Ostegunean Haur Hezkuntzakoak Alegiko arraindegia bisitatzen izan ginen. Bertan, arrain mota desberdinak erakutsi zizkiguten: berdela, bakaiaua, oilar arraina, legatza...eta marrazo bat ere ikusteko aukera izan genuen! Olagarro handi bat erosi genuen eta gaur ostirala, Zuriñe etorri da sukaldatzera!goxo goxo prestatu digu. Eskerrik asko!!! orain ikasitako guztiarekin gure arraindegia osatuko dugu eskolan eta aurrerago erakutsiko dizuegu!
2015/05/22
2015/05/20
EGUN PASA LIZARTZAN
Maiatzaren 14an eskolako ikasle eta irakasleok Lizartzan pasa genuen eguna eta Albizturkoak ere bertan izan ziren. Eguna ederki antolatuta zuten lizartzatarrek. Goiza jolasean pasa genuen, batzuk frontoian eta txikienak zimitorioan. Hamaiketakoa egin genuen ondoren, etxetik eramandakoarekin eta bertakoen banatutako palmeratxoekin. Denbora librea izan genuen eguerdira arte eta hantxe ibili ginen plaza inguruan, parkean, futbolean, kontu-kontari... Arratsaldean, kultur etxean, abesti eta antzerki politak eskaini zizkiguten, aurkezle bikainen laguntzarekin.
Primeran pasa genuen, benetan, eta gainera, lagun berriak egin genituen!!!
Primeran pasa genuen, benetan, eta gainera, lagun berriak egin genituen!!!
2015/05/13
Apirilaren 25 ean lurrikada batek astindu zuen Nepal eta zoritxarrez, atzo bertan, maiatzak 11 bigarren lurrikada bat izan dute. Altzoko eskolak Nepaldarrekin bat eginik eta hauei laguntza emateko asmoz korrika bat antolatu du. Bertan, ikasle, guraso, irakasle eta hainbat laguntzailek parte hartu dugu korrika eginez eta diru bilketa bat eginez.
Lortutako dirua, Edurne Pasabanek bideratutako "Fundación montañeros para el Himalaya" n ingresatuko da.
Zanbalu, Urbeota eta Aizpeko aska
Astelehenean eguraldiak lagun lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak herrian txango bat egin genuen, gure ur ondarea ezagutzeko asmoz. Zanbulu eta Urbeotako lixiba putzuak eta Aizpeko askak ikusi genituen, eta eskolara bertako ur muestrak eta hainbat zomorro ekarri genituen. Joxe Manuelek Urbeotan, orain gutxi arte herriak izan duen ur depositua erakutsi zigun eta tratamendua berak nola egiten zuen azaldu. Eskolan bildutako ur muestrak mikroskopioan ikusi genituen. Udaletxeko langileei eskertu nahi diegu bidea garbitu izana.
2015/05/08
AURTEN ERE TXITAK ESKOLAN
40 arrautza jarri genituen inkubadoran apirilaren 15 ean. 21 egun pasa ondoren, maiatzaren 5 ean, lehenengo txita jaio zen eta ondorengo 2 egunetan besteak jaio ziren. Guztira 30 txita. Horietatik 2 hil egin zaizkigu. Kaxa haundi batean dauzkagu 28 txitak argia,pentsu eta urarekin.
Gaur ostirala, ireki ez diren arrautzak koxkatu ditugu konpostagailuan eta hildako txitak ere bertara bota ditugu.
Datorren astean bina txita eramango ditugu etxera eta han zainduko ditugu gure umetxoak balira bezala.
1.ziklokoak
Gaur ostirala, ireki ez diren arrautzak koxkatu ditugu konpostagailuan eta hildako txitak ere bertara bota ditugu.
Datorren astean bina txita eramango ditugu etxera eta han zainduko ditugu gure umetxoak balira bezala.
1.ziklokoak
2015/05/07
ASTIGARRAKO ARAZTEGIRA BISITA
2015eko maiatzaren 4ean Astigarragan dagoen Petritegiko araztegira joan ginen, lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertara iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen, 1. 2. eta 3. mailakoak alde batera eta 4. 5. eta 6. mailakoak bestera.
Lehendabizi
maketa batzuen bidez araztegia eta Añarbeko urtegiaren prozesua azaldu ziguten.
Hasieran tanke haundi batean urtegitik datorren ura
jasotzen dute(1000 litro segundoko).
Hurrengo
fasean mineralak botatzen dizkie eta soberan gelditu direnak kentzen joaten dira, txorro batzuetatik ateratakoan bazterrean geldituz (gehiena karea da).
Jarraian ura beste piszina batera bideratzen
da eta ozonoaren bidez metalak kentzen dizkie.
Ondorengo piszina batean produktu kimiko batzuen bidez ur zikina ondoratu egiten da eta gainazalan geratu den ur garbia hartzen dute beste bide bat jarraitzeko.
Aurrerago joanda, ura hondarretatik pasatzen da (iragazki funtzioa eginez) zaborra hor utziz. Ondoren tapaturik dauden bi piszina haundietan pilatzen da ur garbi hori. Hemen urari kloroa eta fluora gehitzen dizkie eta horrela gure etxeetara hodi handi batzuen bidez garraiatzeko prest dago.
Añarbeko urtegiaren maketa |
Soberan dauden mineralak pilatuta. |
Ozonoaren bidez metalak kentzen |
Ur zikina eta garbiaren banaketa |
Kloroa eta fluorra gehitzen dizkien piszina. |
3. zikloa
2015/05/06
Uraren gaia ardatz bezala hartuta, Haur
Hezkuntzako geletara bina arrain ekarri ditugu. Batetik Pepo eta Kiko eta
bestetik, Blanki eta Txiki. Egunero, gelako arduradunak ematen die janaria
arrainei eta ura zikina egonez gero ere, ur garbia ipintzen diegu. Aste
buruetan ikasleek txandaka etxera eramaten dituzte jana eman eta zainketa egiteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)