2013/05/27

ESKETX GRABAKETAK

Maiatzak 20tik 24era esketx grabaketak egin ditugu, eskolan grabatu behar dugun dokumentalerako. Aiton amonek garai bateko erromeriko, elizako, jolasetako, baserriko eta eskolako kontuak kontatu zizkiguten, eta guk irudikatu egin ditugu. Eguraldi txarra egin digu aste horretan eta hotz handia pasa dugu.
Asteartean erromeria eta eliza grabatu genituen, ostegunean jolasak eta baserria, eta ostiralean Legazpira irteera bat eginez eskola grabatu,eta amaitu gabe genituen eliza eta jolasak bukatu ditugu.





Legazpin, garai batean bezala atondutako ikasgela bat ikusi genuen, (hau eskolak grabaketak egiteko aprobetxatu genuelarik) bertan Olatz izeneko gidari batek garai bateko kontu zaharrak kontatu zizkigun.

Hau guztia aurrera eramateko gurasoei eskertu beharra daukagu:
Leire eta Edurneri orrazteagatik, Iñigo eta Lierniri kamararekin grabatzeagatik, Ana Mariri baserrikoei laguntzeagatik eta guraso guztiei  arropa lortzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario