2016/02/26

ESKULTURA TAILERRETAN AURRERA GOAZ!!!!!

      Arkitektura talilerrak bukatu ondoren, eskulturarekin hasi gara. Aste honetan bi tailer egin ditugu, batean Jorge Oteizaren inguruan aritu gara lanean. Hasteko bere biografia irakurri eta landu dugu eta bere obra garrantzitsuenak ikusi ondoren, talde bakoitzak horietako obra bat aukeratu eta buztinarekin erreproduzitu du. Gauza berdina Eduardo Txillida eskultorearen inguruan. Talde guztietako eskulturak bildu ondoren, eskolan erakusketa bat osatu dugu. Gaiari jarraipena emateko datorren astean, martxoak 2 asteazkena, Donostiara goaz egun pasa, alde batetik San Telmo Museoan bisita eta tailerrak egingo ditugu eta bestetik, Donostian zehar hainbat eskultura ikusiko ditugu.

MOMENTUZ ESKULTURAREN INGURUAN ASKO IKASTEAZ GAIN OSO ONGI PASATZEN ARI GARA!!




EGILEAK: 3.ZIKLOA


1 comentario:

  1. Ikusi ditugu zuen lanak eta asko gustatu zaizkigu. Artista galantak zarete!

    ResponderEliminar