Urtarrilak 20 ean,San Sebastian egunean ,eguraldi txarra egin
arren, eskolako ikasle guztiak jangelan
bildu ginen, Sarriegiren doinuarekin danborra jotzeko, Arantxaren
gidaripean.Aurreko astean,danborra eta txapelak egin genituen eta musika
saioetan danborrada entsaiatu genuen.
.
Errezeta lantzen ari garen honetan, egun hau aprobetxatu genuen gulen errezeta lantzeko, hauek
taldeka prestatu eta danborra gogoz jo ondoren, hauek dastatuz indar berritzeko. Oso goxoak zeuden eta primeran pasa genuen.
Tori, gulen errezeta:
Osagaiak:
-Olioa
-Gulak.
-Baratzuria.
-(kaiena
gindila)
Tresneria:
-Sua.
-Zartagia.
-Kutxiloa.
-Egurrezko goilara.
Nola egin:
Olioa
zartagira bota eta berotzen ipini. Berotzen den bitartean, baratzuriak zuritu eta zatitu.Baratzuriak oliotara bota, eta gustatu ezgero kaiena gindila ere bai, hauek gorritzen
direnean gulak bota,eta egurrezko goilararekin buelta batzuk eman, berotzen diren bitartean .
2. zikloa
2. zikloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario