Otsailaren 12an Ordiziara joan ginen trenez, 4-5-6-7 urtekoak. Iritsitakoan, Delikatuz zentrora sartu giñen. Idoia izeneko arduradunak, liburu baten bidez, azaldu zigun janari guztiak baserritik zetozela, arrainak izan ezik.
Azalpena entzun ondoren azoka bixitatu genuen, bi taldetan banatuta.Bertan janariak erosi egin genituen: letxuga, porruak, sagarrak, gazta, arrautzak, ogia...
Saskira sartu eta berriro zentrora itzuli ginen.
Janariak banan- banan saskitik atera eta janarien piramidean non kokatzen ziren ikusi genuen. Idoiak erakutsi zigun janari horiek zenbat aldiz jan behar genituen osasuntsu hazteko.
Bukaeran bideo bat ikusi genuen.
Bideoa amaitutakoan, Idoiak gonbidapen txartelak eman zizkigun eta erositako janari guztia gure artean banatzeko.
BIKAIN IBILI GIÑEN ETA ASKO IKASI GENUEN!
1.ZIKLOKO IKASLEAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario