lortzeagatik.
2013/05/22
ALTZOKO TIPUL ZINEMA
2. hiruhilekoan zinea proiektuarekin lanean hasi ginen, 3. hiruhilekoan proiektuarekin jarraitzeko film hauek ikusi ditugu.
Mary Poppins:
1.eta 2. zikloko ikasleak ikusi genuen,
musikala da.
Familia aberats batek zaintzaile bat kontratatu zuten 2 umeak zaintzeko.
Zaintzaileak Mary Poppins izena zuen, eta botere
magikoak zituen. Abentura asko pasa zituzten elkarrekin.
Gehienei asko gustatu zitzaigun.
Martina eta
sagutxoak:
4 eta 5 urtekoak ikusi zuten Leidorren, apirilaren
17 an.
Komedia eta abenturazkoa da.
Hiri batera joan ziren Malen eta sagutxoak, eta han Suzi ezagutu zuten, bertan
bizitako abenturak kontatzen dira.
El mago de Oz:
1., 2. eta 3. ziklokoek ikusi genuen
2013-05-15ean. Musikala da.
Baziren behin Dorita izeneko neska bat eta
Toto bere txakurra. Zurrunbilo batek mundu magikora eraman zituen. Orduan,
neskak bere etxerako bidea bilatu nahi zuen, eta “ciudad Esmeraldara” abiatu
ziren Oz magoaren bila. Bidean, pertsonaia berezi batzuk ezagutu zituen.
El niño con el
pijama de rayas:
3. ziklokoek ikusi zuten, 2013-05-07an. Dramatikoa
eta historikoa da. Hala ere aurretik liburua irakurri zuten.
Mundu ezberdinetako bi umeen arteko harremanak kontatzen ditu.
Polita iruditu zitzaien, nahiz eta liburua
gehiago gustatu.
TINTIN Y EL SECRETO DEL UNICORNIO:
1. eta 2. ziklokoak ikusi genuen maiatzak 10 eta 13an.
Pirata batzuen altxorraren inguruan doa.
Batzuei asko gustatu zitzaien baina beste batzuei ez hainbeste.
EL REY LEON:
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleak ikusi dute.
Animazio filma da.
Protagonista zen lehoiari aita hiltzen zaio eta oihaneko errege izan behar du lehoi txikiak.
ESKOLA TXIKIETAKO
DOKUMENTALA:
Eskola
txikietako dokumentala gurasoek eta irakasleek ikusi zuten, ondoren kafe
tertulia eginez.
Eskola txikietako funtzionatzeko moduaz aritzen da.
Oso gustora egon ziren.
YO TAMBIÉN
"Yo también" pelikula 3.ziklokoak ikusi zuten.
Pelikula
dramatikoa da.
Pelikula
horretan sindrome de down zuen gazte batek ikasketak egin ondoren lanean maitemindu egiten da eta bizi dituen gorabeherak azaltzen dira.
Batzuei asko
gustatu zitzaien baina beste batzuk ez ziren gustura egon.
TIEMPOS MODERNOS
1., 2.eta 3. ziklokoek ikusi genuen. Pelikula honen generoa komedia da.
Lanean arazo desberdinak izaten dituen gizon baten goraberak kontatzen dira bertan.
Gure ustez polita da.
FRANKENWEENIE
3.
eta 4. mailakoak ikusi genuen. Pelikula hau animaziozkoa eta beldurrezkoa da.
DUMBO:
GREASE
5. eta 6. mailakoek ikusi zuten genero musikaleko filma hau.
Neska bat eta mutil bati buruz doa, maitemindu egiten dira.
Gehienei gustatu zitzaien.
3. eta 4. mailako ikasleak.
THE WIZARD OF OZ
THE WIZARD OF OZ
UI AR LERINJ DIS SOJ. IS BERI DIFILCUT!!!!
(WE ARE LEARNING THIS SONG. IS VERY DIFFILCULT!!!)
