Aurreko ostiralean, martxoak 13, goizean eskolatik
autobusa hartu genuen Donostiara joateko. 10:00-etan elkartu ginen Kutxa Espazioko
sarreran Albizturko eskolakoekin, taldeak egin genituen eta barrura sartu
ginen. Bertan batzuk bisita gidatua egiten zuten bitartean, besteak tailerretan
esperimentuak egiten aritu ziren.
Denok berriro eguerdiko 12:00-etan kanpoan elkartu ginen
hamaiketakoa jateko. Berehala Albizturkoak joan egin ziren eta gu txuri urdin
aldera jaitsi ginen bazkaltzera. 13:30-etan izotz pistan sartu ginen eta 15:00-k
arte bertan egon ginen eta ederki pasa genuen. Jolasak eta Disko festa izan
genituen, batzuk ipurdiko galantak hartu bagenituen ere bikain ibili ginen.
3. ZIKLOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario