Urtero bezala iritsi zaizkigu iñauteriak, hori
ospatzeko festa bat prestatu dugu Altzoko eskolan, herritar guztiontzat. Aurreko
hiruhilekoan, munduko ipuinak landu genituen eta horrekin lotzeko, herrialde
ezberdinetako dantzak prestatu ditugu soinketako klaseetan baita 3. ziklokoek
batukada ere, musikako saioetan. Hauek dira aukeratutako herrialdeak: Afrika,
Mexiko, India eta Brasil. Txikiek Pirritx eta Porrotxen bitartez, Afrikara
eramango gaituzte. Handik zuzenean Mexikora joango gara, 1go eta 2. mailakoak
gidari ditugula. Bertan, Pirritx eta Porrotxen laguntzarekin mariatxi bat dantzatuko
digute. 2. ziklokoak Indian ditugu zai "Del pita del" dantzatuz.
Azkenik, guk (3. ziklokoak), Brasilgo Batukada doinuarekin alaituko zaituztegu.
Bidaia guzti hauek egin ondoren, indar berritzeko sozidadera joango gara,
guraso elkartekoek prestatutakoa jatera.
Eguraldi ona egingo balu 14:30etan eskolatik
abituko gara eta plazara joango gara desfilea eginez, hori egindakoan, 15:00tan
frontoira itzuliko gara emanaldiari hasiera ematera.
Hurrengo goizean, bakoitzak nahi duen bezala
etorriko da mozorrotuta eta tailerretan elkartuz pintxo ezberdinak egingo
ditugu gero hamiketakoa iristen denean jateko. Hau dena bukatutakoan desfilea
egingo dugu, bakoitzak bere mozorroa aurkezteko, hauxek dira sariak: mozorro
politenarentzat, mozorro originalarentzat, mozorro dibertigarriarentzat eta
antzezpen oberenarentzat.
Eskerrik asko emanaldira etorriko zareten guztioi
eta baita ere guraso elkartekoei merienda prestatzeagatik.
ONDO PASA IÑAUTERIAK !!!
3. zikloa.