4-5 YEARS OLD
2013/05/14
ALTZOTARRAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN PALAN
Aurreko larunbatean, maiatzak 11, Oiartzunen ospatu zen Gipuzkoako pala txapelketako finala. Bertan Altzoko Pello, Xabat, Iker eta Ekainek parte hartu eta irabazi egin zuten alebin mutilen kategorian.Aurkari bezala izan zituzten Oiartzungo Ibon eta Axier. Erraz irabazitako partidua izan zen 20 - 4 hain zuzen ere. Irabazleek domina eta kopa eder bat ekarri zuten Altzora.
ZORIONAK TXAPELDUNEI !!!
DOKUMENTALAREN GRABAKETAK DATORREN ASTEAN
Datorren astean, maiatzaren 21 eta 22an, eskolan dokumentalerako grabaketak egingo ditugu. Maiatzaren 24an berriz denok batera Legazpira joango gara garai bateko eskolaren grabaketak egitera. Aurretik zenbait entsaio egin ditugu talde bakoitzak zehazteko zer egin behar duen (baserria, eliza, jolasak, erromeria eta eskola). Garai hartako jantziak eta orrazkerak ere erabiliko ditugu grabaketa hauetan, horretarako guraso batzuen laguntza ere ezinbestekoa izango dugu (alderdi teknikoak, dekorazioa, pelukeria ...) Espero dugu dokumental polita egitea eta ikasturte bukaerarako zuentzako prest izatea, gu momentuz egiten ari garen bitartean oso ondo ari gara pasatzen.
ESKOLA TXIKIEN ABESTIA
Kaixo: Duela bi aste eskola txikien festarako abestiaren grabaketa egin genuen eskolan.
klikatu eta entzun ezazue.
Beraiek eskola ezberdinen zatiak aukeratu dituzte eta gurea azkeneko zatian txertatu dute. Entzun entzun!!
Bideoa grabatzeko maiatzaren 21ean 9etan gurasoak gonbidatuta zaudete. ANIMATU!!
2013/05/10
AURTEN ERE TXITAK
Maiatzaren 6an jaio ziren lehenengo txitak. 7 txita beltx eta
horiak 15 dira. Txitak oso politak dira. Kajan daude argiarekin eta
janariarekin. Pentsua eta ura ematen diegu. Ederki bizi dira. Zirin asko egiten
dute. Maiatzaren 17an eramango ditugu etxera. Zapata kaxetan sartuta eramango
ditugu.
-NIK 2 TXITA ARTETXERA ERAMANGO DITUT ETA HOIEK EZKONDU EGINGO
DIRA- ESAN DU MARKELEK.
-NIK TXIKITXO IZENA JARRIKO DIOT TXITA BELTXARI- ESAN DU MAUROK.
Denok oso pozik gaude txitekin. AUPA TXITAK!!
THE WHEELS ON THE BUS
BI JAF SAJ DIS SOJ. IZ BIUTIFUL!!!!
(WE HAVE SUNG THIS SONG. IT'S BEAUTIFUL!!
BY 4 AND 5 YEARS OLS STUDENTS.
2013/05/08
BARATZEAN JO TA KE!!!!!
2013ko maiatzaren 8an baratzara joan gara. Neguan ez gara baratzera joan eguraldiak ez digunako lagundu.
Aspaldi konturatu ginen Graxiena txorimaloari txapela falta zitzaiola neguko haize bolada batek eraman ziolako, eta gaur berreskuratu eta berriro ere jarri diogu.
"Cogollos de Tudela" eta urazak edo letxugak landatu ditugu.
2. zikloko ikasleak
Aspaldi konturatu ginen Graxiena txorimaloari txapela falta zitzaiola neguko haize bolada batek eraman ziolako, eta gaur berreskuratu eta berriro ere jarri diogu.
lan da lan, ilarak zuzendu nahian |
Oso ondo pasa dugu.
2. zikloko ikasleak
2013/05/03
EGUN EDERRA IKAZTEGIETAN
Atzo, apirilaren 29an, Abaltzisketa eta Altzoko eskolakoak Ikaztegietako eskolan elkartu giñen.Antzerkiak, bertsoak eta kantak eskaini genizkion elkarri.Oso emanaldi politak izan ziren egun osoan eta primeran pasa genuen.
Ikaztegietako eskola berria asko gustatu zitzaigun, eskailera oso modernoak eta gela ederrak dituelako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)