2014ko martxoak 27an
NOLEGA eguna izan genuen gure eskolan. Urtero ospatzen dugun egun honetan ,
Ikaztegietako eta Abaltzisketako eskolako ikaskideekin elkartzen gara eta elkarri euskeraz egindako abesti, bertso, antzerki,... eskeintzen dizkiogu,herriz aldatuz.
Goizean, 2 taldeetan, Abaltzisketako eta Ikaztegietako ikasleek, euren emanaldiari eman zioten hasera, ondoren
hamaiketakoa egin genuen eta denok elkartu ginen psikomotrizitate gelan han kantagintza saioa egin ziguten.
Gero bazkaltzera joan
ginen, bazkaldu eta gero jolasean aritu ginen, elkarrekin hiru herrietako ikasleak. Arratsaldean Altzokoek egin genuen emanaldia eta azkenik, bertsotan 5. eta 6. mailakoek eman zioten NOLEGARI
bukaera, gero autobusak iritsi bitartean berriro ere jolasean aritu gienen eta hauek abiatu zirenean Altzoko ikasle eta irakasleek eskola jaso
genuen . Hemendik eskertu nahi diegu bisitan etorri zitzaizkigun eskolei
euren bisita, eta agintzen diegu datorren ikasturteetan guk ere itzuliko
diegula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario