2015eko maiatzaren 4ean Astigarragan dagoen Petritegiko araztegira joan ginen, lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertara iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen, 1. 2. eta 3. mailakoak alde batera eta 4. 5. eta 6. mailakoak bestera.
Lehendabizi
maketa batzuen bidez araztegia eta Añarbeko urtegiaren prozesua azaldu ziguten.
Hasieran tanke haundi batean urtegitik datorren ura
jasotzen dute(1000 litro segundoko).
Hurrengo
fasean mineralak botatzen dizkie eta soberan gelditu direnak kentzen joaten dira, txorro batzuetatik ateratakoan bazterrean geldituz (gehiena karea da).
Jarraian ura beste piszina batera bideratzen
da eta ozonoaren bidez metalak kentzen dizkie.
Ondorengo piszina batean produktu kimiko batzuen bidez ur zikina ondoratu egiten da eta gainazalan geratu den ur garbia hartzen dute beste bide bat jarraitzeko.
Aurrerago joanda, ura hondarretatik pasatzen da (iragazki funtzioa eginez) zaborra hor utziz. Ondoren tapaturik dauden bi piszina haundietan pilatzen da ur garbi hori. Hemen urari kloroa eta fluora gehitzen dizkie eta horrela gure etxeetara hodi handi batzuen bidez garraiatzeko prest dago.
Añarbeko urtegiaren maketa |
Soberan dauden mineralak pilatuta. |
Ozonoaren bidez metalak kentzen |
Ur zikina eta garbiaren banaketa |
Kloroa eta fluorra gehitzen dizkien piszina. |
3. zikloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario